Webgune berriak, "bake prozesuaren" alde, edo "aldaketa politikoaren" alde

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-02-04 ¦ 15:47 ¦  politika

Atzo eta gaur eztabaida politikorako bi webgune elebidun ireki dira. Lokarrik Bakeprozesua.org delakoa aurkeztu du, eta abertzaletasunarekin kritiko diren beste zenbait elkartek, Aldaketa Politikoa Euskadin goiburuan daraman beste bat.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Kamioilari bati 4.601 euroko isuna, euskara erabiltzeagatik

© cc-by-sa  zebrabidea  ¦  2010-02-04 ¦ 15:09 ¦  hizkuntza-eskubideak

Arabako garraiolari bati 4.601 euroko isuna jarri diote takografoaren diskoan data euskaraz jartzeagatik. Jaengo Guardia Zibilak HIRUko afiliatua den Arabako garraiolari autonomo bat salatu du ibilgailuaren takografoaren diskoan data euskaraz jartzeagatik, eta 4.601 euroko isuna jarri. Garraiolariak karguak kentzeko orria aurkeztu du, baina Andaluziako Garraio sailak atzera bota du, eta bigarren errekurtsoa jarri beharko du salaketaren aurka.

Eguneraketa, osteguna: Erantzun batean esan digutenez, Goardia Zibilak beste bertsio bat du, eta protesta egin behar du sindikatu batek Eusko Jaurlaritzaren aurrean, eman izan den informazioagatik.

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

EHrekin elkartasun astean hainbat ekimen 18 herrialdetan

© cc-by-sa  Askapena  ¦  2010-02-04 ¦ 12:31 ¦  aldarrikapenak

Datozen egunotan, otsailaren 6tik 13ra bitartean, Euskal Herriarekin nazioarteko IV. Elkartasun Astea egingo dute "Euskal Herriaren Lagunak" elkartasun taldeek. Pasa den urtean 13 herrialde ezberdinetan 50 ekimen baino gehiago egon baziren, aurten 70etik gora espero dira 18 herrialdetan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Txileko presidenteek nafar jatorrizkoak izateko joera daukate

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-02-04 ¦ 10:53 ¦  historia

Txileko presidente berriaren arbasoak baztandarrak direla atera dute Baztango Haizegoa blogean. Sebastian Piñera eskuindarra da presidente berria. Eta Txileko Nafarroako Etxekoek atera duten kontua da Baztango jatorria duen bosgarren presidentea dela eta guztira 23 izan direla nafar jatorrikoak.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Usurbilgo zaborrei buruzko herri galdeketa eta kanpaina

© cc-by-sa  Usurbil Erraustegiaren Kontra  ¦  2010-02-04 ¦ 08:19 ¦  hirigintza

Datorren otsailaren 27 eta 28an Hiri Hondakinei buruzko herri galdeketa burutuko da Usurbilen. Sortzen diren hondakinetatik ahalik eta gehien birziklatu eta berrerabiltzea dira helburu nagusiak. Galdeketan, beraz, hiru aukera hauek izango ditugu usurbildarrok eskura:

Zein bilketa sistema nahi duzu Usurbilerako?

  • Atez ate
  • Orain arteko edukiontzien sistema(4 edukiontzi)
  • Orain arteko edukiontzien sistema gehi 5 edukiontzia organikoarentzat
Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Gazte Ekoliderrak jaio da

© cc-by-sa  Kutxak antolatua  ¦  2010-02-03 ¦ 13:19 ¦  natura

Gazte Ekoliderrak proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan jasangarritasunaren alde gogoz arituko den gazte sare formatu eta aktiboa sortzea da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

San Blas opila

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-02-03 ¦ 11:33 ¦  gastronomia

Gaur otsailak 3, San Blas eguna. Eibarren, sanblas opilak bedeinkatu eta jateko eguna. Eibar.org-en bada errezeta bat, baina gaur bereziki argitaratu du beste bat Irinak eta Urunak blogak, lehengoan aipatu genuen blog gozo horrek. Izatez, sanblasak Eibartik irten eta hainbat okindegi eta gozotegira zabaldu dira, bereziki Gipuzkoan. Eta baita data hauetatik kanpo, urteko edozein sasoitara. Eibarren, bereziki, urte guztian zehar sanblas primerakoak erosteko, Zabaleta okindegian, Bidebarrieta kalean.


