Usted está aquí: Inicio CS-Tailerra CS-Tailerraren bloga Topics web_2.0

web_2.0

Search congress-eko tailerrak

by Mikel Lizarralde — última modificación 01/02/2010 12:00

Pasa den ostegun eta ostiralean Interneteko hainbat zeregin aipatzen zituen Search Congress bilkura burutu zen Bilbon. Hona hemen ostegunean egon ziren hiru tailer interesgarriren kronika bertan hartutako apunteekin.

Audientziak handitzeko estrategiak

Diariovasco.com-eko lantaldeko lau lagunek beste hainbeste hitzaldi eman zituzten ostegun goizeko lehen saioan. Beren webgunearen trafikoa bikoiztea lortu dute urtebetean eta horretarako hainbat bide jorratu dituzte: edukiak, SEO-a eta sare sozialak.

Audientzia handitzeko estrategia (Ainhoa Iglesias)

Lehiakideengandik bereiztea da helburua eta horretarako blogetan aspalditik erabiltzen diren teknikak hasi dira erabiltzen DV-n:

  • Internetera egokituta dagoen eduki originala sortzea.
  • Google News trafiko iturri moduan erabiltzea.
  • Webgunean pasatzen den denbora areagotzea: erlazionatutako artikuluetara loturak eta multimedia edukiak erabiltzea.
  • Sare sozialetan albisteak zabaltzea elkarrizketak sortuz

Posizionamendua komunikabideentzat (Beatriz Santo-Tomás)

Bilatzaileetatik jasotzen duten trafikoa gorantz doa, besteak beste, egiten dituzten ondorengo lanengatik:

  • Kazetariak entrenatu: Interneten nola idatzi behar den, erabiltzaile zein bilatzaileentzako, erakusten diete: bilaketetako hitzak erabili, izenburuak eta testuak nola landu, eta abar.
  • Webgunearen analisia: funtsezkoa da hautsitako loturarik  eta aurkitu gabeko orririk (404 errorea) ez egotea.
  • Estatistikak aztertzearen garrantzia: funtsezkoa da kalitatezko trafikoa eduki nahi bada etorkizunean. Gainera, erabiltzaileek egindakoa aztertzean interes berriak ere topa ditzakegu (horra hor atletismoarentzako sortu duten atal berria).

Bestalde, hitzaldi honetan ere aipatu zen SEOan datozen hilabete eta urteetan etorriko diren aldaketak, bereziki real-time search delakoa.

Sare sozialak (Verónica Vieites)

Behin baino gehiagotan aipatu dugun elkarrizketan parte hartzeko beharra aipatu zuten. Sare sozialetan erabiltzaileekin hitz egin behar da, beraiek benetan zer nahi duten jakin eta horixe emateko.

Gainera, sare sozialetan egon eta hitz egiteko jarrera badaukagu egiten dizkiguten kritikei erantzun ahal izango diegu.

Komunitatea landu beharra dago, pausuz pausu, pixkanaka. Lan horretan dabiltza beraiek, besteak beste Facebooken talde bereziak sortzen: danborrada, zinemaldia edota Jazzaldirako, adibidez.

Monetizazioa eta marketin ekintza bereziak (Maider Perea)

Ondorengo puntuak aipatu ziren hitzaldi honetan, besteak beste:

  • Analitika funtsezkoa da eta eman beharreko pausuak ondo zehaztea komeni da:
    • Helburuak jarri
    • Neurtu daitezkeen irizpideak jarri
    • Diru sarrerak estimatu
    • Epeak jarri kontrolak egiteko
    • Datuak bildu eta analisia egiteko moduan antolatu).
  • Sareak markak plazaratzeko aukera paregabea ematen digu, baina marka hori sarera egokitu behar da. Egokitzapen horretan funtsezkoa da elkarrizketak ematea erabiltzaile eta bezeroekin.
  • DVk errentagarritasuna bilatzeko akzio berriak egin ditu: publizitate modu berriak (publireportajeak egiten dihardute) eta edukien marketina egiten (Klik eta klik, argazki lehiaketak, eta abar).

