Hemen zaude: Hasiera Blogak Espaloia
Dokumentu Akzioak

Espaloia

`Herrixa Dantzan´: Lehenengo dantzaldi irekia arrakastatsua!

Ia ehun lagun inguru elkartu gara dantzarako. Erdiak inguru ondoko herrietatik: Oñati, Bergara, Arrasate, Eibar, Aretxabaleta... eta gainontzeko erdiak inguru elgetarrak. Patxi Montero izan da dantza gidari eta kanta bat bestearen atzean jarri eta eten barik izan dira dantzariak gorputza mugitzen. Denetik izan da: pasodobleak, balsak, fandangoak, korroko dantzak... Ederra izan da. Hurrengoa otsailaren 28an. Etorriko zara, ez?

 

 Bideoa: Goiena

Egin ziren dantzak: Kataluniako Ball Rodó, Alunelul errumaniarra, Pasodobleak, baltsak, fandango eta arin-arina, porrusalda, Bretainiako Hanter Dro, Jauziak, Ameriketako Estatu Batuetatik polka bat, borobil zirkasiarra...

Eta saioa amaitu eta jendea gogoz... ordu eta erdi egin eta jendea besteren bat eskatzen... eta eskatu eta egin! Jauzi batzuk gehiago egon ziren dantza hauetan jakitunago direnendako.

Ikusten duzuen moduan denendako moduko dantzak, gozatzeko dantzak.

Herrixa Dantzan
Lehenengo saioa egin da. Arrakasta. Hurrengoa 2010/02/28

 Argazkia: Goiena.

Espaloia 2010/01/31

Herrixan Dantzan: dantzaldi irekia hileko azkenengo domekero

Hileko azken domekero! Dantzaldi irekia izango da Espaloian Patxi Monteroren gidaritzapean. Dantzan egiteko gogorik badaukazu ez egon etxeko sofan botata. Etorri Elgetara eta mugitu hankak. Hileko azkenengo domeketan izango da eta sarrerarik ez dugu kobratzen. Erromeria dantzak ikasiko dituzu, dakizunak dantzan egin, eskua altxatuta, baltseoan, korroan... Dantza eta dantza hilabeteari amaiera emateko.

Hileko azken domeketan elkartuko gara. Zu ere bai, zelan ez! dantzarako gogorik badaukazu etorri. Badakizula dantzan? ba lekua daukazu. Ez dakizula zipitzik ere? ba zuretzako ere badago lekua. Biba! Patxi Monteroren gidaritzapean Euskal Herriko dantzak, korroko dantzak eta munduko dantza batzuk ere ikasiko ditugu. Hilaren azkenengo domeketan, 19:00etan hasita.

Errazak eta dibertigarriak

Antzerako ekimenetan badauka eskarmentua Monterok. Debagoienean zein kanpoan dihardu dantzok erakusten eta ludikoak direla ziurtatu du: "Jendean dantzan ondo pasatzea da kontua. Bazatoz?

Hileko azkenengo domekero izango da dantzaldia. Animatu, zuk zeuk gozatuko duzu! DOAN!, zure izerdiaren truk :-)

Espaloia 2010/01/31

The Uski´s eta ETXE: doako kontzertua . DVDa grabatuko da

Urtarrila aldapa gora doala? Espaloia kafe Antzokiak aldapa goxatzen lagunduko dizu. Musika freskoa eta dantzagarria batetik; kantautore rockero baten musika bestetik. Sarrera librearekin izango da kontzertua. Kontzertu osoa grabatuko dute ETB3-ko kamarek. Aukera paregabea zeresana sortzen diharduten talde bi ikusteko. Urtarrilaren 29an, gaueko 22:30ean. Bazatoz?

 The Uski´s taldea oso bero dabil, kantuen antzera eta katuen antzera, horregatik hirugarren lanak “Katuek bezala” du izenburua. Diskoa ere hormetatik igotzen da, lurrean egoteko gogo gutxi du, ohikoa den legez, dantzan hankek lurra ia ez dute ukitzen, altzatuta eduki ohi dira. “Katuek bezala” diskoak dantza alaiaren homogeneitatea du. Horrek ez esan nahi musikan eta estiloan aurreko soinutik aldendu direnik, baina The Uski´s berri bat aurkituko dugu. ”Katuek bezala” diskoak The Uski´s osatuago bat dakar. Kantuak bizitasunez beterik daude. Abesti bakoitzak bere soinu nortasuna du, eta agian, pentsa daiteke The Uski´s kantutik kantura desberdina dela. Ez, desberditasun horrek atxekitzen dio batasuna diskoaren soinu estetikoari. The Uski´s taldearen soinua aberats dator baga-bigan diotenez.

