You are here: Home Albisteak Argitaratutako azken proiektuak

Argitaratutako azken proiektuak

Ondoren azaltzen ditugunak dira ekaina eta uztailean argitaratu ditugun webguneak.

Hotsak.com

Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen webgunea berriztu dugu. Aldaketa estetiko eta berdiseinuaz gain webgune osoa berreraiki dugu Plone eduki kudeaketarako erreminta erabiliz. Aldaketa honetan salgai dauden diskei garrantzi berezia eman nahi izan zaie.

Udalekin

Gipuzkoako udaletako euskara teknikariei laguntzeko programa da Udalekin. Programaren helburu nagusia da euskararen sustapen edo normalkuntza lanetan ari diren udal teknikariei laguntza zehatza ematea, langintza horren alderdi guztietan. Plone CMS-a erabiliz garatu dugu webgunea.

Arizmendiarrieta.Org

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea balio humanisten gogoeta eta Jose Maria Arizmendiarrietaren gizarte-ideiak suspertuko dituzten jarduerak gauzatzeko helburuarekin sortu zen. Webgunearen garapena egiteko Korpoweb plataforma erabili dugu.

Asnabi

Asnabi-ren, Nafarroako Liburuzainen Elkartearen, webgunea garatu dugu Korpoweb plataforma erabiliz. Webgunean elkartekideentzat baliogarria den informazioa emateaz gain Asnabirekin lotutako albisteak ere argitaratzen dira.

Hierros Naparra

Hierros Naparra Bergaran kokatua dago eta altzairu enpresentzako metalezko hondakinak jaso eta bideratzen ditu. Webgunea Korpoweb erreminta erabiliz garatua dago.

Argitaratutako azken proiektuak

Hotsak.com webgune berria