Usted está aquí: Inicio Albisteak PloneGov administrazio elektroniko saria Suitzan

PloneGov administrazio elektroniko saria Suitzan

Azaroaren 18an Bernan egin den Administrazio Elektroniko Sinposioan Suitzako Administrazio Elektronikoaren 2008 Saria jaso du PloneGov proiektuak

Suitzan emandako sariak PloneGov proiektuaren berrikuntza, elkarlana, komunitatea eta kultura saritzen du, eAdministrazioaren beharrei hurbiltzeko modu berria azken finean.

Urtero Bernan egiten den ekimenean banatu ziren sariak, Azaroaren 18an, eta bertan bildu ziren Suitzako administrazio elektronikoaren etorkizunean murgildutako adituak.

Informazio gehiago Plonegov.ch atarian (alemaneraz) 

Dagoeneko sari ugari jaso ditu PloneGov ekimenak mundu osoan:  Suitzako hau,  AEBtako 2008 Havlick award Irlandako  Irish Public Service Excellence Award 2008 , Europako “Good Practice label 2007”. Frantziako Lutèce d'Or 2007 , ...

PloneGov administrazio elektroniko saria Suitzan

Saria PloneGov ekimenari Suitzan