Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak
http://www.karkara.com
daily12007-09-03T16:06:21ZTalo Eguna eguna Aian
http://www.karkara.com/albisteak/talo-eguna-eguna-igandean-aian
18:00ak aldera talo jana egingo da herriko plazan

Igandean, otsailaren 7an, Talo Eguna ospatuko dute Aian.

Ponyo en el acantilado marrazki bizidun filma proiektatuko dute, gaztelaniaz, 17:00etan, kultur etxean. Ondoren, 18:00ak aldera, talo jana egingo da herriko plazan. Eguraldi txarra egingo balu, berriz, frontoian izango litzateke.

No publisherKarkarajaia2010-02-04T20:23:33ZNews ItemEuskal Ligako 2. jaitsiera igandean Orian
http://www.karkara.com/albisteak/arrauna
Aulki mugikorreko ehundik gora ontzik parte hartuko dute

Otsailaren 7an, igandearekin, aulki mugikorreko Euskal ligako 2. jaitsiera egingo da Orian. Ehun ontzi baino gehiagok parte hartuko dute jaitsieran, lau kategoriatan banatuta.

Infantilak eta kadeteak 10:30ean hasiko dira Sariko Olatik eta 4.000 metroko ibilbidea egingo dute zubi pareraino. Jubenilak eta seniorrak, berriz, 11:30etan hasiko dira Mapiletik, beraz, 6.000 metro egin beharko dituzte, horiek ere zubi parean bukatzeko.

No publisherKarkaraKirola2010-02-04T11:56:22ZNews ItemGoiz pasa Itxaspera
http://www.karkara.com/albisteak/goiz-pasa-itxaspera
Orioko Herri Ikastolako gurasoek antolatu dute mendi buelta

Mendira joateko ohitura ez galtzeko eta haurren eta gurasoen arteko harremanak sendotzeko helburuarekin, mendi irteerak antolatu dituzte Orioko Herri IKastolako gurasoek. Urtean hiruzpalau irteera egingo dituzte eta aurrenekoa, igande honetan bertan, otsailaren 7an, izango da. Ikastola aurreko plazatik aterako dira, 09:00etan. Andutik, Kaltzadatik eta Itxaspetik pasa ondoren, hondartzara jaitsiko dira, ikastolara itzuli aurretik. Goiz buelta izango da, beraz.

Antolatzaileek adierazi dutenez, gutxienez arduradun bat eraman beharko dute haurrek.

No publisherKarkarakultura2010-02-04T09:52:45ZNews Item273. Karkara PDFan irakurgai
http://www.karkara.com/albisteak/273-karkara-pdfan-irakurgai
Irakurri gaur ostiraleko Karkara

Bi astez behineko ohiturari eutsiz, sarean dago jada ostiraleko Karkara, 273.a.

Bestalde, Hartu Hitza blogean iritzi artikuluak komentatzeko aukera duzue, idatzitakoaren inguruan eztabaida sanoan jarduteko.

Azkenik, inkesten atalean –eskuineko zutabeko azken aukera, Karkara PDFaren azpian– galdera berria jarri dugu: Markel Olano Ahaldun Nagusia Aian izan zen urtarrilaren 25ean herritarren galderak-eta erantzuteko. Ahaldun nagusia herriz herri egiten ari den ekitaldia egokia iruditzen zaizu, ala propaganda hutsa? Hilabete guztian galdera erantzuteko aukera izango duzue eta,
horrela, herritarron iritzia kontuan hartzeko beste bide bat zabalik
egongo da. Emaitzak 275. Karkaran argitaratuko ditugu, otsailaren 5ean.

No publisherKarkaraKarkara2010-02-03T12:36:00ZNews ItemIkastolakoak santa eskean bihar
http://www.karkara.com/albisteak/ikastolakoak-santa-eskean-bihar
LHkoak, 18:00etan, aterako dira ikastola paretik eta, 19:00etan, DBHkoak Bikamiotatik

Urteroko
legez, bihar, otsailaren 4an, santa Ageda bezperan kalez kale
aterako dira abesten Ikastolakoak.

18:00etan, Lehen Hezkuntzako ikasle
eta irakasleak arituko dira, Ikastola paretik abiatuta, trikitilariek eta
bertsolariek lagunduta. Zortzi geldiune egingo dituzte, bakoitzean,
bertsolariek koplak eta ikasleek santa eskeko abestiak kantatuko dituztelarik.

