Buenos Aires hiriburuko 'Euskal Echea' Institutua hitzaldi eta musikaren agertokia bihurtu zen Argentinako Udako Euskal Unibertsitatearen inaugurazioan. Sarandi kalean dagoen tradizio handiko etxe honek ateak zabaldu zizkien pasa den astelehenean euskal ikasleei euskara eta euskal kultura munduan murgildu ahal izateko. Ekitaldiari hasiera emateko, Instituzioko Zuzendari Orokorra den Santiago Bonfantik ongi etorri eman zion bildutako jendeari. Ondoren, bildutakoek Gernikako Arbola abestu zuten. Lehenengo ekintza hau bukatuta, ikasleek buru belarri barneratu ziren lehenengo saioan.
2010/02/04

Gehiago Irakurri…

Euskal ikuskizun eta festa edergarri larunbatean New Yorken Ellis Island-eko euskal erakusketa inauguratzeko
Datorren larunbata New York Estatu Batuetako euskal diasporaren erdigune bilakatuko da, hainbat jende bilduz Ellis Island-en egingo den euskal erakusketaren inauguraziora. Hitzordua ez da edonolakoa izango, batetik lekuagatik, erakusketa leku oso berezi batean kokatu baita, hala nola 1892 eta 1954 artean Europatik estatubaturatutako 12 milioi emigranteren derrigorrezko pasagune, galbahe eta sofrikario ere izan zen lekuan, gaur egun turismo gune bihurtua, Askatasunaren Estatuaren ondoan (300.000 bisitari bil ditzakeela pentsatzen da); eta, bestetik, erakusketa beragatik, eskaintzen duen informazioagatik eta euskaldunak ez diren bisitari horien begietara ekarriko dituelako --seguruenik lehenengoz-- euskaldunak, zein diren eta euren kultura, euskal emigrazioaren fenomenoa eta lehengo eta egungo Euskal Herriaren eta euskal-amerikar egitatearen izaera eta errealitatea.
2010/02/03

Gehiago Irakurri…

Miamiko Euskal Etxeak urratsak eman ditu epe laburrean NABO federazioko bazkide gisa onartua izateko
Floridan euskal etxeak fenomeno berria ez badira ere, historikoki bertan sortu diren euskal elkarteak pentsatu izan dute urrunegi zeudela Kalifornia eta Estatu Batu mendebaldetik (bertan dago Ipar Ameriketako euskal etxeen %90a) eta beraz konplikatua eta garestiegia izan zitekeela hara bileretara joatea ekimen amankomunetan parte hartzeko eta nahiago izan dute hari zuzena izan Euskal Herriarekin. Beraz, NABOko kide bilakatzeko erabaki logikoak bere bidea egin behar izan du, baina badirudi hau dela momentua. 'Txoko Alai' Miamiko Euskal Etxea zuzendu zaio dagoeneko NABOri eta litekeena da bazkide bezala onartzeko deliberoa Boisen hartzea NABOk datorren uztailean Jaialdirekin batera Idahoko hiriburuan egingo duen Biltzar Nagusian.
2010/02/02

Gehiago Irakurri…

2001tik hona Argentinako Villegas-en Sergio Rekartek kaleratzen duen Beti Aurrera buletinak 100 ale bete ditu
Bederatzi urte joan dira Buenos Aires probintzia argentinarreko General Villegas herritik Sergio Rekarte Beti Aurrera hilabetekaria idazten eta bidaltzen hasi zenetik. Rekarte, herriko Villegas-ko Euskaldunak Euskal Etxeako kide fundatzaile da, euskaltzale eta abertzalea, eta bi joera horiek bultzatuta hasi zen buletin hau egiten duela 100 ale. Orain, ehungarren 'hilebetetze'aren karietara, buletineko irakurle eta lagun diren hamaika jendek bidalitako mezu eta zoriontzeak eman ditu argitara ale 'biribil' honek, bere ohiko sail, albiste eta artikuluekin batera.
2010/02/01

Gehiago Irakurri…

Nafar Gastronomia Astea egingo dute New York eta Washingtonen datorren larunbatetik otsailaren 14era arte
Datorren larunbatetik hasita eta otsailaren 14era arte nafar sukaldaritzaz eta edarigintzaz gozatu ahal izango dute New York eta Washingtongo zaletuek, 'Nafarroako Gastronomia Astea'ren 2010eko edizioaren baitan. Nafarroak gastronomikoki eta turismo arloan oro har dituen aberastasunak goraipatzeko ekimen hau Iruñeko exekutiboak antolatu izan du urtero azkeneko urteotan. Oraingoan "Colour New York with Navarra red" (Kolorezta New York Nafarroako gorriaz) eslogan gisa erabiliz (edo Washingtonen, Washington), kanpainak webgune propioa ere badu eta aurten New York eta Washingtongo hainbat jatetxe laguntzaile egingo da, beste hainbeste nafar janari eta edari enpresa lankide.
2010/02/01

Gehiago Irakurri…

Albiste gehiago…
DiasporarenAgenda
2010/02/04
Donapaleu, Nafarroa Beherea.
'Estatu Batuetako euskaldunak eta euskal nortasuna' gaiari buruzko hitzaldia emango du Argitxu Camus Etchecopar-ek
2010/02/04
Bartzelona, Katalunia.
Jaurlaritzako Kultura Saileko ordezkaritza batek Euskal Etxea bisitatuko du, bertako kultur eragileekin bilduz
2010/02/04
Madril, Espainia.
Euskal Etxeak Santa Agedako tradizioari eutsiko dio, ohiko euskal kanta eta moldea Madrilgo erdiguneko kaleetara ekarriz
2010/02/04
Bartzelona, Katalunia.
Bartzelonako Euskal Etxeak antolatuta, Santa Agedako Kanta Eskea inguruko kaleetan
2010/02/05
Uztaritze, Lapurdi.
Hiru euskaldun gazte Ipar eta Hego Amerikako Diasporan ukan duten esperientziaz mintzatuko dira
Datozen hitzorduak…
 
ArgazkiGaleria
URUGUAIKO TTUNTTUNLARIAK. Uruguaitarrak dira, baina bihotz barnean daramate euskalduntasunaren sua. Euskara, euskal kantuak, musika, ohiturak eta euskal kultura tradizionala oro har bihotz-begietan daramatzate eta bizi-bizi bizi dute. Leonat Egiazabal eta Noe Fernandez Brizuela euren izenak. Joan den ostiralean Montevideon FIVUk, FEVA eta HABErekin batera, antolatutako euskara barnetegian hartu dute parte, eta bertara ekarri dituzte euren zaletasunak. Manexak dira Uruguain musika xiberotarra jotzen duten euskal-uruguaitar hauek? Hala izango dira, bai, baina pixkat gutxiago.
argazki gehiago