 

ETXE:

Sentimendu gazi-gozoak dira nagusi musikariak kaleratu duen lanik rockeroeneanBerria egunkariak dioenez. Elkarrizketa bideoaren ostean.

 

 

Sentimendu gazi-gozoak dira nagusi musikariak kaleratu duen lanik rockeroenea" Berria egunkarian egindako elkarrizketa baten zioenez. 

Iñaki Etxezarraga Etxe kantariak eskua luzatu die entzuleei berarekin bidaia egin dezaten. Hamaika abestiz osatutako bidaia honek hamaika sentimendu utzi ditu agerian: malenkonia, alaitasuna, tristezia, maitasuna...

Heldu eskutik bigarren lan honetan bi mezu kontrajarri lotu nahi izan ditu 25 urteko berriztarrak. Musikaren doinuak bizitasuna eta erritmo bizia baldin badu ere, hitzek tristezia ukitu bat ere ematen diote, sentipen gazi-gozoa utziz.

Baga Biga diskoetxearekin kaleratu du azken disko hau, eta, zalantzarik gabe, Etxeren aurrekoak baino rock kutsu handiagoa du. Aurretik rocka eta popa uztartzeko joera izan du, baina orain rockaren aldeko hautua egin du: «Barrutik irten zaidan zerbait izan da, gorputzak eskatzen zidan. Zuzenekoetan konturatzen hasi ginen giroa lasaiegia zela, eta indar gehiago emateko kantu biziagoak egin ditugu».

Hertzainak, Zarama eta Doctor Deseo taldeak gogoan izan ditu Etxek Heldu eskutik sortzerako orduan. «Musikalki hamar urte berandu jaio naizela iruditzen zait».

Sentimenduz betetako lana proposatu du Etxek, eta lan honen hitzetan nabari da hori. Irailean anaia galdu zuen, eta abesti baten hitzak aldatu zituen, hari eskaintzeko. Berrizko musikariak atzo aurkeztu zuen diskoa, bere anaiaren urtebetetzean, eta hari oparitu zion diskoa.

Iragana ahaztu barik etorkizunari baikortasunez heldu nahi izan dio. Esaterako, mezu hori argi ikusten da Mikel Laboari eskaini dion kantuan: «Alaitasunez gogoratzen dut. Laboak transmititu zidan alaitasuna abestian islatzen saiatu naiz».

Maitasuna izan da lan osoaren ardatza. Etxek aitortu duenez, «abesti gehienetan agertzen da maitasuna, baina modu ezberdinean: anaiaz hitz egitean, Euskal Herriaz, lagunez...».

Moso eta Duhalde

Etxek ez du bakarrik hasi bigarren disko honen bidaia. Roberto Moso Zarama taldeko abeslaria eta Anje Duhalde bakarlaria izan ditu bidelagun. «Plazer handia izan da Roberto Mosorekin lan egitea. Anjerekin ere oso gustura ibili naiz, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko elkarrizketa egin dugu abestian». I Have a Dream abestian Martin Luther King-en borroka ere gogoan izan du bakarlariak.

 

Espaloia 2010/01/25

`Desnudos en Central Park´ antzezlana barikuan

Umorea da, bai. Ikustera ohituta ez gauden umorea, hala ere. Madriletik etorriko dira asteburu honetan antzezlana egitera. Tartean dira: Manuel Galiana eta Emma Ozores ezagunak. Eta zuk zure laguna gonbidatu eta etorri ahal izango duzu antzerkira. Sarrera bat ordaindu eta beste bat opari! Ostiralean izango da, eta BI EMANALDI egingo ditugu: 20:00etan eta 22:30ean. Sarrerak 15 euro eta 12 euro. Zure laguna guk gonbidatuko dugu!

Manuel Galiana, Emma Ozores, María José Alfonso, Maribel Salas, Francisco Piquer eta Walter Gamberini ikusiko ditugu taula gainean. Zuzendaria Jaime Azpilikueta gipuzkoarra izan da. 

DesnudosEnCentralPark

Enma Ozoresek esan digun moduan: "Soy la mujer de Manuel Galiana, Gerry, en la obra. Estoy enamoradísima y todo lo que mi marido hace está perfecto. No pongo nada en duda", indica. Hasta el punto de que esta sumisa mujer, menos tontita de lo que parece, decide enfrascarse junto a su marido en una aventura descabellada en el centro de la ciudad de los rascacielos. "El tema que se trata en la obra es muy actual", comenta Emma Ozores."

