Usted está aquí: Inicio Albisteak OpenGroupware euskaraz

OpenGroupware euskaraz

Talde lanerako tresna librea den OpenGroupware.org euskeratu dugu. Lan honen emaitza web honen bitartez edonoren esku jartzea ere erabaki du CodeSyntax-ek.

Lokalizazio lan hau Tknika-rekin, Euskadiko Lanbide Heziketaren Berriztapenerako Zentroarekin, elkarlanean garatu da eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du, teknologia berrietarako 2004. urteko deialdian.

Zer da OpenGroupware.org?

OpenGroupware.org Linux-en dabilen talde lanerako tresna librea da. Baliabideen kudeaketa, agendak (pribatu zein elkarbanatuak), proiektuen kudeaketa... eta beste hainbat tresna eskaintzen ditu. OpenGroupware.org-ek web nabigazio bidezko atzipena eskaintzen du, hau da, posible litzateke (betiere segurtasun politikek baimentzen badute) edozein tokitatik web nabigatzaile bat erabiliz OpenGroupware.org tresnak ematen dizkigun baliabideak erabiltzea.

Euskarazko lokalizazio lan hau, itzulpen-ekimen ofizialen artean dago.

Ikusi pantaila-irudiak orri honetan eta jarraitu instalazio instrukzioak tresna probatu nahi baduzu. Oharra: hau ez da ordenagailu arrunt batean instalatzen den programa, Linux zerbitzari batean tresnak konfiguratzen dakien informatikari batentzako lana baizik.