Diariovasco.com-eko lantaldeko lau lagunek beste hainbeste hitzaldi eman zituzten ostegun goizeko lehen saioan. Beren webgunearen trafikoa bikoiztea lortu dute urtebetean eta horretarako hainbat bide jorratu dituzte: edukiak, SEO-a eta sare sozialak.
Audientzia handitzeko estrategia (Ainhoa Iglesias)
Lehiakideengandik bereiztea da helburua eta horretarako blogetan aspalditik erabiltzen diren teknikak hasi dira erabiltzen DV-n:
Posizionamendua komunikabideentzat (Beatriz Santo-Tomás)
Bilatzaileetatik jasotzen duten trafikoa gorantz doa, besteak beste, egiten dituzten ondorengo lanengatik:
Bestalde, hitzaldi honetan ere aipatu zen SEOan datozen hilabete eta urteetan etorriko diren aldaketak, bereziki real-time search delakoa.
Sare sozialak (Verónica Vieites)
Behin baino gehiagotan aipatu dugun elkarrizketan parte hartzeko beharra aipatu zuten. Sare sozialetan erabiltzaileekin hitz egin behar da, beraiek benetan zer nahi duten jakin eta horixe emateko.
Gainera, sare sozialetan egon eta hitz egiteko jarrera badaukagu egiten dizkiguten kritikei erantzun ahal izango diegu.
Komunitatea landu beharra dago, pausuz pausu, pixkanaka. Lan horretan dabiltza beraiek, besteak beste Facebooken talde bereziak sortzen: danborrada, zinemaldia edota Jazzaldirako, adibidez.
Monetizazioa eta marketin ekintza bereziak (Maider Perea)
Ondorengo puntuak aipatu ziren hitzaldi honetan, besteak beste:
Multiplica enpresako Oriol Ibars-ek eman zuen hitzaldian webgunearen analisia eta probak egin beharrak aipatu ziren.
Ondorengo akats hauek egiten direla orokorrean aipatu zigun Oriolek:
Argi eta garbi azpimarratu zuen konbertsio ratioa haztea izan behar dela gure helburua. Amazon edota Gmail bezalako webguneak ikusi besterik ez dagoela, konbertsioa da helburua.
Konbertsioa lortzeko bide bakarra probak dira, adibidez A/B testak, arrazoi hauengatik:
Egindako proba hauetan, funtsezkoa da neurketak egitea, aurretik zein ondoren.
Cink enpresako Jesus Gordilloren eskutik joan zen eguneko azken tailerra.
Aditu honen ustetan enpresek bere osotasunean ikusi behar dute Internet eta estrategia garatzean alor ezberdinak landu, batak bestearekin elkarlanean: teknika (webgune on bat eta SEO-a), komunikazioa/marketina eta enpresaren eskaintza. Hirurak izan behar dira lehiakorrak.
Enpresek erabiltzaileekin hitz egin behar dute, era aktiboan, eta komunitatea sortzeko helburua argi edukiz.
]]>Bilaketaz aritu gara, Interneteko bilaketaz. Gauza jakina da webguneetara datorren jendearen zati handiena bilatzaileetatik datorrela, edo agian bilatzailetik esan beharko genuke, hau da, San Googletik, gehienok horrekin gabiltzanez. Webgune askotan bisitarien %80 baino gehiago etortzen da bilatzaileetatik. Horregatik da hain garrantzitsua Googlen ondo kokatua egotea, emaitza jakin batekin lehena ateratzea eta bide horretatik bisita asko jasotzea. Horren inguruan jardun dugu kongresu honetan, estatu guztitik etorritako 300 bat SEO profesionalen artean.
SEO, Search Engine Optimizer edo Optimization, edo bilatzaileetarako optimizatzailea, azken urteotan webgune askotan lanean hasi diren profesionalak dira. Beraien lana, webgunea zaintzea, Googleren lehen emaitzetan azal daitezen.
Nola egiten duten lana? Modu askotan: testuak moldatuz, teknikoki webguneak txukun mantenduz, neurketak eginez, sare sozialetan webgunea bultzatuz eta beste lan askotan jardunez, horietako asko sekretuak, konpetentzia handia bait dago SEO profesionalen artean. Gaur egun trafiko ertain batetik gorako edozein webgunek du SEO profesional bat lanean.
