Hemen zaude: Hasiera Zerbitzuak e-Marketina

e-Marketina

e-marketina

Interneten dagoen webgune kopurua izugarri handia da, horregatik beharrezkoa da lehiakideekiko bereiztea, xede-taldearen arreta lortzea.

Hauek dira, besteak beste, egiten ditugun lanak:

  • Interneten promozioa: webgune edo proiektu bat ezagutzera emateko beharrezko lanak egiten ditugu, hala nola erlazio marketina.
  • Bilatzaileetan posizionamendua (SEO): webguneek jasotzen duten bisitarien kopuru handiena Google eta antzerako bilatzaileetatik dator, horregatik bilatzaileen emaitzetan lehenengo postuetan egotea derrigorrezkoa da arrakasta lortzea nahi bada.
  • Iragarkiak bilatzaileetan (SEM): bilatzaileetan emaitza naturalez gain iragarkiak ere agertzen dira. Eskaintzen dugun zerbitzuetako bat iragarki hauen jestioa da, hitz interesgarrienak aukeratu, iragarkiak jarri eta emaitzak neurtu.
  • Analitika: Zer egiten dute erabiltzaileek zure webgunean? Zein atalek dauka arrakasta gehien? Nondik datoz? Zenbat denbora ematen dute bertan? Galdera hauei guztiei erantzuten lagunduko dizugu. Erabiltzaileek zure webgunean zer egiten duten jakitea funtsezkoa da webgunea bera eta zure bezeroak ulertzeko.