Sanblasak egiten etxean. © Elena Laka (baimenarekin)

Erref.: San Blas opila (irinaketaurunak.wordpress.com)
# ¦ 6 erantzun

Abizenak euskal grafiaz jartzeko kanpaina jarri dute abian UEMAko herrietan

© cc-by-sa  UEMA  ¦  2010-02-03 ¦ 08:07 ¦  hizkuntza-eskubideak

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak bultzatuta (UEMA), Guk abizena, zuk? kanpaina jarri da martxan mankomunitateko herrietan, euskal abizenak modu ofizialean eta toki guztietan euskaraz izan nahi dituztenentzat. Eskaera egiten duten herritarrek aukera izango dute Arteche, Aguirre, Aurrecoechea, Echenique edo Echeverria aldatu eta Artetxe, Agirre, Aurrekoetxea, Etxenike edo Etxeberria bihurtzeko.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Elhuyar Aholkularitza, ate berriak zabaltzen

© cc-by-sa  Elhuyar Aholkularitza  ¦  2010-02-03 ¦ 08:04 ¦  enpresa

Bilbo Handian euskararen normalizazioaren, aukera berdintasunaren eta herritarren parte-hartzearen ateak irekitzen lagundu nahi dugu Leioatik. Usurbilen hasi genuen bidea, Elhuyar Fundazioaren egoitzan. Bidea eginez, Durangon aurkitu genuen ibilbideko bigarren aterpea. Orain, Bilbo Handira iritsi da Elhuyar Aholkularitza eta Leioan ireki ditugu bulego berriaren ateak.

Guztia irakurri ¦ 8 erantzun

Oscarretan film onena izateko hamar film hautagaiak, Torrent gisa jaisteko moduan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-02-02 ¦ 15:14 ¦  zinema

Gaur eguerdian jakinarazi dituzte Oscarretarako aurtengo hautagaitzak edo nominazioak. Film onenerako, bost hautagai barik, aurten estreinakoz 10 dira. BitTorrent bilatzaile batean bilatu dugu, eta hamarrak daude bertan, jaisteko moduan, bederatzi kalitate onean, eta Avatar, oraingoz, kalitate eskasean (eskuzko kamerarekin grabatua).

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

"Gipuzkoako Foru Aldundia Zure Herrian" egitasmoa martxan da

© cc-by-sa  Gipuzkoako Foru Aldundia  ¦  2010-02-02 ¦ 14:39 ¦  herri-administrazioak

Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olano Gipuzkoako eskualde guztietako 20 herri baino gehiagotara joango da Foru Aldundiaren kudeaketa azaltzera eta herritarren kritikak eta ekarpenak zuzenean entzutera.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Lost, Leioako komunean plost

© cc-by-sa  Goio Arana  ¦  2010-02-02 ¦ 09:41 ¦  telebista

Gaur estreinatuko du AEBetako ABC telebista kateak Lost telesailaren azken denboraldiko lehenengo atala (Lost edo Galduak, Perdidos izenarekin bota dute Hegoaldeko telebistetan eta Lost, les disparus izenpean Iparraldean). Gurean ere sekulako eragina izan du gaur mundu osoan ia aldi berean estreinatuko den telesail iparamerikarrak.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Regresa, asko maite zaitut

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-02-02 ¦ 09:03 ¦  zinema

Regresa film mexikarrean Blanca Soto aktorea, hipnosi saio baten ostean, XV. mendeko Nafarroako printzesa bat dela pentsatuz esnatu da, eta euskaraz baizik ez da mintzatzen. Nafarroako bere jauregia ezagutzera ere badator gero, izatez, Baronatarren dorrea Vilanañe herrian Araban. Urtarrilean estreinatu zen filma Mexikon.


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Regresa - Maite zaitut | Erabiltzailea: xuriken

Erref.: Regresa, asko maite zaitut (www.argia.com)
# ¦ Erantzun bat

Marmotaren Eguna da gaur... edo Hartzaren Eguna!

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-02-02 ¦ 08:17 ¦  jaiak

Gaur, otsailak 2, da Marmotaren Eguna. Punxsutawney-n, Pensilvanian, jakina. Zinetik ezagutzen dugu askok ohitura hau, eta asmakizun amerikar moderno bat dela pentsatuko duzue askok. Baina, adi, Halloween jaiaren kasuan bezala, Euskal Herrian ere baditu aurrekari edo paraleloak kontu honek. Kandelaria eguneko kontuak...

