Albisteak
Software Librea Enpresan
Gaur ekainak 21, Donostiako Miramon Teknologia parkean antolatu den teknologia jardunaldian , Azaleratzen ari diren teknologiak izenekoa, CodeSyntax-eko Eneko Astigarragak Software Librea Enpresan gaiaren inguruan hitz egin du. IKTBen munduan sortzen ari diren eta enpresarik lehiakorrenak jada bereganatzen ari diren teknologia berriei buruzko informazioa eta egoera praktikoak enpresei erakustea zen, Gipuzkoako Bazkundeak, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak antolatutako jardunaldiaren helburua. 250 pertsona inguru bildu dira bertan.
Txirrindularitza bloga Biolasterren Xabier Usabiagaren eskutik
Txirrindularitzari buruzko bloga inauguratu dugu Biolaster enpresaren webgune korporatiboan. Xabier Usabiaga, kazetari eta txirrindulari profesional ohiak izango du blog de ciclismo izeneko blogaren ardura. Bertan, besteak beste, Dauphine Libere, Tour de France, Euskal Herriko itzuliak edo tropela eta txirrindularitzako bestelako informazioen jarraipen zehatza izango dugu.
Teknologia Berriak Jardunaldia: Azaleratzen ari diren Teknologiak.
Gure eguneroko jarduna Teknologia Berrien inguruan da. Horregatik, datorren ekainaren 21ean, Donostiako Teknologi Elkartegiko auditorioan, beste enpresa eta erakunde batzuekin batera, Azaleratzen Ari Diren Teknologiak izeneko jardunaldiaren antolakuntzan dihardugu. Jardunaldi horretan, CodeSyntax-ek ikuspegi ezberdinetatik Software Librea enpresan pil-pilean dagoen gaia jorratuko du.
Euskal kulturaren ataria. Eke.org
Euskal Kultur Erakundeak www.eke.org bere webgunea berritu du, CodeSyntax-en eta SEI Fagor enpresen lan tekniko amankomunari esker. Ipar Euskal Herriko Euskal kulturaren ataria da Eke.org berria. EKEri lotutako Bertsulari.com webgunea ere aurkeztu berri da, gainera.
Coreblog euskaratua, berrikuntza nabarmenekin
Joan den ostiralean aurkeztu zuen CodeSyntaxeko lankide Mikel Larreategik Coreblog euskaratuaren bertsio berria. IEB 2005 Biltzarrean izan zen eta sarean jarri dugu aurkezpena
Informatikari Euskaldunen Biltzarrean izango gara
CodeSyntax IEB 2005-n egongo da aurten ere, aurreko urte batzuetako biltzarretan bezala. Informatikari Euskaldunen Biltzarra apirilaren 22an izango da aurten, ostiralarekin, Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan. UEUk antolatutako zitara, bi aurkezpen eroango ditu CodeSyntax-ek, Coreblog eta OpenGroupWare produktuen lokalizazioarena. Lankide banak aurkeztuko dituzte tresna horiek. Beste batek, Garikoitz Araolaza informatika buruak, itxierako mahainguruan parte hartuko du.
Aurki.com berritua aurkeztuko dugu
Martxoaren 16an (asteazkena), eguerdiko 12etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian, Aurki.com berritua aurkeztuko da.
Emun.com, lan mundua euskalduntzeko kooperatibaren webgunea
Joan den astean bi inaugurazio egin zituen Emun kooperatibak: egoitza berri bat Martin Ugalde Kultur Parkean (Andoain, Gipuzkoa), eta Emun.com webgune berria.
Goienako blog komunitate berria Coreblog euskaratua erabiliz
Debagoienako Goiena Komunikazio Zerbitzuak blog komunitatea sortu eta integratu du Goiena.net atarian. Dagoeneko sei bitakora edo blog ipini dira martxan, baina gehiago zabaltzeko asmoa dago. Goienaren proiektu berri honek CodeSyntax-en laguntza eta aholkularitza teknikoa izan du eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzarekin euskaratutako Coreblog softwarea erabiliz garatu da.
Mokoroaren esapideen datubasea Interneten
Justo Mokoroa idazle eta euskaltzaleak bere bizitzan zehar bildutako 92.000 esapide, sarean jarri dira Hiru.com webgunean. Argitalpen digital honetan, CodeSyntaxek apailatu du datubasea, web interfazea eta bilaketa-sistema. Idazle tolosarrak urteak igaro zituen Euskal Herriko hainbat bazterretan euskal esapideak eta lokuzioak jasotzen. Berak bildutako lan guztia "Ortik eta Emendik" (1990) liburuan argitaratu zuen Labayru ikastetxeak.