Usted está aquí: Inicio Albisteak Arrisku kapitalaren inbertsioa Tagzania Services-en

Arrisku kapitalaren inbertsioa Tagzania Services-en

2005. urtean CodeSyntax-ek Tagzania sortu zuen, geolokalizazioko aplikazio aintzindaria. Interneten mapen eta geolokalizazio zerbitzuen garrantziaren gorakada dela eta, izaera propioa eman zion CodeSyntax-ek igez proiektuari eta Tagzania Services enpresa eratu zuen.

Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Sozietateak (AKEKS) 465.000 euro inbertitu ditu Tagzania Services 2007, S.L. enpresan, %28,57ko parte hartzea lortuz. Inbertsioa sei urterako egin da Elkano XXI Funtsaren bitartez, zeinaren helburua baita edozein fasetan dauden proiektu teknologikoak sustatzea. Tagzania Services-en gainerako jabetza CodeSyntax-ena da.