Metrikak nola probestu

Multiplica enpresako Oriol Ibars-ek eman zuen hitzaldian webgunearen analisia eta probak egin beharrak aipatu ziren.

Ondorengo akats hauek egiten direla orokorrean aipatu zigun Oriolek:

  • Webgunerako gaizki idatzi.
  • Call to action-a ez da argia.
  • Gure ikuspuntua erabili weba egitean eta ez erabiltzaile edo bezeroarena.
  • Landing pages edota lurreratze orriak gaizki sortu.
  • Erosketa prozesu luze edota nahasgarriak.
  • Neurketarik ez da egiten.

Argi eta garbi azpimarratu zuen konbertsio ratioa haztea izan behar dela gure helburua. Amazon edota Gmail bezalako webguneak ikusi besterik ez dagoela, konbertsioa da helburua.

Konbertsioa lortzeko bide bakarra probak dira, adibidez A/B testak, arrazoi hauengatik:

  • Webgunea ez da perfektua.
  • Ez da esperimentazioaren beldurrik izan behar eta proba ugari egin behar da.
  • Ez gara intuizioaz soilik fidatu behar.
  • Gure erabiltzaileek diseinatu behar dute gure webgunea, ez guk.

Egindako proba hauetan, funtsezkoa da neurketak egitea, aurretik zein ondoren.

Sare sozialak, komunikazioa eta enpresak

Cink enpresako Jesus Gordilloren eskutik joan zen eguneko azken tailerra.

Aditu honen ustetan enpresek bere osotasunean ikusi behar dute Internet eta estrategia garatzean alor ezberdinak landu, batak bestearekin elkarlanean: teknika (webgune on bat eta SEO-a), komunikazioa/marketina eta enpresaren eskaintza. Hirurak izan behar dira lehiakorrak.

Enpresek erabiltzaileekin hitz egin behar dute, era aktiboan, eta komunitatea sortzeko helburua argi edukiz.

IEB 2009 biltzarra Donostian

by Mikel Kerejeta — última modificación 07/05/2009 17:08

Informatikari Euskaldunen Bilkura 2009. Teknologia berriak, gaur eta bihar eta etzi.

Gaur Informatkari Euskaldunen Bilkura 2009 Miramongo Empresa Digitalean.

Aurpegi ezagun ugari eta denekin egoteko denbora gutxi, gauza hok askotan harremanak egiteko izaten dira eta.

Berandu iritsi gera eta oraingoz entzundakoak, UNED, IRONTEC, Luistxo(Tagzania) eta Arraytxiki

 

  • Lehenengoa UNED-etik (Etiketa-lainoen Ikuskera Hobetzeko multzokatzea) Markatzaile sozialen hobekuntza posibleak


Tag lainoen aberastasunak lantzeko moduak. Tag laino hauek askotan ez dute inolako antolakuntzarik.
Hau da testuinguruarekiko erikutsita, izan dezaketen tag-ak nola lortu inteligenteki?

Method (140 dokumentu hartutako esperimentua):  
   - Tag bakoitzari pisuak esleitu, erabiltzaileek erabiltzearen arabera. Hau da geroz eta gehiago erabili kontestu batzuetan, are eta pisu handiagoa.
   - Tag bakoitzeko dokumentu konjuntatu bat sortu, dok guztien artean
   - Bektoreak erabiliz, orainarte lortutako datuak antolatu. Sare neuronalen antzera.
Methodologia hau erabiliz , Tag lainoen gaineko datuak lortu dituzte.
   - Adimen artifizialerako bidean...

Galdera (TEKETEN): Suggest zerbitzurik lor al daiteke? inteligenterik?
   Bi aukera:
      - Tag bat idatzitakoan, bere taldean daudenen suggest-a egin daiteke.
      - Testuinguruari begiratuz, lortu tag suggest koherenteak.


