Hemen zaude: Hasiera Albisteak
Jaso epostaz albisteak

Idatzi zure eposta helbidea:

 

Albisteak

CodeSyntax Zope Europe Association elkartean

Aurtengo uztailetik Zope Europe Association (ZEA) elkartearen partaide gara. Europako 10 estatutako 18 enpresak parte hartzen dute Zope Europe elkartean, elkarren artean laguntzeko, Zope garatzeko eta proiektuak aurrera eramateko. CodeSyntax da elkartean dagoen Euskal Herriko enpresa bakarra.

Gehiago irakurri

The Economist eta beste batzuk Tagzania aipatzen

The Economist aldizkari famatuaren Zientzia eta Teknologia gehigarri berezia Technology Quarterly da. Joera berria aipatzen du Websites of mass description artikuluan: etiketa edo tag izeneko identifikatzaileak erabiltzen dituzten webguneak, Interneten edukien trukaketa errezten dutenak, eduki interesgarrien bilaketa bideratzen dituztenak eta online komunitateen sorrera bideratzen dituztenak. Flickr eta del.icio.us bezalako Interneteko zerbitzu ospetzuak aipatzen dira, eta hauekin batera, uda honetan CodeSyntax-en kaleratu dugun Tagzania, aplikazioa.

Gehiago irakurri

SMSoinu, mugikorrerako deskarga euskaldunak

Euskal Herriko bakarlari edo taldeen abestiak poltsikoko telefonoetan jartzeko aukera ematen duen proiektua da SMSoinu. Era honetako lehen webgune esklusibo euskalduna. Goazen eta Goiena enpresek elkarlanean sortu dute SMSoinu, eta web azpiegitura jarri du CodeSyntaxek.

Gehiago irakurri

OAC: aurkezpena Granadako CEDI 2005-ean.

Irailean Granadan egin den Espainako Informatika Lehen Biltzarrean, I Congreso Español de Informatica CEDI 2005 , V Jornadas de Bibliotecas Digitales [JBIDI'2005] delakoak izan dira. Bertan, Deustuko Unibertsitateko ikerlariek CodeSyntax eta DELi ikerketa taldeen artean garatutako OAC proiektua aurkeztu dute.

Gehiago irakurri

Tagzania, software soziala eta mapak, mundu mailako aplikazio batean

Anbizio handiko proiektua jarri zuen sarean atzo CodeSyntax-ek: Tagzania , software soziala, del.icio.us erramintaren eran (etiketa bidezko sailkatze kolektiboa, folksonomia deitu izan dena), Google Maps-en oinarriarekin, geografiara aplikatua.

Gehiago irakurri

Informazio Geografiko Sistemen alorrean, GoogleMaps-ekin

Googlek bere GoogleMaps aplikazioaren API-a ireki duenetik, tresna ugari ari dira sortzen munduan. Informazio Geografiko Sistemen alorrean, aplikazio dinamiko interesgarriak (eta garapen azkarrekoak) egin daitezkeela erakusteko, CodeSyntax-ek Sanferminak mapeatu ditu satelite bidez, egunez eguneko entzierroen partea erantsiz.

Gehiago irakurri

Programa Informatikoak Patentatzeari buruzko Europar Direktibaren aurrean

Euskadin Software Librearekin lan egiten duten Enpresa Txiki eta Ertainak, Programa Informatikoak Patentatzeari buruzko Europar Direktibaren aurrean kaleratutako komunitatua

Gehiago irakurri

Software Librearen Udako ikastaroetan, Castelloko Jaume I.a Unibertsitatean

Gonbite bat Castelló-tik: New technology-based enterprises and Open Source, a local perspective hitzaldia eskainiako du Jaume I.a Unibertsitateko udako ikastaroetan Eneko Astigarragak, CodeSyntax-eko jerenteak. Summer School on Libre Software, Castellon jardunaldia uztailaren 1etik 5era izango da, Mediterranio alde horretan, eta Astigarragak hilaren 4an hartuko du parte.

Gehiago irakurri

Ibarretxe.com arrakasta-kasu gisa Europython 2005 bilkuran Goteborgen

CodeSyntaxeko bi ingeniarik, Mikel Larreategik eta Josu Azpillagak, Localizer softwarearekin egindako gune baten arrakasta-kasua aurkeztuko dute aste honetan Goteborgen (Suedia), Europython 2005 bilkuran (ekainaren 29an da euren agerpena ). Ibarretxe.com webgunearen kasua da azterketakoa, Interneteko komunikazio politikoan mugarri izandako webgune bat, zenbait konparatiba eta analisik 2005eko udaberri honetan azpimarratu zuten bezala.

Gehiago irakurri

Teknikari informatikarien lan-poltsa CodeSyntaxen

Lan-poltsa osatu nahi dugu. Honako ezaugarriak dituen jendearen bila gabiltza: Talde-lanean aritzeko gaitasuna Goi edo erdi mailako ikasketa teknikoak, bukatuta edo bukatzear goi mailakoen kasuan. Euskara eta ingelesa Interneteko proiektuekiko interesa. Python programazio lengoaiaren ezagutza lagungarri izango da, eta baita software libreko proiektuetan interesa izatea.

Gehiago irakurri