Ostegunean Javier Casares-en hitzaldian egon ginen: El próximo SEO: la infraestructura
Javierren teoria da gaur egun gehienok gauzak ongi egiten ditugula SEO aldetik. Orduan, desberdintzeko hurrengo pausoaren bila jarraitu behar dugula, eta hurrengo pausoa beretzat, abiadura eta perfekzio teknikoa dela. Hau da, zerbitzariak ongi konfiguratzea, webguneak azkar erantzutea, redirekziorik ez edukitzea eta abar. Hainbeste sinesten du gai honetan, bere datacenter propioa sortzen hasi dela!
Hor badugu zer hobetu gehienok. Merezi du Javierren aurkezpena ikustea, informazio gehiena hor dago, bere webgunean jarrita.
Kongresuan entzundako gai interesgarriena, SEOen hurrengo erronka Real-time Search edo denbora errealeko bilaketa izango da. (Egia esateko, noiz ez da aldaketa garaia izan Internet munduan?)
Lehen zerbait bilatu eta Googlek emaitza berdinak ematen zituen gaur, bihar, etzi edo datorren astean. Baina gaur egun faktore askok eragiten du bilaketa emaitza batean:
Ziurtasun eza sentitzen da SEOen munduan, artifizialki lehenengo postuetan azaltzea geroz eta zailagoa izango bait da.
Baina bestalde, esan daiteke SEO kontu hauekin dabiltzan profesionalak nolabaiteko elite bat osatzen dutela. Etxe alboko informatika enpresa jeneralista horrek webgune bat egiten duenean normalean ez ditu gai hauek kontutan izaten, eta hor ere aldea nabari da.
Beraz, webgune bat egin behar baduzu, pentsatu SEOan eta galdetu horren inguruan zure konfidantzako garatzaileari.
]]>Erabiltzailearen inplikazioa bilatzea funtsezkoa izan da. Batetik, merkatuak gustuko izango dituen kamisetak ekoizten dituztelako, erabiltzaileek diseinatu eta aukeratuak; eta bestetik, kamiseta horiek "bereagoak" ikusten dituztela erabiltzaileek, aukeraketa prozesuan parte-hartu dutelako.
Elkarrizketa honetan azaltzen dutenez sare sozialetan ere murgiltzen hasi dira. Facebook-en 100.000 fan inguru dituzte eta milioi eta erdi jarraitzaile Twitterren. Sare hauetan jarduteko moduari buruz, naturaltasuna aipatzen dute, egiten duten komunikazioa beraien moduko pertsonei zuzendua dago eta hazkunde organikoan sinisten dute.
Hona hemen beren komunitatearen indarraren adibide bat. Communist party izeneko kamiseta da beraiek gehien saldu dutena. Begira zenbat argazki dauden Flickr-en kamiseta horrekin, gehienak berau erosi duten pertsonek ateratakoak.
Hala ere, sare sozialen hazkundea baino lehenago ere bere komunitatearekin hitz egiteko jarrera zuen 2000. urtean sortutako enpresa honek. Bere jarduna erabiltzailean oinarrituta dagoenez, funtsezkoa da enpresaren eta erabiltzaileen artean elkarrizketak ematea, baita erabiltzaileen artean ere. Horri eta kamisetak sortzeko prozesuari esker, komunitate sendoa sortzea lortu dute, era natural eta organikoan hazten doan komunitatea.
]]>Irekiera baino aste batzuk lehenago saltoki berriaren kudeatzaileari profila sortu zioten Facebook-en. Profil horretan Ikearen altzariz betetako hainbat argazki atera zituzten, erabiltzaileei esanaz argazkiotan agertzen ziren altzariak lortu ahal zituztela.
Horretarako argazkietan pertsonak etiketatzeko sistema bera erabiliz, hau da, eskuratu nahi zuten altzaria etiketatu behar zuten norberaren etiketa gehituz. Altzaria etiketatzen zuen lehen erabiltzailearentzako izango zen.
