You are here: Home Albisteak
Jaso epostaz albisteak

Idatzi zure eposta helbidea:

 

Albisteak

Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuan

CodeSyntax-eko Luistxo Fernandezek Euskalduna Jauregian egingo den Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuan parte hartuko du, Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza ponentziarekin. Azken egunetan, Luistxok ponentzian aurkeztu behar dituen ardatz nagusiak bere blogean idatzitako artikulu sorta batean azaldu ditu: Hartzaileak Interneten informazioa jarraitzeko dituen moduak: zori hutsetik, gogokoetara, eta XML feed-etara Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza (1) Gaur egungo hedabideetako informazio zeharo bitartekatua Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza (2) Hartzailea, informazioaren kontsumitzailea, zentzu eraikitzaile eta igorle Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza (3) Hartzailea igorle: blog edo weblogak Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza (4) Kazetari talentua blogetan: kazetari sena eta teknika Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza (5) Josu Landak neuk baino hobeto eta osoago kontatzen du nire burutazioaren ildoa... Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza (6) Euskal panorama, hedabide estandarrekin konparazioak, eta etorkizuna Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza (7) Kongresurako aurkeztutako txostena, eta aurkezpenean erabilitako presentazioa, hemen dituzu: Txosten idatzia (PDF dokumentua, 990 Kb). PPS aurkezpena (540 kb)

Read More…

Zope X3 3.0.0. azken bertsioa kalean

Zope 3 garapen taldeak Zope X3 3.0.0. azken bertsioa kaleratu dela iragarri du. Zope software libreko Web Aplikazioen Zerbitzari bat da (Web Application Server), Python programazio lengoaian idatzitakoa.

Read More…

Coreblog euskaratuta, blog-ak egiteko tresna libre eta doakoa

CodeSyntax-ek blog-ak egiteko Coreblog softwarea euskaratu du, eta doan eskaintzen du emaitza webgune honetan. Gainera, Coreblog-en jatorrizko diseinu zurruna gaindituz, CSS estilo moldagarrietara egokituta dago euskarazko azal hau. Tresna honekin egindako garapen deigarriena, oraingoz, Eibar.org blog komunitatea da.

Read More…

Ikaslan Gipuzkoa. Lanbide Heziketako Institutu Publikoen webgunea abian da

Gipuzkoako Lanbide Heziketako Institutu Publikoen Elkarteak, Ikaslan Gipuzkoa, web berria dauka. Webgunean Ikaslan Gipuzkoa Elkarteari buruzko informazio orokorra, garatzen ari diren proiektuei buruzko informazioa, Lanbide Heziketako zentro guztien informazioa , albisteak edo intranet pribatua aurkitu daiteke webgunean. Webgunea garatzeko CodeSyntax enpresak software libreko Zope aplikazioa erabili du. Helbidea: http://www.ikaslangipuzkoa.net da

Read More…

Parisko Zope/CPS/ERP5 sprint-ean

CodeSyntax-ek abuztuaren 25, 26 eta 27an Parisen egin den Zope/CPS/ERP5 sprint -ean parte hartu du. CodeSyntax-eko Aitzol Naberan Parisen egon zen eta beste 20 pertsonekin batera garapen eta programazio jardunaldi hauetan parte hartu zuen. Honako argazki honetan ageri da Aitzol Naberan lan-saio batean (elastiko ilunarekin). Nuxeo eta Nexedi , Zope/CPS/ERP5 sprint-aren antolatzaileekin batera, Capgemini, Unilog, CodeSyntax, University of Chalmers, CEA (French Atomic Energy Commission) eta Frantziako Barne Ministeritzako informatikariak bildu ziren.

Read More…

Euskal Herriko Podologoen Elkartearen webgune berria

Joan zen ostiralean Euskadiko Podologoen Elkargoaren web gune berria aurkeztu zen. Kolegioari buruzko informazioaz gainera, artikulu zientifikoa, osasunari buruzko txoko bat, eta arlo horrekin zerikusia duten hainbat kontu argitaratuko dira webgunean.

Read More…

Goiena.net atariari diseinu saria

Society For News Design (SND) elkartearen sail espainolak antolatutako "Lo mejor del diseño periodístico España-Portugal" diseinu lehiaketan, aipamena jaso du CodeSyntax-ek egindako webgune batek, Goiena.net Debagoieneko atariak. Goiena.net-en albisteen testua aurkezteko era nabarmendu du epaimahaiak, El Pais edo El Mundo bezalako medio digitalekin batera aipamena lortzerakoan.

Read More…

OAC Jardunaldia. Open Archive Cataloger

Deustuko Unibertsitateko DELi, ikerketa taldeak eta CodeSyntax-ek elkarrekin eramango duten OAC ikerkuntza proiektuak badu SAIOTEK egitasmoaren laguntza ofiziala. Ekainaren 16an OAC Jardunaldi irekia izango dugu CodeSyntax-en instalakuntzetan.

Read More…

Debabarrena Turismo. Turismo eta aisialdirako eskaintza berria Interneten

Debabarrena Turismo, Atsegin Handiz. Debegesa Garapen Agentziak bultzatu duen webgune berriak Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze herriak turismorako eskaintzen dituzten aukerak aurkezten ditu.

Read More…

Hiru.com etengabeko ikaskuntza

Eusko Jaurlaritzak Hiru.com etengabeko ikaskuntzarako ataria sortu du, hiritarrei hezkuntza-edukiak eskaintzen dizkiena. Software libreko Zope plataformaren gainean eraiki da.

Read More…