Usted está aquí: Inicio Albisteak CodeSyntax-eko garatzaileak Google Developers Day-ean

CodeSyntax-eko garatzaileak Google Developers Day-ean

Pasa den ostegunean CodeSyntax-eko garatzaile talde bat Madrilen izan zen Google Developers Day-ean parte hartzen.

Jardunaldi hauetan Google-ek eskaintzen dituen hainbat tresna eta erraminta sakonago ezagutzeko aukera izan zuten. Luistxo Fernandez-en blogean hainbat kronika irakur daitezke (gazteleraz, AppEngine  eta Android-i buruzkoak).

Ostiralean berriz bilera pribatu bat antolatua zuen Google-ek, zenbait enpresarentzat soilik, eta bertan parte hartu zuen Tagzania-ko Mikel Kerejetak. Bertan ikusitako Tagzania Services-en blogean irakur daiteke (gazteleraz hau ere).