euskalduna
Search Congress Bilbon. Aldaketa garaian jarraitzen dugu
Urtarrilaren 28 eta 29an Bilbon izan gara Search Congress Bilbao konbentzioan. Handik ekarri ditugun pare bat idea konpartitu nahi genituzke:
Zertaz izan da Search Congress hau?
Bilaketaz aritu gara, Interneteko bilaketaz. Gauza jakina da webguneetara datorren jendearen zati handiena bilatzaileetatik datorrela, edo agian bilatzailetik esan beharko genuke, hau da, San Googletik, gehienok horrekin gabiltzanez. Webgune askotan bisitarien %80 baino gehiago etortzen da bilatzaileetatik. Horregatik da hain garrantzitsua Googlen ondo kokatua egotea, emaitza jakin batekin lehena ateratzea eta bide horretatik bisita asko jasotzea. Horren inguruan jardun dugu kongresu honetan, estatu guztitik etorritako 300 bat SEO profesionalen artean.
Zer da SEO bat?
SEO, Search Engine Optimizer edo Optimization, edo bilatzaileetarako optimizatzailea, azken urteotan webgune askotan lanean hasi diren profesionalak dira. Beraien lana, webgunea zaintzea, Googleren lehen emaitzetan azal daitezen.
Nola egiten duten lana? Modu askotan: testuak moldatuz, teknikoki webguneak txukun mantenduz, neurketak eginez, sare sozialetan webgunea bultzatuz eta beste lan askotan jardunez, horietako asko sekretuak, konpetentzia handia bait dago SEO profesionalen artean. Gaur egun trafiko ertain batetik gorako edozein webgunek du SEO profesional bat lanean.
SEO-aren hurrengo pausoa: azpiegiturak omen dira
Ostegunean Javier Casares-en hitzaldian egon ginen: El próximo SEO: la infraestructura
Javierren teoria da gaur egun gehienok gauzak ongi egiten ditugula SEO aldetik. Orduan, desberdintzeko hurrengo pausoaren bila jarraitu behar dugula, eta hurrengo pausoa beretzat, abiadura eta perfekzio teknikoa dela. Hau da, zerbitzariak ongi konfiguratzea, webguneak azkar erantzutea, redirekziorik ez edukitzea eta abar. Hainbeste sinesten du gai honetan, bere datacenter propioa sortzen hasi dela!
Hor badugu zer hobetu gehienok. Merezi du Javierren aurkezpena ikustea, informazio gehiena hor dago, bere webgunean jarrita.
Aldaketak SEO munduan: Real-time Search
Kongresuan entzundako gai interesgarriena, SEOen hurrengo erronka Real-time Search edo denbora errealeko bilaketa izango da. (Egia esateko, noiz ez da aldaketa garaia izan Internet munduan?)
Lehen zerbait bilatu eta Googlek emaitza berdinak ematen zituen gaur, bihar, etzi edo datorren astean. Baina gaur egun faktore askok eragiten du bilaketa emaitza batean:
- Norberaren preferentziak edo aurretik egindako bilaketak edo izandako jokaera Googlen.
- Webgune berriak. Google geroz eta azkarrago eguneratzen da, eta gaur ezagutzen ez genuen webgune bat ager daiteke bihar emaitzen lehenengo postuetan.
- Twitter, sare sozialak, albisteak eta beste aktualitateko iturriak integratzen hasi da Google eta kontutan hartzen ditu webgune bat aipatzen dutenean.
Ziurtasun eza sentitzen da SEOen munduan, artifizialki lehenengo postuetan azaltzea geroz eta zailagoa izango bait da.
SEO: oraindik elite baten kontu bat
Baina bestalde, esan daiteke SEO kontu hauekin dabiltzan profesionalak nolabaiteko elite bat osatzen dutela. Etxe alboko informatika enpresa jeneralista horrek webgune bat egiten duenean normalean ez ditu gai hauek kontutan izaten, eta hor ere aldea nabari da.
Beraz, webgune bat egin behar baduzu, pentsatu SEOan eta galdetu horren inguruan zure konfidantzako garatzaileari.
IEB 2009 biltzarra Donostian
Informatikari Euskaldunen Bilkura 2009. Teknologia berriak, gaur eta bihar eta etzi.
Gaur Informatkari Euskaldunen Bilkura 2009 Miramongo Empresa Digitalean.
Aurpegi ezagun ugari eta denekin egoteko denbora gutxi, gauza hok askotan harremanak egiteko izaten dira eta.
Berandu iritsi gera eta oraingoz entzundakoak, UNED, IRONTEC, Luistxo(Tagzania) eta Arraytxiki
-
Lehenengoa UNED-etik (Etiketa-lainoen Ikuskera Hobetzeko multzokatzea) Markatzaile sozialen hobekuntza posibleak
Tag lainoen aberastasunak lantzeko moduak. Tag laino hauek
askotan ez dute inolako antolakuntzarik.
Hau da testuinguruarekiko
erikutsita, izan dezaketen tag-ak nola lortu inteligenteki?
Method
(140 dokumentu hartutako esperimentua):
- Tag bakoitzari pisuak esleitu, erabiltzaileek erabiltzearen
arabera. Hau da geroz eta gehiago erabili kontestu batzuetan, are
eta pisu handiagoa.
- Tag bakoitzeko dokumentu
konjuntatu bat sortu, dok guztien artean
- Bektoreak
erabiliz, orainarte lortutako datuak antolatu. Sare neuronalen
antzera.
Methodologia hau erabiliz , Tag lainoen gaineko datuak
lortu dituzte.
- Adimen artifizialerako
bidean...
