Hemen zaude: Hasiera Albisteak Saria jaso du Iparrorratza orientazio zerbitzuak

Saria jaso du Iparrorratza orientazio zerbitzuak

Unibertsitatea.net-en webguneak eskaintzen duen doako orientazio zerbitzua Educaweb-en finalisten artean geratu da.

CodeSyntax-en bezeroa den UEU-k kudeatzen du Unibertsitatea.net webgunea eta bertako Iparrorratza atala izan da saria jaso duena. Internet bidez doako orientazio-zerbitzua ematen du. Webgunean bertan dioen moduan, "Bere helburu nagusia da Unibertsitatean sartzeko dagoen ikasleari (DBH, Batxilergoa), unibertsitateko ikasleari eta unibertsitatea bukatzear dagoen ikasleari kalitatezko aholkularitza akademikoa eskaintzea". Horretarako, galdera eta erantzunen sistema sinplea erabiltzen da.

Educaweb-ek antolatutako "Premio a la orientación académica y profesional" eskutik iritsi da sariketa hau. Webgune honek hamar urte daramatza hezkuntza eta lan arloko orientazioan lanean eta erreferente bilakatu da estatu mailan.

Unibertsitatea.net webgunea CodeSyntax-en garatu genuen 2006.eko azaroan eta Plone eduki kudeaketarako sistema (CMS) darabil. Zorionak!