Usted está aquí: Inicio Albisteak Software Librearen Negozio Eredua jardunaldia Zamudion

Software Librearen Negozio Eredua jardunaldia Zamudion

Datorren ostegunean, ekainak 26an, Bizkaia Enpresa digitala ekimenaren barnean "Software librearen negozio Eredua" jardunaldiaren edizio berrian parte hartuko dugu.

Jardunaldia Zamudioko Teknologi Elkartegian,  ESI eraikinean  (204. eraikina) ospatuko da goizeko hamarretatik aurrera.

Jardunaldi honen helburua da software librean oinarritutako negozio eredu berriak ezagutzera ematea eta Software Askeak industri sektorean izan duen eragina aztertzea. Horretarako, jardunean dauden enpresa arrakastatsu batzuen kasuak aurkeztuko dira. Oro har IKTen sektoreari zuzenduta dago. Beren negozioentzako ideiak eta aukerak eskaini nahi zaizkie sektoreko enpresaburu, ETE eta ekintzaileei.

Informazio gehiago  Enpresa Digitalean