Euskal dantzako irakasleen lan-poltsa deialdia Errenteria Musikal-en
Errenteria Musikalek Euskal Dantzako irakasleen lan poltsa bat sortu nahi du, aldi baterako kontratazio bidez Euskal Dantza eta Klake eskolak emateko irakasleak hartzeko. Hautaketa Lehiaketa sistemaren bidez egingo da.
Mal Pelo, 2009ko Espainiako Dantza sarituak irekiko du Dantzaldia 2010
He visto caballos gizon eta emakume baten arteko harremanera hurbiltzen gaituen poema bat da. Beren nahien kontrara, bananduta egotera behartu ditu bizitzak. Pieza mugimenduaren bidez, hitzaren bidez eta argiztapen, bideo eta soinuaren berariazko erabileraren bidez idatzi da, eta pertsonaia biek elkarri bidalitako gutunetan inspiratzen den poemak maitasunaz eta erresistentziaz hitz egiten digu.
Santibate, zirtzilen besta Donibane Garazin
Ohituraz, Garaziko ihauteriak bi denboratan ospatzen ziren: lehenik Santibate, zirtzilen besta, orroitarazteko negua beti hor zela. Ondotik Libertimendia, bolanten besta, primaderaren hastapena markatzeko.
Herrixa Dantzan abiatu da Elgetako Kafe Antzokian
Hilero dantzaldi irekia izango da Elgetan, Espaloia Kafe Antzokian, Patxi Monterok gidatuta. Nagusiki Euskal Herriko eta Europako dantza errazak eta atseginak egin zituzten atzoko lehen ekitaldian, eta erantzun zabala izan du deialdiak, inguruko hainbat herritatik hurbildu baitira dantzazaleak Elgetara.
Jaiak eta generoa aztergai Gipuzkoan
Gipuzkoako Forun Aldundiaren enkarguz, Gipuzkoako jaiak generoaren ikuspegitik aztertu ditu Farapi enpresak. Genero ezberdintasunak ohikoak direla festa guztietan ondorioztatu dute. Donostia, Irun, Lezo, Antzuola, Legazpi, Tolosa, Zumaia, Bergara eta Errenteriako jai ekitaldiak ikertu dituzte, eta tartean dantza ospakizunak ere aztertu dituzte.
Roberto Torres eta Compañia Nomada La Fundicion-en
Daniel Abreuk eta Roberto Torresek harreman artistiko eta pofesional estua eduki dute aspaldiko urteetan, hala jarduera pedagogikoen nola eszenarako lanen sorkuntzan hurbiltasun fisiko eta ideietakoaz jokatuta, eta orain lan berri bat eman dute argitara. “Los zuecos van hacia sus buenos hábitos” mugimenduaren ikerketa lanean eta gorputzean oinarritzen da, gorputza ekintzaren motore eta argumentu koreografiko den heinean.