Asko dira Santa Ageda bezperan kantuan irten direnak
Debagoienean ere, hainbat txokotan Santa Agedako doinuak dira nagusi. Helduak zein gaztetxoak, kalera irten dira Santa Ageda bezpera eguna ospatzeko, gaur hilaren 4an. Argazkian duzue esaterako horren eredu bat. Arrasateko Arizmendiko Otalora-guneko umeak dira. Seber Altuben abestu dute goizean herritar eta guraso ugariren belarriak goxatuz.
Santa Ageda doinuak kaleetan barrena zabaldu dituzte eskolako umeek
Arratsaldean irten dira Herri eskolako umeak Santa Ageda koplak abestera. Herriko hainbat tokitan abestu dute.
Markel Olanok dio elkarlanean jardunez indartuta aterako garela krisitik
"Guztiz sinetsirik nago krisi honetatik indartuta aterako garela, gure esku diren bitarteko guztiak ari baikara jokoan jartzen, gipuzkoar guztien itxaropenak hobetzeko, oinarrian ditugularik elkarlana eta lankidetza". Mezu hori zabaldu nahi izan du Markel Olano diputatu nagusiak gaur, Arrasaten, MUko Goi Eskola Politeknikoaren areto nagusian eskaini duen berbaldian.
San Roke jaiak indartzeko asmoarekin lanean dihardu bospasei laguneko taldeak
Dirua batzeko hiru zozketa antolatzeko asmoa dute. Lehenengoa egin dute eta 961 zenbakidun txartela aurkezten duenak jasoko du saria; bi lagunendako afaria Iñaki jatetxean.
PSE-EEk eta PPk aurrekontuaren kontra bozkatuko dute, EAk alde eta Aralarrek dio "kontra ez" duela bozkatuko
EAJ da botoaren noranzkoa argitzeke duen alderdia, "zalantzan gaude oraindik", azaldu du Luismari Apraitz bozeramaileak. Eta Alternatiba-Zutik koalizioarena jakiteko ere bilkurara itxaron beharko da, koalizio ezkertiarrak baldintza jarri dio-eta Udal Gobernuari euren babesa emateko.
Udal Gobernuak proposatuko du %15 jaistea aurtengo aurrekontua
Gaur (eguena) iluntzeko 19:00etan eztabaidatuko dute Arrasateko Udal Gobernuak 2010erako proposatu duen aurrekontu-txostena. Aurreikusi dutenez, %14,35 txikiagoa izango da aurtengo aurrekontua, 2009koarekin alderatuta. Orokorrean, 37.383.637 euro kalkulatu dituzte.
Alkatearen kontrako prozedura judiziala bertan behera uzteko eskatu du herritar talde batek
Datorren asteazkenean hasiko da Asier Agirre Aramaioko alkatearen kontrako epaiketa, eta epaiketa honen kontra sortutako herri ekimenak prozedura judiziala bertan behera uztea eskatu du. Elkarretaratzea ere deitu dute epaiketa bezperarako.
Bailaran albiste
- Antzuola Egubakoitzera arte matrikulazioa zabalik Helduen Heziketa Iraunkorreko eskoletan
- Aramaio Autobus ordutegi berria errepidea itxita dagoelako
- Aretxabaleta Giro ederra eta jende ugari, San Blas egunez Salluenten
- Arrasate Aratusteetako egitarauak badauka azala
- Bergara Ardo ondua eta pintxoa 1,5 euroren truke, eguenetan
- Elgeta Aratusteetako jai egitaraua kaleratu du Udalak
- Eskoriatza Etxebizitzak erabiltzeko hitzarmena sinatu du udalak Jaurlaritzarekin
- Leintz Gatzaga Sagardotegiko menua eskainiko dute Soranen
- Oñati Arrantzarako federatu txartelak egiteko epea zabalik dago