Albisteak
Tagzania State of the Map 2009 konferentzian
Tagzania Services enpresako kideak Amsterdam-en ospatu den State of the Map 2009 (SOTM09) konferentzian egon dira pasa den uztailaren 10etik 12ra. OpenStreetMap munduko mapa libre eta editablea bultzatzeko proiektuaren inguruko ebentua da SOTM09. Hitzaldietan parte-hartzeaz gain konferentziaren babesleetako bat izan da Tagzania.
Zugaz.com: gazteendako sare sozial euskalduna
Lehendik ezagutzen ditugu Facebook eta Tuenti . Bada, Zugaz.com ere horrelako sare sozial bat da gazteendako. Argazkiak, bideoak eta beste zenbait kontu konpartitu ahal izango dituzte gazteek webgune honetan. Horrez gain, jokoak ere badaude, webgunean bertan jolastu ahal izateko. Goienarentzat garatu dugu eta euskara hutsean dago.
Zumaia.net webgunearen aurkezpena
Atzo, maiatzak 14, aurkeztu zen Zumaiako udalaren webgune berria. Webgunearen garapena eta diseinua CodeSyntax-en egin dugu Plone eduki kudeatzailea erabiliz. Aurkezpenean, udaleko Andoni Etxaniz, Iñaki Agirrezabalaga eta Ane Aranburuz gain CS-ko Josu Azpillaga eta Lur Ibargutxi ere egon ziren.
Proiektu berriak argitaratuta
Ondoren azaltzen dizkizuegun hauek dira apirila eta maiatzaren hasieran argitaratu ditugun proiektuak.
Gipuzkoa Innova 2009 saria Tagzania Services enpresari
Noticias de Gipuzkoa eta Debegesak antolatzen dute Gipuzkoa Innova sariaren 2009. urteko irabazlea Tagzania Services izan da.
IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar
Udako Euskal Unibertsitateak eta Enpresa Digitalak antolatutako "IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar " jardunaldian parte hartuko dugu.
Euskadi - Invest Zamudion
CodeSyntax-ek apirilaren 23 eta 24an ospatuko den EUSKADI-INVEST topaketan parte hartuko du, ESLE software librearen elkartearen bitartez.
World Plone Day 2009
Gaur, apirilak 22, Mundu mailako Plone eguna ospatzen ari da. World Plone Day honek jarraipen zabala dauka eta hainbat ekitaldi antolatu dira mundu osoan zehar. CodeSyntax-en ere bilera informatiboak antolatu ditugu Plone ezagutzera emateko.
PloneGov komunitate berria OSOR behatokian
Partaide garen PloneGov ekimena komunitate berri bezala sortu da OSOR behatokiaren barnean.
Morfeo Komunitatearen II. asanblada
Enpresa, Unibertsitatea eta erakunde askorekin parte hartzen dugun Morfeo komunitatearen aktibitateen barruan, martxoaren 26an II. asanblada orokorra ospatu da Madrilen.