Hona hemen egindakoaren azalpen bideoa (ingelesez):
Helburu publikoa eskatu gabeko mezuz spameatu ordez, beren konplizitatea bilatu zuten. Izan ere, pertsona batek altzari bat etiketatzen zuen bakoitzean bere profilean agertzen baizen, lagun guztiek ikusteko moduan.
Horrela, altzariak doan lortzeko aukera ahoz aho zabaldu zen, nahiko era merkean, saltoki berriaren albistea bolo-bolo plazaratzea lortuz.
Iturria Mashable
]]>Community manager hauen eginkizuna merkatuarekin hitz egitea da, Joxek horrela laburtu dizkigu:
Joxek egiten duen gomendio bera egiten dugu, jaitsi dokumentua eta irakurri lasai-lasai.
]]>Hona hemen CodeSyntax-eko Aitzol Naberanek eta Tagzaniako Dani Reguerak erabilitako aurkezpenak.
Argazkiak.org | Etxekoandroid 2009 © cc-by-sa: sustatu
Aspalditik hona gertatzen den bezala Teketenek bideo emanaldia antolatu zuen zuzenean eta bide horretatik bataz beste hamabost bat lagunek jarraitu zuten jardunaldia. Twitter eta beste tokietan ikusitakoaren arabera badirudi badagoela interesa android sistema honetan.
Lehenengo aurkezpena Iñaki Arizmendik egin zuen, eta sistemaren firmware eguneraketak izan zituen mintzagai. Firmwarea telefonoaren oinarrizko sistema da. Operadoreek oinarrizko sistema hau aldatzeko aukera daukate eta horrela eskaini nahi ez dituzten zerbitzuak kendu.
Dena dela android sistema librea den neurrian "edonork" sortu dezake oinarrizko sistema bat eta berau mugikorrean instalatu. Iñakik ezaugarri desberdinak biltzen dituen hiru firmware aurkeztu zituen, baina askoz ere gehiago daude nahi duenak frogatzeko.
Mikel Kerejetak Tagzaniak sortutako Androidarentzako aplikazioa aurkeztu zigun primizian. Aplikazioak tagzania.com webgunean egin daitezkeen ekintzak egitea ahalbidetzen du gure android gailuetatik. Aplikazio hau oraindik ez dago eskuragarri, azken ukitu batzuk falta
zaizkiolako. Hau horrela izanda, Android Developer Challengera aplikazioa aurkezteko komentarioa atera zen. Lehiaketa honetara aurkezteko abuzturako prest izan beharko dute aplikazioa. Ea ba!
Animo!
Juanan Pereirak hainbat Android aplikazio interesgarri aurkeztu zituen:
Leire Bardajík hainbat GPS nabegaziorako aplikazio aurkeztu zituen, dohakoak, ordainpekoak, interneteko konexioa behar dutenak, ez dutenak behar... Badirudi mota honetako lehen aplikazioa (AndNav) oraindik ere hoberenen artean dagoela. Aplikazio honen bigaren bertsioak OpenStreetMap-eko mapak erabiltzen ditu.
Nire aurkezpena gure Android gailuaren erabilpenaz izan zen. Gure asmoa da gure zerbitzariak bulegoz kanpo gaudenean android gailuekin kudeatzea. Horretarako zerbitzarien monitorizazio sistema bat antolatzen ari gara, eta sistema hau gmail kontu batera notifikazioak
bidaltzeko konfiguratu dugu. Androiden gmail integrazioa aprobetxatuz, notifikazioak jasotzeko erabiliko dugu. Behin notifikazioak jasota erabakiak hartzeko aukera behar dugu, horretarako ConnectBot ssh bezeroa erabiliko dugu zerbitzarira konektatzeko, eta KeepassDroid
pasahitzen kudeaketa egiteko.
Esan bezala jardunaldi atsegina izan zen, eta bertaratu ginenok aurrerago biltzeko asmoa agertu genuen. Hau dela eta komunitatearen webgune izango den etxekoandroid.com webgunea sortzea erabaki genuen. Jardunaldiko hitzaldien bideoak Gorka Juliok euskaltuben jarri ditu.