   Asteriks, ikusia dut eta baita probatu ere. Teknologia polita da eta sareen ahalmena handitzen doan ehinean (sare hobeak, kanal zabalagoak, simetrikotasuna, etab.), teknologia honek indarra hartuko du. Merkea da eta aukera asko ematen ditu. Zentralita batengatik ordaintzen den dirutza, hau ikusi ondoren, astakeria dela ere pentsa genezake.

   Hiru adibide:
      - Vodafonen Kontzertu mutua, hau entzuteko, 900 telefono batera deitu eta kontzertua entzun zenezake zuzenean, nahiz eta Rock taldean 50 metrora izan. Marketing!
      - Eroski Movil, tarjeten kargak , makina operadore baten aurka egiteko aukera.
      - Euskadiko 14 eskola zentru lotu dituzte, beraien dei guztiak VOIP moduan jarriaz.

 

Lan ezberdin ugari burutu dituzte denbora gutxian, salseroak.

euskaltube.compublikatu.com

, azken honen baitan aritu da piskabat eta oraindik bezero gutxi dituzte, eta beraien esanetan sare zailean sartzeko ahalegina egin dute. Normalean empresek betiko sistemak erabiltzen dituzte publizitatea egiteko. 

 


    - Mugak? Luistxorren aurkezpenak ez du preziorik. Gustatu zait. Laburrean, elkarlanean egin behar ditugu mapak eta ez utzi hauek teleatlas edota googlelen eskutan, baizik gu egin ( openstreetmap ) eta libreki banatu. Uste dut azken hau dela interesgarriena.


... coffe ...

 

Ohian Odriozolak teknikoki eta Maite Gomez pedagogia aldetik

Bertan lanean aritu nintzan unibertsitatean nengoeneko garai haietan, eta hasiera egunetan egin genuen diseñu bera du aplikazio osoak, baita notebook-ak gordetzeko armairuak ere gogora ekarri dizkit marrazki ugari.
Aplikazioek aldaketak izan dituzte itxura eta erabilgarrien aldetik. Hobetu esango nuke. Aplikazio txukuna lortu dute.

Designer: Ariketa egileak, web bidezkoa.
Inspector: Irakasleen aplikazioa, web bidezkoa.
Trainer: Ikasleak notebookean ariketak egiteko aplikazioa.

140.000 ariketa dituzte dagoeneko, Ariketa guztiek zuzenketa automatikoa dute gehienak, idatziak pentsatzen det irakasleak errepasatu beharkoditu...ez nago ziur.

Oraingoz 4000 bat ikasleren kontrola daramate, baina euskal herriko ikastetxe guztietara iritxi nahi dute. Baita Espainiara zabaldu ahal bada.
Galdera:  - Ze lizentzia mota? Zabaltzeko aukerarik?
               Beraiek dena saltzen dutela, beraiekin harremanetan jartzeko. Agua.

               - Zergaitik ez Moodle?
                 Zuzenketa automatikoak eta kudeaketak behartuta egin dutela, baina irekitzea aurrekusita dutela.

 

Josu Azpillaga jauna aurkezpen txukuna eta argia. Berarekin jarri kontaktuan gehiago jakiteko.  ;)

Baliabide ezberdinak dituen aplikazioa da hau, aukera asko ditu aurreratuak ez diren erabiltzaileentzat, gatchet ugari bil ditzakeen aplikazioak lor genitzake.

 

SOA aplikazioak....Empresa guztiak loteko moduak (ERP zerbitzu ezberdinak). Aplikazio bakarraren gainea... software librean dago oinarritua.
Taldera datozen empresa berriak nola lotu gure sistemara? SOA Aplikazio ebolutiboa deitu diotena erabiliz. SOA zentral baten aurka jarri denak, eta baita informazio sare zaharrak mantenduz.
Bai hornitzaileak et baita bezeroak ere SOA zentral horren kontra jartzen dituzte eta SOA zentral orrek egiten ditu egin beharrak.
ERP ezberinekin lotu, etabar.
Mogimendu ezberdinen monitorizazioa ere badute.
6 hilabete eta 1 urte bitartean barneratzen dittuzte empresa berrien sistemak, dirua aurreratzen dute denborak ere kostu bat duelako, eta integrazioak ez dira errezak izaten.
Kritika txiki bat, Empresa euskalduna izanda ez du web gunea euskaraz, lastima.