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

UniEncounter jardunaldiak Eibar eta Ermuan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-02-01 ¦ 17:23 ¦  informatika

Informatika eta teknologia berrian inguruko UniEncounter jardunaldiak antolatu ditu Uni Eibar-Ermua institutuak. Gai batzuk ikuspegi tekniko batetik aztertzen dituzte, informatikari eta zaletuentzat, baina beste batzuk "modu erlaxatuagoan ikasteko helburuarekin". Android telefonoa, irakaskuntza, jokoak edo segurtasuna izango dira aztergai.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Search Congress Bilbon, aldaketa garaian jarraitzen dugu

© cc-by-sa  Gari Araolaza, CodeSyntax  ¦  2010-02-01 ¦ 12:23 ¦  internet

Urtarrilaren 28 eta 29an Bilbon izan gara Search Congress Bilbao konbentzioan. Handik ekarri ditugun pare bat idea konpartitu nahi genituzke. Badakizu zer den SEO bat? Nola dator etorkizuna? Batetik, nabarmendu izan da SEO kontuetan azpiegituran gero eta garrantzi gehiago izango duela, eta real-time search joerak ere eragina izango duela.

Erref.: Search Congress Bilbon, aldaketa garaian jarraitzen dugu (www.codesyntax.com)
# ¦ Erantzun bat

Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak dira

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-02-01 ¦ 10:32 ¦  historia

Berria egunkariak erreportaia zekarren joan den larunbatean Veleiako idazkunen inguruko azken albisteekin. Alberto Barandarian kazetarik sinatutako artikuluan, zenbait grafologok Veleiako idazkunak zalantzarik gabe faltsutzat jo dituztela azpimarratzen da. 2004ko jardunaldi batzuetarako prestatuko komun publiko moderno batzuetan agertutako marrazki eta graffitiak aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute horiek eta 2005-2006 urteetan Veleian ustez agertutako ostrakak esku berak idatzitakoak direla.

Guztia irakurri ¦ 13 erantzun

Patxi Lopezen euskara klaseak 36.000 euro ordainduko ditu Jaurlaritzak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-02-01 ¦ 10:16 ¦  hizkuntza

Ullibarri euskaltegiaren ardura izango da Patxi Lopez Lehendakariari euskara irakastea. Zeregin horren truke 36.000 euro ordainduko dizkio Jaurlaritzak, iragan ostiralean publikatu zutenez. Kurtso osorako matrikula 60 aldiz merkeagoa da. AEKren Bilboko eskaintza, adibidez, 617 eurokoa da (330 orduko ikastaroa). Cybereuskadi blogean ere eman dute honen berri, gazteleraz.

Erref.: Patxi Lopezen euskara klaseak 36.000 euro ordainduko ditu Jaurlaritzak (www.euskadi.net)
# ¦ 10 erantzun

Hilabete hasiera, Gipuzkoako autopistetan zig-zag egiteko eguna

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez  ¦  2010-02-01 ¦ 08:24 ¦  garraiobideak

Gaur otsailak 1 da, eta hilabete hasiera gehienetan bezala, zig-zag egiteko eguna da niretzat. Donostian bizi eta Eibarren dut lana, beraz AP-8 autopista edo autobidea dut erdian. Era deskontuak aplikatzeko eragatik, hileko lehen egunetan tartean den autopistako irteera bakoitzean sartu-irtena egiten dut. Donostiatik nator, Zarautzen irten, errotondan buelta eta berriro Zarautzen sartu, Zumaiara jo eta han irten...

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Joaquín Reyes komiko eta ilustratzaile ezagunak “Komikiaren gida" marraztu du KREArentzako

© cc-by-sa  KREA Adierazpen Garaikidea  ¦  2010-01-31 ¦ 13:05 ¦  komikia

Hirugarren urtez jarraian, KREAk “Komikiaren gida” argitaratu du, istorio marrazkilari ospetsuek egindako eskuliburu txikia. Hizkuntza argi eta arruntarekin, komikia gazteei hurbildu nahi die, diziplina horretako sormen artistikoak nola hobe ditzaketen azalduz. Mauro Entrialgo eta Abarrotsek marraztu ondoren, KREAk aurten Joaquín Reyes komiko eta ilustratzailearen lankidetza jaso du.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»

Publizitatea