You are here: Home Albisteak Anesvad fundazioaren webgune berria

Anesvad fundazioaren webgune berria

Bilbon sortutako Gobernuz Kanpoko Erakunde honek mundu osoan dauzka garapen proiektuak eta osasunaren arloan dihardu bereziki lanean azken berrogei urtetan.

Anesvad Fundazioaren webgune berria plazaratu da aste honen hasieran. Gobernuz Kanpoko Erakunde honek komunikazio kanpaina zabala jarri du abian helburu publikoarengana iristeko hainbat bide erabiliz.

Kanpaina horren oinarrietako bat garatu du CodeSyntaxek, Anesvad Fundazioaren webgune korporatiboa, Plone eduki kudeaketarako sistema erabiliz. Webgune berrian garrantzi berezia eman zaie GKE honek abian dituen ekimenei zein bazkideen parte-hartzeari.

Aipatutako webguneaz gain, Facebook, Twitter, Youtube edota Flickr ere badarabilte komunikazioa lantzeko.

Anesvad fundazioaren webgune berria

Anesvad.Org webgunea