Albisteak
Plone instalazio tailerra Amorebietan
Plone moduko CMS potente bat nola instalatu eta di-da batean web orri bat nola sortu ikasi nahi duzu? Maiatzaren 26an, arratsaldeko 18:30ean, Amorebietako Zelaieta zentroan, Plone instalatzeko tailer txiki bat antolatu da eta bertan parte hartuko dute CodeSyntax-eko Mikel Larreategi eta Lur Ibargutxi. Tailerra euskaraz eta doan izango da Amorebieta-Etxano herriko Zelaieta zentroan.
Bergarako Udal Artxibo Historikoa Interneten
Bergarako Udal Artxiboak herriko Udalak sortu eta jaso dituen agiriak gordetzen ditu. Orain, agiri horiek kontsultatu ahal izango dira Internet bidez CodeSyntax-ek garatu duen web aplikazioari esker.
Sari berria PloneGov ekimenarentzat
Irlandako Osasun Atlasak (Health Atlas Ireland), bultzatzen dugun PloneGov ekimenaren barnean dagoen proiektua, Public Service Excellence Award 2008 saria jaso du Irlandan.
Software Libreko negozio ereduei buruzko jardunaldietan
Software librean oinarritutako negozio-eredu berriak jakitera ematera, eta Software Libreak softwareren industria-sektorean agertzerakoan izan duen inpaktua aurkezteko Jardunaldietan parte hartu du CodeSyntax-ek. Jardunaldian Enpresa Digitala ekimenaren barnean antolatu dira.
Lankidetzarako tresnei buruz
Enpresa Digitalak antolatuta, Interneten lankidetzarako tresnei buruzko jardunaldi batzuetan parte hartuko du CodeSyntaxek. Abenduaren 4, 11 eta 17an izango dira. Lehenengoa Bilbon , Zamudioko Parke Teknologikoan, bigarrena Miñaon, Gasteizen eta hirugarrena Miramonen, Donostiako Parke Teknologikoan.
II Morfeo Jardunaldietan
Morfeo project I+G+B ekimena ezagutzera emateko azaroan 26 eta 27an Euskadin antolatu diren II Morfeo Jardunaldietan parte hartu dugu. Morfeoren barruan gauzatzen ari diren I+G+B aktibitateak, MyMobileWeb teknologia, EzWeb teknologia, EzForge teknologia, ... aurkeztu dira eta LMS, GroupWare, CMS, Forge, .. aplikazioen lantaldean eta Web X.0 - Mugikortasuna - AmI - Semantika aplikazioen lantaldean gure lanak aurkeztuko ditugu.
Plone Conference 2007 Napolin
Aurten Italian, Napolin, egiten ari da Plone CMS ezagunak urtero antolatzen duen Plone Conference delakoa. Eta bertan daude Codesyntaxeko Mikel Larreategi eta Lur Ibargutxi, ikasten eta Plone edukiak kudeatzeko sistemarekin egiten ditugun lan batzuk aurkezten, batez ere Udalerrietarako landu dugun UdalPlone eta PloneGov aplikazioak. Argazkian ikus daitekeen bezala giro ona, jende ugari eta giro ona Napoli aldean!
Plone 3.0 sarean
Urte bete baino gehiagoko lan gogorraren ondoren, Plone Taldeak Plone 3.0 berria plataforma guztientzat - Windows, Linux eta Mac - eskuragarri dagoela iragarri du . Plone-ren bertsioa hau inoiz baino indartsuagoa, erabilgarriagoa eta azkarragoa da. GPL da eta funtzionalitatea berriekin dator!
Valentziako Campus Party-an
Uztailaren 26an arratsaldeko 17:00etatik aurrera Jatsu Argarate eta Luistxo Fernandez-ek SketchUp, 3D denontzat izeneko hitzaldia emango dute Valentziako Campus Party -an . Googleren SketchUp hiru dimentsioetan lan egiteko programarekin 3D diseinuak modu errazean nola egin eta aldatu, eta era berean, Google Earth edo Tagzania erabiliz nola zabaldu, banatu edo lokalizatu erakutsiko dute. Googlek Valentziako Campus Party-an babesten duen CampusCrea gunean izango da.
e-ghost taldearen ikastaroetan
Aurten ere, ohizko udako ikastaroak izango dira e-ghost taldearen eskutik Deuston. Berrikuntza bezala, Donostiako Campus-ean ospatuko dira. Egitarau osoa interesgarria dirudi CodeSyntaxeko batzuk, Gari Araolaza eta Nando Quintana, OpenStreetMap aplikazioaren inguruan Geodatos libres con Open Street Maps ikastaroan parte hartuko dute. Aldiz Txus Sanchezek Introducción a GNU/Linux para informáticos parte hartuko du.