Usted está aquí: Inicio Albisteak Proiektu berriak: ItzulBaita eta 2tzul

Proiektu berriak: ItzulBaita eta 2tzul

Azken asteetan bi proiektu garatu ditugu EIZIE-rekin lotuta ekimenentzat. Aurkezten lehena ItzulBaitaren webgunea izan zen, eta berriena 2tzul bloga, gaur bertan aurkeztutakoa.

ItzulBaita euskal itzulpengintzaren etxea, erreferentzia gunea eta antena bilakatzeko helburuz sortutako proiektua da. Duela urtebete inguru aurkeztu zuen EIZIEk jendaurrean. Webgunean, ItzulBaita zer den azaltzeaz gain, antolatu diren jardueren inguruko informazioa ematen da, baita itzulpen munduan dabiltzenentzako lotura interesgarriak. Bada webgunean laugarren atal bat ere, Antena izenekoa; bertan sarean aurkitutako hainbat gauza interesgarri jartzen dituzte irakurleen eskura.

Bestalde, gaur jarri dute abian EIZIEn bertan 2tzul bloga. Ekimen honek Itzul posta-zerrendan sortzen diren eztabaidak bideratzea du helburu, bertan sortzen diren eztabaidei jarraibidea eman eta sakonago landuz. Ez da ohiko bloga izango, epe luzeagoak erabiliko dira artikuluak argitaratzeko eta erantzunak moderatuak izango dira.

Proiektu berriak: ItzulBaita eta 2tzul

ItzulBaitaren webgunea