Hemen zaude: Hasiera Albisteak
Jaso epostaz albisteak

Idatzi zure eposta helbidea:

 

Albisteak

Software Librea eta enpresa jardunaldian

Deustuko Unibertsitateko ESIDE Ingenieritza Fakultatearen menpean dagoen ONTE bulegotik (Oficina de Nuevas Tecnologías y Educación) Software Librea eta enpresa-ri buruzko jardunaldia ( sl2007.deusto.es ) prestatu zuten eta parte hartzera gonbidatu gintuzten. Gurekin batera IBM, Sun, Novell, RedHat/Jboss, Telefónica I+D, ESLE eta Irontec enpresetako ordezkariek hartu zuten parte software libre komunitateak enpresarekiko duen hartu emana eta esperientzia kontatzeko.

Gehiago irakurri

Mondragon.edu unibertsitate webgune onena

Zope teknologia eta Plone CMS - Content Management System (Edukiak Kudeatzeko Sistema) - ezagunarekin CodeSyntaxek garatu duen mondragon.edu Mondragon Unibertsitateko web ataria, estatu espainoleko 73 unibertsitateen artean webgune onena izendatu dute usalo.es atarian.

Gehiago irakurri

Europako software libreko saria PloneGov ekimenari

Euskal partaidetza duen PloneGov Software Libreko ekimenak Epaimahiaren Lutece d'Or Sari Nagusia jaso du aste honetan ospatu den Paris Capital du Libre -n. Zope eta Plone teknologietan oinarrituta dagoen ekimen honetan Belgika, Frantzia, Suitza, Holanda, Argentina edo Euskal e-government proiektuak parte hartzen dute.

Gehiago irakurri

Flossquality.eu: software librearen kalitateari buruzko ataria

ZEA Partners Zope eta Plone enpresen sarearen bitartez CodeSyntaxek partaide den hiru ikerketa proiektu europear batu egin dira www.flossquality.eu , Open source quality research, ataria kaleratzeko.

Gehiago irakurri

Web 2.0 Informatikari Euskaldunen Bilkuran

Web 2.0 lemapean UEUk eta Enpresa Digitalak antolatutako Informatikari Euskaldunen Bilkuran hartu dute parte CodeSyntaxeko kideak. Aurkezpenak eta materiala UEU-ko Unibertsitatea.net atarian.

Gehiago irakurri

Zope 3 North Carolinan

CodeSyntaxeko Mikel Larreategi eta Nando Quintana AEBetako North Carolinan egin den camp 5 , Zope eta Plone garatzaileentzat egin den ZOPE 3 mintegi aurreratuan hartu dute parte. Antolatzaileek camp 5 mintegiko tokiak kokatzeko Tagzania erabili zuten .

Gehiago irakurri

Nire begietatik eta Subesferas DUko blog lehiaketaren irabazleak

Nire begietatik euskarazko atalean eta Subesferas gaztelerazko atalean izan dira CodeSyntaxen babesarekin ESIDE Words astearen barnean antolatu diren blog lehiaketaren irabazleak. Nire begietatik Nahikari Ayo getxoztarraren bloga da eta Subesferas lyra, etox eta alatar ezizena erabiltzen duten gazteen proiektu kolektiboa da. Zorionak guztioi!!

Gehiago irakurri

CodeSyntax, ZEA eta Software Librea Europan

Europar Komisioak IKT sektorean Software Librea - Free/Libre or Open Source Software (FLOSS)- delakoaren eragin ekonomiari buruzko txostena argitaratu du. Txostenean CodeSyntaxek parte hartzen duen ZOPE / PLONE garatzaileen Zea Partners (lehen Zope Europe Association) elkartea ekosistema ekonomikoan eredu berritzaile moduan aipatzen da.

Gehiago irakurri

Webgune berriak sarean

Urte berriarekin batera, Codesyntaxek egindako beste 6 webgune daude sarean, Plone, Udalweb eta Korpoweb plataformak erabiliz sortutakoak.

Gehiago irakurri

Software Librea: Morfeo Proiektuaren aurkezpena Zamudion

Azaroaren 27an, Zamudion dagoen ESI (Europako Software Institutua) erakundearen Auditorioan (204 eraikina), goizeko 9:30etatik 13:00etara, Morfeo proiektua (Middleware Oriented Research For Enterprises and Organizations) aurkeztuko da. CodeSyntax-ek parte hartuko du, partaide garen Zope Europe Association - ZEA Partners esperientzia aurkeztuz.

Gehiago irakurri