Usted está aquí: Inicio Albisteak Software librea eta Administrazio publikoa

Software librea eta Administrazio publikoa

Atzo arratsaldean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, UPV/EHUko Miguel Sánchez-Mazas Katedrak antolatutako jardunaldietan parte hartu dugu genuen "Software librea eta Administrazio publikoa" ekarpenarekin.

EHUko Miguel Sánchez-Mazas Katedrak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean azaroaren 10, 11 eta 12an antolatu dituen "SOFTWARE LIBREA EUSKAL HERRIAN: kultura askea eta ekintzailea" jardunaldietan parte hartu genuen atzo arratsaldean "Software librea eta garapen lokala" gaiaren inguruan.

CodeSyntax  taldeko Eneko Astigarragak, "Software librea eta Administrazio publikoa" gaiari buruz hitz egin zuen. Tokiko administrazioa da CodeSyntaxen lan ildo nagusienetarikoa.

Atzoko jardunaldian Enekok Carlos Castro, Extremadurako Telekomunikazioen zuzendari-ohia eta Iratxe Esnaola Deustuko Unibertsitateko irakaslearekin batera izan zuten mahai inguruan.

Mahai ingurua eta eztabaida Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa Berritzen ekimenaren bitartez bultzatzen duen GAZE–Gazte ekinzale programako Josepa Roig Fàbregas-ek bideratu zuen.

 

Enekoren aurkezpena hemen:



Eta Iratxerena hemen:



Eta Sanchez Mazas katedrak Donostian antolatutako jardunaldietan Iratxe eta Enekorekin izan zen hirugarren mahaikideak, Carlos Castro, jardunaldiei buruzko sarrera bat egin du bere blogean: Independencia XXI izenekoa.

 

Galdera sorta interesgarria eta eztabaida sortu zen ekitaldira bertaratutakoen artean, Administrazio Publikoak software librearekiko duen jokaerari buruz.

 

 

Software librea eta Administrazio publikoa

Software librea eta administrazioa. Mahai ingurua Koldo Mitxelena-n. Eneko Astigarraga, Carlos Castro, Iratxe Esnaola eta Josepa Roig