Hemen zaude: Hasiera Albisteak Parisko Zope/CPS/ERP5 sprint-ean

Parisko Zope/CPS/ERP5 sprint-ean

CodeSyntax-ek abuztuaren 25, 26 eta 27an Parisen egin den Zope/CPS/ERP5 sprint -ean parte hartu du. CodeSyntax-eko Aitzol Naberan Parisen egon zen eta beste 20 pertsonekin batera garapen eta programazio jardunaldi hauetan parte hartu zuen. Honako argazki honetan ageri da Aitzol Naberan lan-saio batean (elastiko ilunarekin). Nuxeo eta Nexedi , Zope/CPS/ERP5 sprint-aren antolatzaileekin batera, Capgemini, Unilog, CodeSyntax, University of Chalmers, CEA (French Atomic Energy Commission) eta Frantziako Barne Ministeritzako informatikariak bildu ziren.

Zope/CPS/ERP5 sprinta proiektu hauek zabaldu, bultzatu eta integratzeko egin zen.

Informazioa eta dokumentazioa Zope eta Nuxeo webguneetan.