]]>
Azkenengo puntu hori... eztabaida irekia izan daiteke, brain-storming bat... Itxi barik utziko dugu oraingoz.
Ekitaldi irekia izango da, doakoa noski, izena emateko bete formulario hau.
Microblogging zerbitzua da Twitter. Era erraz eta sinplean mezuak publikatzeko aukera ematen diguna. Hainbat erabiltzailerentzako blogaren ordezko bilakatzen ari da. Twitterren erraz publikatu daiteke esaldi solte bat, pentsamendu bat, blogeko azken artikulua zabaldu, lotura bat edota nahi duguna, beti ere, 140 karaktereren muga errespetatuz.
Geroz eta erabiltzaile gehiago dituenez sare-sozial bat izatera iritsi da eta aukera ederra ematen du bezero eta lagunekin hartuemanak izateko, gogoratu merkatuak elkarrizketak direla.
Twitter erreminta aproposa da komunikazioa egiteko, egokia da norbanako, elkarte zein enpresentzako. Mezuak zabaltzeko beste bide bat da, sinplea, erabiltzeko erraza, Blogaren ordezko lana egin dezake hainbat kasutan.
Ez baduzu sekula erabili, sartu Twitter.com webgunean eta eman izena. Ingelesa jakitea ondo etorriko zaizu. Zure ezarpenak moldatzeko (Settings) edota erabiltzaileak bilatzeko (Find people) aukera daukazu goian agertzen den menu nagusian.
Bakoitzak bere erabilpena eman behar dio, baina hasieran ondo dator ikustea beste erabiltzaile batzuk nola darabilten ikustea, hona hemen CodeSyntax-eko zenbait Twitter erabiltzaile: Eneko, Gari, Tagzania, Luistxo, Sustatu edota Mikel.
Bestalde, Joxe Aranzabalek eman zituen hainbat irizpide interesgarri ondo twitteatzeko.
Mezuak edo tweet-ak publikatu ditzakegu Twitter-en webgunean, baita gure kontaktuen mezuak ikusi ere. Horixe bera egiteko balio dute Splitweet webguneak, gomendagarria erabiltzaile bat baino gehiago badaukagu, eta TwitterFox-ek, Firefox nabigatzailearentzako gehigarria.
]]>Gaur Informatkari Euskaldunen Bilkura 2009 Miramongo Empresa Digitalean.
Aurpegi ezagun ugari eta denekin egoteko denbora gutxi, gauza hok askotan harremanak egiteko izaten dira eta.
Berandu iritsi gera eta oraingoz entzundakoak, UNED, IRONTEC, Luistxo(Tagzania) eta Arraytxiki
Lehenengoa UNED-etik (Etiketa-lainoen Ikuskera Hobetzeko multzokatzea) Markatzaile sozialen hobekuntza posibleak
Tag lainoen aberastasunak lantzeko moduak. Tag laino hauek
askotan ez dute inolako antolakuntzarik.
Hau da testuinguruarekiko
erikutsita, izan dezaketen tag-ak nola lortu inteligenteki?
Method
(140 dokumentu hartutako esperimentua):
- Tag bakoitzari pisuak esleitu, erabiltzaileek erabiltzearen
arabera. Hau da geroz eta gehiago erabili kontestu batzuetan, are
eta pisu handiagoa.
- Tag bakoitzeko dokumentu
konjuntatu bat sortu, dok guztien artean
- Bektoreak
erabiliz, orainarte lortutako datuak antolatu. Sare neuronalen
antzera.
Methodologia hau erabiliz , Tag lainoen gaineko datuak
lortu dituzte.
- Adimen artifizialerako
bidean...
Galdera (TEKETEN): Suggest zerbitzurik lor al
daiteke? inteligenterik?
Bi aukera:
- Tag bat idatzitakoan, bere taldean daudenen suggest-a egin
daiteke.
- Testuinguruari
begiratuz, lortu tag suggest koherenteak.
Asteriks, ikusia dut eta baita probatu ere. Teknologia polita da eta sareen ahalmena handitzen doan ehinean (sare hobeak, kanal zabalagoak, simetrikotasuna, etab.), teknologia honek indarra hartuko du. Merkea da eta aukera asko ematen ditu. Zentralita batengatik ordaintzen den dirutza, hau ikusi ondoren, astakeria dela ere pentsa genezake.
