You are here: Home Albisteak Amorebietako udala, IMH eta CodeSyntax arrakasta ereduak

Amorebietako udala, IMH eta CodeSyntax arrakasta ereduak

CENATIC elkarteak (Observatorio Nacional de Sofware de Fuentes Abiertas) Amorebieta-Etxanoko udala, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutua eta CodeSyntax aipatu ditu software librearen erabileran arrakasta adibide moduan.

Amorebieta-Etxanoko udalaren kasuan Plonerekin egindako webgunea eta OpenBravo erremintaren erabilpena goraipatzen dute CENATIC-ekoek (artikulua gazteleraz)

Makina Erremintaren Institutuaren kasuan berriz, softwaren libreko programen alde (OpenOffice, Firefox, Gimp, Asterisk eta abar) egindako apustua nabarmentzen dute (artikulua gazteleraz).

Azkenik, CodeSyntax-ek bere bezeroei soluzio onenak emateko kode irekiko software-a baliatzea nabarmendu dute (artikulua gazteleraz).

Amorebietako udala, IMH eta CodeSyntax arrakasta ereduak

Amorebieta-Etxanoko udaleko Jabier eta Iñigo