 

Beste hizlari batzu ere egon dira, Sinadura digitala etab, baina erdizka entzun ditugu. Guzti guztiak hemen dituzu eta hauen eurkezpenak ere sarean jarriko dituztela penstzet dut.

 

Arratsaldean ez gera egon, ezta bazkarian ere, pentsatzen dut ardoak elkar harreman ugari piztuko zituela.

Jarraipena zuzenean egiten hari gera Eibartik,

 

Updated!

 

AHOTSAK.COM

Gure Asier ere bertan izan da, Ahotsak proiektua aurkeztuz. Euskal herriko euskera berba mota ezberdinak aztertu eta batu dituzte. Tokian-tokikoa argitu eta azalduz. Bideoak eta audioak ere badituzte, berba ezberdinak aztertu eta gure euskera modu batean aberasteko ere baliagarri.

Ikaragarrizko lana dute egina dagoeneko eta ala ere lanean fin jarraitzen dute, ahotsak2 atera nahian, nola ez!

 

Interneteko enpresen negozio eredua

by Mikel Lizarralde — última modificación 29/10/2008 16:05

Aste honetan eman da aditzera CodeSyntax-ek sortutako Tagzania Services enpresak dirua jaso duela arrisku kapitaleko erakunde batengandik. Interneti buruz gehiegi ere ez dakien batek baino gehiagok galdetzen digu zein den Tagzania Services-en negozio eredua. Ea azaltzen dugun.

Tagzania Services bitan banatu behar dugu. Batetik Tagzania.com webgunea, kontsumitzaileari zuzentzen zaiona, B2C delakoa. Iragarkietatik lortzen da dirua, gure kasuan Google-en iragarki sistema erabiliz. Bestalde, B2B merkatua daukagu, beste enpresei zuzendutako zerbitzuena. Mapekin, geolokalizazio zerbitzuekin edota web 2.0 delakoarekin erlazionatutako lanak dira. Horren adibide dira Nestoriarentzako egindako CasasZoom edota Google-entzako egindako 3 dimentsiotako eraikinak.

Kontsumitzaileari zuzentzen zaizkien webguneetan bada beste ohiko diru-iturri bat, freemium delakoa (ikusi ingelesezko wikipediako definizioa); funtsean, aplikazioak doako oinarrizko zerbitzua eskaintzen du eta baita ordaindu beharreko zerbitzu zabalago bat. Honen adibide da Flickr, argazkiak partekatzeko webgunea: doako zerbitzua hautatuz gero hilabeteko 100 MB-eko muga daukagu, ezin argazki gehiago igo hurrengo hilerarte. Aldiz, urteko 20 bat euroren truke nahi adina argazki igo ditzazkegu.

Iragarkietan Google Adsense darabilgula aipatu dugu, baina ez da aukera bakarra, ondoren zerrendatzen ditugunak ere interesgarriak dira:

  • Babesleak: iragarleak epe jakin baterako kontratatzen du webgunean espazioa. Sustatu bera da horren adibide. Klik-a baino gehiago marka lantzea bilatzen da, izena lortzea.
  • Afiliazioak: liburu, diska eta bidaien sektorean erabiltzen da asko sistema hau. Adibidez, liburuei buruz idazten badut, Amazon-ekin akordio batetara irits naiteke niri esker saltzen duten liburu bakoitzaren portzentai bat neretzako izan dadin.
  • Babestutako artikuluak: hainbat blogek idazten dute artikulu bat produktu edota zerbitzu baten inguruan diruaren truke.
  • Merchandising-a: diseinu edo logo esanguratsua daukan webgune batek kamisetak edota kafe katiluak sal ditzake. Horren adibide da Twitter-en FailWhale irudia, umeentzako arropa ere saltzen dute eta!.

Loogic blogeko artikulu batean oinarritu gara zerrenda hau egiteko, bertan adibide gehiago aurkituko dituzu.