19:00etan, berriz, DBHko ikasle eta irakasleak Bikamiotatik aterako
dira, usadioari jarraituz, baserritarrez jantzita eta eskuan makila
dutela.

No publisherKarkaraKultura2010-02-03T10:47:16ZNews ItemPilates ikastaroa izango da Aian
http://www.karkara.com/albisteak/pilates-ikastaroa-izango-da-aian
Kultur etxean eman beharko da izena

Aiako Udalak Pilates ikastaroa antolatu du otsailerako. Hilaren erdi aldera hasteko asmoa dute, Carla Acuña zarauztarraren gidaritzapean. Astearteetan eta ostegunetan, 10:45etik 11:45era izango dira saioak, kultur etxean.

Interesa dutenek kultur etxean bertan (Tf: 943 13 09 24) eman beharko dute izena.

No publisherKarkarakultura2010-02-03T10:08:51ZNews ItemHerritarren aurpegien erretratuak Aiako 5. lehiaketan
http://www.karkara.com/albisteak/herritarren-aurpegien-erretratuak-aiako-5-lehiaketan
Irailaren 30erako aurkeztu behar dira argazkiak

Aiako Udalak 5. argazki lehiaketa martxan jarri berri du eta, aurtengoan, herritarren aurpegiei egindako argazkiak aurkeztu beharko dira.

Ez dago adin mugarik eta edonork parte har dezake, parte hartzaileak bi taldetan banatzen baitira: Aian erroldatuta daudenak eta kanpotarrak. Bi taldeetan sarriak berdinak dira: 180 euro irabazlearentzat, 150 euro bigarrenarentzat eta 100 euro hirugarrenarentzat. Saririk lortzen ez dutenen parte hartzaileen artean, gainera, Aiako produktuez osatutako saski baten zozketa ere egingo da.

Izena emateko Aiako kultur etxera jo behar da eta irailaren 30a izango da horretarako azken eguna. Argazkiak nola aurkeztu behar diren jakiteko klikatu hemen eta deskargatu lehiaketako baldintza guztiak.

Iazko lehiaketako argazkiak ikusteko egin klik hemen.

No publisherKarkaraLehiaketa2010-02-02T19:32:40ZNews ItemAmilibia bi aldiz txapeldun
http://www.karkara.com/albisteak/amilibia-bi-aldiz-txapeldun
Donostiako Nazioarteko 55. Krosa irabazita, Gipuzkoako txapelduna da

Donostiako Nazioarteko 55. Krosean txapela jantzi zuen aurreko igandean, urtarrilaren 31n, Nerea Amilibiak. Beteranoen kategorian izan zen lehena, Marisol Ramosi eta Elena Calvillori aurre hartuta. Bide batez, Gipuzkoako txapelketa ere irabazi zuen aiarrak, bi txapelketako antolatzaileek bi lasterketak batera egitea erabaki baitzuten. 11 minutu eta 34 segundo behar izan zituen 2,8 km-ko ibilbidea egiteko. Bigarrenari 16 segundoko aldea atera zion eta hirugarrenari 19 segundokoa.

No publisherKarkara2010-02-02T15:54:40ZNews ItemKultur astea Zaraguetan
http://www.karkara.com/albisteak/kultur-astea-zaraguetan
Gaur arratsaldean bertan izango da lehen emanaldia, kultur etxean, 18:00etan

Kultur astea ospatzen hasiko da gaur bertan Zaragueta Herri Eskola. Zenbait ekimen antolatu dituzte datorren otsailaren 12a bitartean: eskolako haurren emanaldiarekin hasiko dute aurten kultur astea. 18:00etan izango da, kultur etxean. Datorren ostegun goizean, San Ageda bezperan, kalejiran ibiliko dira haur eta irakasleak abestiak eta koplak kantatzen. Arratsaldeko 18:00etan, berriz, barreterapia tailerra izango dute aurrez izena emandako helduek, kultur etxean. Otsailaren 7an 1. kros txiki herrikoa izango da, 12:00etan hasita. Datorren asteartean, hilaren 9an, Hitz Jolasak saioa izango da 18:00etan. Otsailaren 11n, barreterapia tailerreko bigarren saioa izango dute eta kultur astea bukatzeko, 12an, kalejira egingo dute eskolako haur eta irakasleek, inauteriak ospatuz.