Hiru adibide:
-
Vodafonen Kontzertu mutua, hau entzuteko, 900 telefono batera deitu
eta kontzertua entzun zenezake zuzenean, nahiz eta Rock taldean 50
metrora izan. Marketing!
- Eroski
Movil, tarjeten kargak , makina operadore baten aurka egiteko
aukera.
- Euskadiko 14 eskola
zentru lotu dituzte, beraien dei guztiak VOIP moduan jarriaz.
Lan ezberdin ugari burutu dituzte denbora gutxian, salseroak.
euskaltube.com , publikatu.com, azken honen baitan aritu da piskabat eta oraindik bezero gutxi dituzte, eta beraien esanetan sare zailean sartzeko ahalegina egin dute. Normalean empresek betiko sistemak erabiltzen dituzte publizitatea egiteko.
LUISTXO Tagzania
- Mugak? Luistxorren aurkezpenak ez du
preziorik. Gustatu zait. Laburrean, elkarlanean egin behar ditugu mapak eta ez utzi hauek teleatlas edota googlelen eskutan, baizik gu egin ( openstreetmap ) eta libreki banatu. Uste dut azken hau dela interesgarriena.
... coffe ...
Ohian Odriozolak teknikoki eta Maite Gomez pedagogia
aldetik
Bertan lanean aritu nintzan unibertsitatean nengoeneko garai haietan, eta hasiera egunetan egin
genuen diseñu bera du aplikazio osoak, baita notebook-ak gordetzeko
armairuak ere gogora ekarri dizkit marrazki ugari.
Aplikazioek aldaketak izan dituzte itxura eta
erabilgarrien aldetik. Hobetu esango nuke. Aplikazio txukuna lortu dute.
Designer: Ariketa egileak, web
bidezkoa.
Inspector: Irakasleen aplikazioa, web bidezkoa.
Trainer:
Ikasleak notebookean ariketak egiteko aplikazioa.
140.000
ariketa dituzte dagoeneko, Ariketa guztiek zuzenketa automatikoa dute
gehienak, idatziak pentsatzen det irakasleak errepasatu
beharkoditu...ez nago ziur.
Oraingoz 4000 bat ikasleren
kontrola daramate, baina euskal herriko ikastetxe guztietara iritxi
nahi dute. Baita Espainiara zabaldu ahal bada.
Galdera: - Ze
lizentzia mota? Zabaltzeko aukerarik?
Beraiek dena saltzen dutela, beraiekin harremanetan jartzeko.
Agua.
- Zergaitik ez Moodle?
Zuzenketa automatikoak eta kudeaketak behartuta egin dutela, baina
irekitzea aurrekusita dutela.
Josu Azpillaga jauna aurkezpen txukuna eta argia. Berarekin jarri kontaktuan gehiago jakiteko. ;)
Baliabide ezberdinak dituen aplikazioa da hau, aukera asko ditu aurreratuak ez diren erabiltzaileentzat, gatchet ugari bil ditzakeen aplikazioak lor genitzake.
SOA aplikazioak....Empresa guztiak loteko moduak (ERP zerbitzu
ezberdinak). Aplikazio bakarraren gainea... software librean dago
oinarritua.
Taldera datozen empresa berriak nola lotu gure
sistemara? SOA Aplikazio ebolutiboa deitu diotena erabiliz. SOA
zentral baten aurka jarri denak, eta baita informazio sare zaharrak
mantenduz.
Bai hornitzaileak et baita bezeroak ere SOA zentral
horren kontra jartzen dituzte eta SOA zentral orrek egiten ditu egin
beharrak.
ERP ezberinekin lotu, etabar.
Mogimendu ezberdinen
monitorizazioa ere badute.
6 hilabete eta 1 urte bitartean
barneratzen dittuzte empresa berrien sistemak, dirua
aurreratzen dute denborak ere kostu bat duelako, eta integrazioak ez dira errezak izaten.
Kritika txiki bat, Empresa euskalduna izanda ez du web gunea euskaraz, lastima.
