Errota alt: gela2.jpg

Komunikazioa, diseinua eta marketina. Baietz asmatu!

Hau da gure leloa eta helburua. Saiatuko gara bezeroaren komunikazio beharrak asetzen, behar duen irudia sortzen, arreta zuzena eta pertsonala eskaintzen, konfiantzazko harremana bermatuz. Asmatzea da gure zeregina; baina ondo asmatzea! Asmatzea mezuetan, irudietan, plangintzetan, prezioan eta harremanetan.

Katalogoak, Bideoak eta Sare sozialak. Sartu eta asmatu!

Albisteak

Diabulus In Musicaren bideoklipa ikusgai

2012-01-30

Iruñako Diabulus In Musica taldeak publiko egin du Sceneries of hope kantuaren bideoklipa. Artemanek musika taldea hainbat lokalizaziotan grabatu eta bideoklipa egin du.

Goikobaluren 20 urtetako ibilbidea jasotzen duen DVD-CDa, kalean

2012-01-13

20 urtez kantuan izeneko DVD-CDa argitaratu du Arrasateko abesbatzak. 20 urte hauetan Goikobaluko parte izan direnen testigantzak jaso dira DVDan. Besteak beste, 1989an Goibakolu sortu zuten Jesus Mari Arce, Jose Ignazio Agirre Txito, Eugenio Etxebeste, Joaquin Etxeberria eta Xabier Bengoa agertzen dira. Baita lehenengo zuzendari izan zen Luis Ignazio Ruiz de Alegria Jimmi-ren testigantzak ere.

Bertsomovieda! lehiaketarako spota grabatzen aritu gara

2012-01-12

Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak Beasaingo Udalaren laguntzarekin antolatu du Bertsomovieda! izeneko bideo-lehiaketa. Bertsoa oinarri hartuta egindako edozein bideok parte har dezake. Lehiaketa ezagutzera emateko spota egiten ari da Arteman.

Albiste gehiago »»