Galdera (TEKETEN): Suggest zerbitzurik lor al
daiteke? inteligenterik?
Bi aukera:
- Tag bat idatzitakoan, bere taldean daudenen suggest-a egin
daiteke.
- Testuinguruari
begiratuz, lortu tag suggest koherenteak.
Asteriks, ikusia dut eta baita probatu ere. Teknologia polita da eta sareen ahalmena handitzen doan ehinean (sare hobeak, kanal zabalagoak, simetrikotasuna, etab.), teknologia honek indarra hartuko du. Merkea da eta aukera asko ematen ditu. Zentralita batengatik ordaintzen den dirutza, hau ikusi ondoren, astakeria dela ere pentsa genezake.
Hiru adibide:
-
Vodafonen Kontzertu mutua, hau entzuteko, 900 telefono batera deitu
eta kontzertua entzun zenezake zuzenean, nahiz eta Rock taldean 50
metrora izan. Marketing!
- Eroski
Movil, tarjeten kargak , makina operadore baten aurka egiteko
aukera.
- Euskadiko 14 eskola
zentru lotu dituzte, beraien dei guztiak VOIP moduan jarriaz.
Lan ezberdin ugari burutu dituzte denbora gutxian, salseroak.
euskaltube.com , publikatu.com, azken honen baitan aritu da piskabat eta oraindik bezero gutxi dituzte, eta beraien esanetan sare zailean sartzeko ahalegina egin dute. Normalean empresek betiko sistemak erabiltzen dituzte publizitatea egiteko.
-
LUISTXO Tagzania
- Mugak? Luistxorren aurkezpenak ez du
preziorik. Gustatu zait. Laburrean, elkarlanean egin behar ditugu mapak eta ez utzi hauek teleatlas edota googlelen eskutan, baizik gu egin ( openstreetmap ) eta libreki banatu. Uste dut azken hau dela interesgarriena.
... coffe ...
Ohian Odriozolak teknikoki eta Maite Gomez pedagogia
aldetik
Bertan lanean aritu nintzan unibertsitatean nengoeneko garai haietan, eta hasiera egunetan egin
genuen diseñu bera du aplikazio osoak, baita notebook-ak gordetzeko
armairuak ere gogora ekarri dizkit marrazki ugari.
Aplikazioek aldaketak izan dituzte itxura eta
erabilgarrien aldetik. Hobetu esango nuke. Aplikazio txukuna lortu dute.
Designer: Ariketa egileak, web
bidezkoa.
Inspector: Irakasleen aplikazioa, web bidezkoa.
Trainer:
Ikasleak notebookean ariketak egiteko aplikazioa.
140.000
ariketa dituzte dagoeneko, Ariketa guztiek zuzenketa automatikoa dute
gehienak, idatziak pentsatzen det irakasleak errepasatu
beharkoditu...ez nago ziur.
Oraingoz 4000 bat ikasleren
kontrola daramate, baina euskal herriko ikastetxe guztietara iritxi
nahi dute. Baita Espainiara zabaldu ahal bada.
Galdera: - Ze
lizentzia mota? Zabaltzeko aukerarik?
Beraiek dena saltzen dutela, beraiekin harremanetan jartzeko.
Agua.
- Zergaitik ez Moodle?
Zuzenketa automatikoak eta kudeaketak behartuta egin dutela, baina
irekitzea aurrekusita dutela.
Josu Azpillaga jauna aurkezpen txukuna eta argia. Berarekin jarri kontaktuan gehiago jakiteko. ;)
Baliabide ezberdinak dituen aplikazioa da hau, aukera asko ditu aurreratuak ez diren erabiltzaileentzat, gatchet ugari bil ditzakeen aplikazioak lor genitzake.
SOA aplikazioak....Empresa guztiak loteko moduak (ERP zerbitzu
ezberdinak). Aplikazio bakarraren gainea... software librean dago
oinarritua.
Taldera datozen empresa berriak nola lotu gure
sistemara? SOA Aplikazio ebolutiboa deitu diotena erabiliz. SOA
zentral baten aurka jarri denak, eta baita informazio sare zaharrak
mantenduz.
Bai hornitzaileak et baita bezeroak ere SOA zentral
horren kontra jartzen dituzte eta SOA zentral orrek egiten ditu egin
beharrak.
ERP ezberinekin lotu, etabar.
Mogimendu ezberdinen
monitorizazioa ere badute.
6 hilabete eta 1 urte bitartean
barneratzen dittuzte empresa berrien sistemak, dirua
aurreratzen dute denborak ere kostu bat duelako, eta integrazioak ez dira errezak izaten.
Kritika txiki bat, Empresa euskalduna izanda ez du web gunea euskaraz, lastima.
Beste hizlari batzu ere egon dira, Sinadura digitala etab, baina erdizka entzun ditugu. Guzti guztiak hemen dituzu eta hauen eurkezpenak ere sarean jarriko dituztela penstzet dut.
Arratsaldean ez gera egon, ezta bazkarian ere, pentsatzen dut ardoak elkar harreman ugari piztuko zituela.
Jarraipena zuzenean egiten hari gera Eibartik,
Updated!
AHOTSAK.COM
Gure Asier ere bertan izan da, Ahotsak proiektua aurkeztuz. Euskal herriko euskera berba mota ezberdinak aztertu eta batu dituzte. Tokian-tokikoa argitu eta azalduz. Bideoak eta audioak ere badituzte, berba ezberdinak aztertu eta gure euskera modu batean aberasteko ere baliagarri.
Ikaragarrizko lana dute egina dagoeneko eta ala ere lanean fin jarraitzen dute, ahotsak2 atera nahian, nola ez!