You are here: Home Albisteak Lankidetzarako tresnei buruz

Lankidetzarako tresnei buruz

Enpresa Digitalak antolatuta, Interneten lankidetzarako tresnei buruzko jardunaldi batzuetan parte hartuko du CodeSyntaxek. Abenduaren 4, 11 eta 17an izango dira. Lehenengoa Bilbon , Zamudioko Parke Teknologikoan, bigarrena Miñaon, Gasteizen eta hirugarrena Miramonen, Donostiako Parke Teknologikoan.

Elurnet -ek koordinatzen ditu jardunaldiak eta CodeSyntax -eko Eneko Astigarraga eta Aitzol Naberan-ekin batera, Elurneteko Gorka Julio, Alianzo -ko Jose del Moral eta aholkulari independiente moduan jarduten duen Sergio Monge -k parte hartuko dute.