No publisherKarkaraKultura2010-02-02T12:16:23ZNews ItemNesken pala txapelketako 2. jardunaldia larunbatean
http://www.karkara.com/albisteak/nesken-pala-txapelketako-2-jardunaldia-larunbatean
Orioko Redondok eta Aginagako Errastik osatzen duten bikotea jardunaldi honetan arituko da Orion

Larunbatean, otsailaren 6an, emakumezkoen Euskal Herriko pala
txapelketari dagokion 2. jardunaldia jokatuko da, Orioko frontoian, 16:00etatik
aurrera. Garmendia eta Aburuza gipuzkoarrek Larrion eta Otegi nafarren kontra jokatuko dute, lehenengo; Nafarroako Elizalde eta Etxarri eta Arabako Landaluze eta Aguirre arituko dira, gero, aurrez aurre;
jarraian, Nafarroako Diez eta Urtasun Orioko Redondoren eta Aginagako Errastiren kontra arituko dira, nor baino nor; eta azkenik, Thate eta Antxirika bizkaitarren eta Contin eta Aristorena nafarren
arteko lehia ikusteko aukera izango da.

1. jardunaldia

Urtarrilaren 30ean, 1. jardunaldia jokatu zen, Orioko frontoian, eta ondorengo hauek dira emaitzak:

A. Okariz-Garcia 30; Martinez-Martinez 21

Sanz-M. Okariz 16; Tijero-Ugalde 30

Leunda-Isasmendi 19; Pradera-Saez de Arzamendi30

Agirre-Aristorena 30; Irustabarrena-Mendizabal 13

No publisherKarkarakirola2010-02-02T16:44:05ZNews ItemEskuetan dugu ikastolako 2. Pergolan aldizkaria
http://www.karkara.com/albisteak/eskuetan-dugu-ikastolako-2-pergolan-aldizkaria
Ikastolako egun baten kronika eta gurasoen formazioei buruzko albistea jaso dituzte, besteak beste

Inauteriei ongi etorria eginez hasi dute urtea Orioko Herri Ikastolako ikasleek kaleratutako Pergolan aldizkariak. Bigarren zenbaki honetan Iñigo Peronari tokatu zaio bere ikastolako garaiak gogora ekartzea. Ikasleen txokoan, berriz, musika erreproduzigailuak izan dituzte hizpide. Eraikin berriaz aritu dira kronikaren atalean eta albisteetan gurasoen formazio saioen, selektibitateko eta web orriko kontuen, inauterien eta Rwandarako diru laguntzen berri eman dute.

Ikastolako egun bat nolakoa den azaltzeaz gain, Jose Francisco Lukas pedagogoa elkarrizketatu dute oraingoan. Bukatzeko, duela 36-37 urteko argazki bat ageri da azken orrialdean, ekitaldien agendarekin batera.

Pergolan irakurri nahi baduzu, klikatu hemen.

No publisherKarkara2010-02-02T08:08:14ZNews ItemBarreterapia ikastaroa otsailean
http://www.karkara.com/albisteak/barreterapia-ikastaroa-otsailean
Zaragueta eskolak antolatu du bi eguneko saioa

Barreterapia tailerra antolatu du Zaragueta Herri Eskolak otsailaren 4 eta 11rako. Barre egiten ikastea bizitzen ikastea delako, gozatzeko, desblokeatzeko, jarrera positiboa suspertzeko eta azken finean, oso ondo pasatzeko antolatu dute ikastaro motz hau.

Saioak La Risa Inteligente eskolako kide batek emango ditu, kultur etxean, eta 2 ordukoak izango dira, 18:00etatik 20:00etara. Plaza mugatuak izango dira, beraz, izena lehenbailehen eman beharko dute interesatuek.

Informazio gehiago nahi duenak, berriz, 943 118 669 zenbakira deitu beharko du edo risainteligente@hotmail.com helbidera idatzi.