Beste hizlari batzu ere egon dira, Sinadura digitala etab, baina erdizka entzun ditugu. Guzti guztiak hemen dituzu eta hauen eurkezpenak ere sarean jarriko dituztela penstzet dut.
Arratsaldean ez gera egon, ezta bazkarian ere, pentsatzen dut ardoak elkar harreman ugari piztuko zituela.
Jarraipena zuzenean egiten hari gera Eibartik,
Updated!
AHOTSAK.COM
Gure Asier ere bertan izan da, Ahotsak proiektua aurkeztuz. Euskal herriko euskera berba mota ezberdinak aztertu eta batu dituzte. Tokian-tokikoa argitu eta azalduz. Bideoak eta audioak ere badituzte, berba ezberdinak aztertu eta gure euskera modu batean aberasteko ere baliagarri.
Ikaragarrizko lana dute egina dagoeneko eta ala ere lanean fin jarraitzen dute, ahotsak2 atera nahian, nola ez!
]]>
Hitz gakoen zerrenda egin ostean, hauetatik erabilienak zeintzuk diren jakin behar dugu, hau da, gure webgunera jende gehien ekarriko dituztenak. Horretarako Google Keyword Tool erreminta erabil daiteke.
Hala ere, ezin ditugu baztertu trafiko gutxi ekar ditzaketen hitz gako horiek, litekeena da garrantzitsuagoak izatea gure negoziorako eta emaitza hobeak eman ditzakete beste hitz gako batzuek baino (adibidez, benetan interesa daukan trafiko segmentatua badakarte). Hitz gako hauek aukeratzeko prozesu hau funtsezkoa da posizionamendua egiteko, baina baita Google-en Adwords iragarkiak kontratatu nahi izanez gero ere.
Posizionamendu lana burutu ostean, edota Adwords iragarkiak kontratatu ostean, funtsezkoa da emaitzak neurtzea. Horrela jakin ahal izango dugu zein hitz gakok ematen diguten trafikorik onena eta zein hitz gakorekin saltzen dugun gehien (hori bada gure helburua). Analisi honi esker gure hitz gako zerrenda moldatu beharko genuke, terminu batzuk kenduz eta beste batzuk gehituz.
Gomendio gehiago aipatzen dituzte. Hemen ikus dezakezu gaztelaniazko artikulua eta hemendik jaitsi gomendioen PDF-a.
]]>Guk IP helbidearen araberako filtroa erabiltzen dugu. IP helbidea erabiltzaileok Internetera konektatzen garenean daukagun "matrikula" da (ikusi Wikipediako azalpena). Analytics-en gure bisitak estatistiketatik ken ditzakegu pausu hauek jarraituz:
Ba blog batean artikulu berri bat argitaratzen den bakoitzean RSS-ak artikulu horixe bidaltzen dizu. Alerta zerbitzu modukoa da edota epostaz buletin batetara harpidetzearen modukoa.
Eman izena RSS irakurgailu batean, guk Bloglines eta Google Reader erabiltzen ditugu gehienbat. Ondoren, joan jarraitu nahi dituzun blog edota webguneetara, RSS-aren ikonoa aurkitu (Firefox nabigatzailea erabiltzen baduzu errazagoa da nabigazio barran agertzen delako RSS ikonoa) eta egin klik bertan. Harpidetza pausuak jarraitu ondoren, RSS irakurgailuan jasoko dituzu jarraitzen dituzun webgune guztien azken artikuluak.
Abantaila nagusia, aurrezten den denbora. RSS-a darabilgunok ez ditugu bisitatzen ehundik gora blog ea zerbait berria argitaratu ote duten ikusteko. Alderantzizkoa gertatzen da, blog horietako batean zerbait berria argitaratzean gure RSS irakurgailura iristen da.
Interneten dauden egunkari ia guztiek RSS teknologia darabilte, ondorioz, blogak jarraitzeaz gain egunkarietako azken artikuluak irakurri ahal izateko ere tresna aparta da (begira Berriaren RSS-ari).
RSS-aren inguruko azalpen gehiago Sustatun eta bideo honetan:
]]>