Albisteak
WSIS Regions, nazioarteko proiektua
Nazio Batuen Formakuntza eta Ikerkuntzarako Institutuak (UNITAR) bulego berria zabaldu du Bilbon. Webgunea ere estrenatu du, CodeSyntaxek eginda.
Sustatu.com, Sareko Argia saria 2003
CodeSyntax-en produktu bat, Sustatu.com euskal internautentzako albistegia, saritua izan da 2003ko Argia sarietan . Interneteko esparruko urteko ekimen euskaldun onenari ematen zaion Sareko Argia saria eskuratu du Goiena taldearekin batera egindako weblog honek.
Aplikazioak aurkezten soft librearen Mintegian
CodeSyntax-ek zenbait produktu aurkeztu ditu UEU -k antolatutako Software Libreari Buruzko II. Euskal Mintegian, 2002ko azaroan.