Hemen zaude: Hasiera Albisteak Puntako arkitektura Google Earth-en Veneziako Bienalerako

Puntako arkitektura Google Earth-en Veneziako Bienalerako

Veneziako Arkitektura Bienaleko Espainiako pabilioiak CodeSyntax-ekin kontaktatu zuen uda aurretik, Tagzania zela medio, lan bat egiteko: zenbait modelo arkitektoniko egin hiru dimentsiotan, Google Earth-en ezarri, eta haien inguruan eta gainean hegaldi informatiko batzuk grabatzeko bideoz. Lan hori Bienalean ikusgai dago orain, eta Interneten ere bai.

Eraikin horietako bat Euskal Herrian dago, Donostiako San Telmo museoaren handitze proiektua da, Nieto Sobejano arkitekto estudioarena.

Lan hauek Google Earth eta Sketchup programen bertsio profesionalekin egin dira, baina fitxategiak orain sarean jarri ditugularik, programa horien doako bertsioak nahikoa dira nork bere ordenagailuan arkitektura ederreko proiektuak hiru dimentsiotan ikusi ahal izateko.

Egindako lanaren azalpen batzuk jarri ditugu orri hauetan (gehienak gaztelaniaz, baina euskaraz ere bai apur bat). Hemen gauza batzuk ikusteko: