You are here: Home Albisteak Debabarrena Turismo. Turismo eta aisialdirako eskaintza berria Interneten

Debabarrena Turismo. Turismo eta aisialdirako eskaintza berria Interneten

Debabarrena Turismo, Atsegin Handiz. Debegesa Garapen Agentziak bultzatu duen webgune berriak Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze herriak turismorako eskaintzen dituzten aukerak aurkezten ditu.

Debabarrena eskualdeko Garapen Ekonomikorako agentziak, DEBEGESA -k ekonomiako arlo berriak bultzatu nahiean, abian jarri du Debabarrena Turismo Internet atari berria.

Ataria CodeSyntax -ek garatu du, lana Zope software libreko plataformaren gainean egin da eta eskualdeko turismo informazio eguneratua eskaintzen du lau hizkuntzatan.

Plataformaren gaineko edukien kudeaketa Debegesa-k eta eskualdeko udalerriek daramate.

Debabarrena Turismo ataria ikusi.