No publisherKarkaraJendartea2010-02-01T11:38:48ZNews ItemOrioko ikasleek herriaren historia ezagutuko dute
http://www.karkara.com/albisteak/orioko-ikasleek-herriaren-historia-ezagutuko-dute
4. mailakoek Orioren iragana, oraina eta etorkizuna lotuko dituzte eta 5. mailakoek argazkiak egingo dituzte

Aurten ere Orio Ezagutzen heziketa-programa egingo da herriko bi ikastetxeetan, Orioko Udalak sustatuta, eta Arazi-ikt enpresa arduratuko da horren garapenaz. Urtarrilean eta otsailean Orioko Ikastolako eta Zaragueta
Herri Eskolako 100 ikasle inguru buru-belarri ibiliko dira programa horrekin. Orioko
haurrek ingurumenaren gaineko jarrera arduratsuak bereganatuz herriaren
bilakaera historikoa eta ondarea ezagutaraztea da helburua, aldi berean, herriko ingurumen arazoen inguruan irtenbideak proposatuz.

LH 4. mailako
ikasleek Denboraren bila izeneko unitatea garatuko dute. Orioren iragana,
oraina eta etorkizuna lotuko dituzte, 1379an herria sortu zenetik gaur egunera arte, horretarako hainbat proba eginez. Etorkizuneko Orio nolakoa nahi duten azaltzen duen eskutitza ere idatziko diote alkateari.

LH 5. mailakoek, berriz, Argazki Rallya izeneko unitatea garatuko dute, herriko eraikin eta kale garrantzitsuenen argazkiak aterata, gero argazki zaharrekin konparatzeko, eta dokumentazio lana ere egin beharko dute. Teknologia berrietan murgiltzeko eta hondakin
kopurua murrizteko, ikastetxeetan dauden edota ikasleek dituzten kamera digitalak
erabiltzen hastea erabaki dute, erabili ondoren botatzekoak erabili beharrean.

No publisherKarkarahezkuntza2010-02-01T11:04:56ZNews ItemEskolako berripaperaren 16.a kalean da
http://www.karkara.com/albisteak/eskolako-berripaperaren-16-a-kalean-da
Marije G. de Txabarri elkarrizketatu dute, eskolan 25 urte bete dituelako

Zaragueta eskolako berripaperaren 16. zenbakia ostiralean bertan, urtarrilaren 26an, argitaratu zuten. Aurrematrikulazioaren eta eskolak berak antolatutako kros txikiaren inguruko albisteak jaso dituzte lehen orrian, eskolako guraso Jabier Zabaletaren iritzi zutabearekin batera. Elkarrizketa, berriz, Marije G. de Txabarriri egin diote, 25 urte egin dituelako irakasle Zaraguetan. Berri laburretan, eskola Ulibarri programaren barruan sartu dela eta megafonia-sarea prest dagoela azaldu dute, besteak beste.

Gaur bertan banatuko dute berripapera Orioko etxeetako postontzi guztietara.

Eskolako berripapera irakurtzeko klikatu hemen.

No publisherKarkaraKultura2010-02-01T08:20:31ZNews ItemEmakumezkoen palazko Euskal Herriko Irekia bihar Orion
http://www.karkara.com/albisteak/pilotako-euskal-herriko-irekia-bihar-orion
Senior kategoriako 1. mailakoak arituko dira lehenengo faseari dagozkion partidetan

Bihar, urtarrilaren 30ean, Euskal Herriko Irekia izeneko pala txapelketa jokatuko da, emakumezkoetan, Orioko frontoian, 16:00etatik aurrera, Euskadiko Federazioak, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako federazioekin batera antolatuta. Lurralde horietako pilotariak izango dira lehian eta, biharkoan, senior kategoriako 1. mailakoak arituko dira lehenengo faseari dagozkion partidetan.

A. Orkariz eta Garzia nafarrak Martinez eta Martinez arabarren kontra jokatuko dute, lehenengo; Nafarroako Sanz eta M. Orkariz eta Gipuzkoako Tijero eta Ugalde arituko dira, gero, aurrez aurre; jarraian, Nafarroako Leunda eta Isasmendi Bizkaiako Pradera eta Saez de Azamendiren kontra arituko dira, nor baino nor; eta azkenik, Agirre eta Asistorena nafarren eta Irustabarrena eta Mendizabal gipuzkoarren arteko lehia ikusteko aukera izango da.

No publisherKarkaraKirola2010-01-29T11:23:07ZNews Item