Usted está aquí: Inicio Albisteak Valentziako Campus Party-an

Valentziako Campus Party-an

Uztailaren 26an arratsaldeko 17:00etatik aurrera Jatsu Argarate eta Luistxo Fernandez-ek SketchUp, 3D denontzat izeneko hitzaldia emango dute Valentziako Campus Party -an . Googleren SketchUp hiru dimentsioetan lan egiteko programarekin 3D diseinuak modu errazean nola egin eta aldatu, eta era berean, Google Earth edo Tagzania erabiliz nola zabaldu, banatu edo lokalizatu erakutsiko dute. Googlek Valentziako Campus Party-an babesten duen CampusCrea gunean izango da.