You are here: Home CS-Tailerra CS-Tailerraren bloga 2009 November

November

Sub-archives

Facebook-en marketina egiten: Ikea

by Mikel Lizarralde — last modified Nov 26, 2009 04:25 PM
Filed Under:

Ikeak denda berri bat ireki behar zuen Malmo hirian eta berau promozionatzeko sare sozialak erabili zituen. Horrela, mezua era eraginkorrean iritsarazi dio bere xede-taldeari.

Ikea Malmö-ren irekiera sustatzeko Facebook-en ekintza interesgarria burutu zuen altzari-enpresa suediarrak.

Irekiera baino aste batzuk lehenago saltoki berriaren kudeatzaileari profila sortu zioten Facebook-en. Profil horretan Ikearen altzariz betetako hainbat argazki atera zituzten, erabiltzaileei esanaz argazkiotan agertzen ziren altzariak lortu ahal zituztela.

Horretarako argazkietan pertsonak etiketatzeko sistema bera erabiliz, hau da, eskuratu nahi zuten altzaria etiketatu behar zuten norberaren etiketa gehituz. Altzaria etiketatzen zuen lehen erabiltzailearentzako izango zen.

Hona hemen egindakoaren azalpen bideoa (ingelesez):

Helburu publikoa eskatu gabeko mezuz spameatu ordez, beren konplizitatea bilatu zuten. Izan ere, pertsona batek altzari bat etiketatzen zuen bakoitzean bere profilean agertzen baizen, lagun guztiek ikusteko moduan.

Horrela, altzariak doan lortzeko aukera ahoz aho zabaldu zen, nahiko era merkean, saltoki berriaren albistea bolo-bolo plazaratzea lortuz.

Iturria Mashable

Community manager

by Mikel Lizarralde — last modified Nov 13, 2009 02:42 PM

Erabiltzaile eta bezeroek geroz eta iritzi gehiago jartzen dituzten enpresen inguruan interneten. Iritzi hauek kudeatzeko eta bezeroaren eta enpresaren arteko erlazioa kudeatzeko figura berri bat sortzen ari da: comunnity manager-a.

eTc blogekoek community manager-en (PDF fitxategira lotura) inguruko dokumentu interesgarria plazaratu dute. Joxe Aranzabalek laburpen erabilgarria egin digu bere Faroan.

Community manager hauen eginkizuna merkatuarekin hitz egitea da, Joxek horrela laburtu dizkigu:

  1. Entzun. Etengabe arakatu behar du sarea, jakiteko zer esaten den gure enpresaz, gure lehiakideez eta gure merkatuaz.
  2. Hedatu informazio hori barruan. Entzundakotik gauza izan behar da informaziorik inportanteena jaso eta enpresa edo erakundearen barruan zabaltzeko.
  3. Azaldu komunitateari enpresaren jarrera. Komunitate kudeatzailea enpresaren ahotsa da komunitatearen aurrean. Erantzun eta hitz egiten du enpresa agertzen den sare sozial guztietan. Halaber, artikuluak idazten ditu enpresaren blogean edo gainerako hedabide sozialetan.
  4. Liderrak bilatu, barruan zein kanpoan. Enpresa guztietan izaten dira liderrak. Komunitate kudeatzailea gai izan behar da horiek antzeman eta biltzeko.
  5. Bilatu elkarlanerako bideak komunitatea eta enpresaren artean.

Joxek egiten duen gomendio bera egiten dugu, jaitsi dokumentua eta irakurri lasai-lasai.

Android Encounter 09

by Aitzol Naberan — last modified Nov 10, 2009 06:35 PM
Filed Under:

Gaur goizean Miñaon izan gara bertan ospatu den Android Encounter 09-an.

Hona hemen hizlariek eman dizkiguten hainbat ideia interesgarri (programa Euskadinnova webgunean ikus dezakezue):

  • Proiektua bere hastapenetan zegoenean umeei galdetu zieten: "Nolakoa izango litzateke telefono magiko bat?"
  • Open Handset Alliance-en helburu nagusia plataforma ireki bat izatea da, inolako ekoizle, operadore edota enpresari lotu gabea, eta ERABILGARRIA. Erabilgarritasuna azpimarratu dute.
  • Alvaro Fuentes-ek bere Margarita irlako etxera gonbidatu gaitu.
  • Software-ean oinarritutako negozioa izan beharko litzateke negozio-eredua, ez software-a saltzea. Behin baino gehiagotan aipatu du Alvarok ideia hau, "Itsaso urdina" kontzeptuari lotuz.
  • Afrikan banketxeentzako aplikazioen hazkunde handia.
  • Merkatuan leku handia dago Android-en oinarrituta aplikazioak sortzeko.
  • Google-en estrategia enpresen merkaturantz zuzentzen ari da.

Hona hemen CodeSyntax-eko Aitzol Naberanek eta Tagzaniako Dani Reguerak erabilitako aurkezpenak.