Gerry, beti idazle izango dela esperoan gauden lagun hori, jabetu da oraindik izan daitekeela norbait bizitzan. Pertsona ezagun eta garrantzitsu bat izan daitekeela konturatu da. Bere amarekin egin beharko dugu borrokan, gonapeko izatetik atera, izan ere ama nahiko autoritarioa eta enpalagoloxoa da...

Eta zer egin ezagunago izateko? ba ezagunago izateko egin beharrekoaz Espaloira joanda jakingo duzu. Hala ere, aurreratu dezakegu eskandalua ziurtatuta dagoela eta kontzekuentziak inprebisibleak direla. New York-eko telebista guztiak deituak izan dira.

Umorea dakarte antzezlan honetan, irabazle izateko egin beharraren gaineko hausnarketa, eskandalu mediatikoak... ikus-entzulearen barrea eragingo dutenak.

Espaloia 2010/01/19

BILL LYERLY BAND + TRAVELLIN´BROTHERS

Estatu Batuetatik etorritako musikari beteranoak bere taldearekin eta Bilboko formazio euskaldunak elkarrekin eskainiko dituzte hiru kontzertu urtarrilean. Kalitatezko bluesa, countrya, swinga eta rockanrolla entzuteko parada Elgeta. Merke eta on! sarrera bat ordaindu eta beste bat oparituko dizugu, zuk gura duzun laguna ekarri dezazun musikarekin gozatzera. Kontzertua, urtarrilaren 15ean, 22:30ean.

 

 

Bill Lyerly


Lyerly AEBetako Ipar Carolinan sortu zen eta oso txikitatik musika izan  zen bere zaletasun nagusiena. Hala, 11 urterekin musika jotzen hasi eta laster batean taldeetan jotzen aritu zen buru-belarri; 1975ean Supergrit Cowboy Band sortu zuen beste hainbat musikarirekin. Talde honek hainbat adituen aldetik oso kritika onak izan zituen: hain zuzen ere, AEBetako hegoaldeko “honky tonker” onenatzat hartu zuten.

Hala ere, Lyerly hasieratik nabarmendu zen country zaleendako rockeroegia zelako; eta aldiz, rockeroen ustetan countrya soberan zegoela. Kritika horien aurrean pozik agertu zen beti, eta hori oso positibotzat hartu zuen Lyerlyk.

80ko hamarkadan, berriz, Bill Lyerly Band osatu zuen Charlie Collins, Ron Stenquist eta Precio Philekin batera. Hasieran “country progresiboa”-ri ekin zioten arren, gerora emaitzari bluesa eta rock-and-rolla gehitu zizkioten. Are gehiago, Nashvilleko RCA diskoetxearekin hitzarmena egin eta bere taldeko diskoak kaleratzeari ekin zion Lyerlyk.

Askok zioten gehiegi arriskatzen zuela, baina berak bere ibilbideari irmo jarraitu zion eta denborak bere burugogorkeriari arrazoia eman zion. Bere kantuak AEBetako musika kulturan sustraituta daude, nahiz eta countrya, bluesa eta rock-and-rolla batu, iturri askotatik edan eta ukitu oso pertsonala eman. Sasoi hartakoak dira “Prodigal son”, “Higher ground”, “From the old school”, “Railroad station blues”, “Cobalt blues”, “Motel room blues”, “Requiem mess” eta “The Twang years”, besteak beste. Lan horietan antzeman daiteke hegoaldeko usaina daukan rock-and-rolla, bluesaren alde pisutsuena, Ipar Carolinako blues-rocka eta, zergatik ez, Cream taldearen sasoiko Eric Claptonen gitarra ukitua ere.

“Railroad station blues” lanarekin batera, zortea alde etorri zitzaion eta hortik aurrera bere lanak AEB osoan zabaltzen hasi ziren. Era berean, 1999 eta 2001 urteen bitartean Lyerly bost Cammyetarako hautatu zuten (AEBetako mendebalde kostako R&B taldeen arteko sari garrantzitsuak). Horrez gain, 2001. urtean, “Artista Berri Onena” aukeratu zuten.

Amerikarrak hiru hamarkada luze daramazki Countrya, Rocka eta Bluesa lantzen Ameriketan zein Europan eta  John Lee Hooker, Allman Brothers, Bo Diddley edo Steve Earle moduko izen handiekin partekatu izan ditu eszenatokiak  Iaz heldu zen gure artera bere azken diskoa Too Hurt To Cry besapean zekarrela eta azken garaian musikari euskaldunekin osatu du taldea.

 

Travellin´Brothers

Talde bizkaitarrak duela bost urte erabaki zuen bluesaren bideak modu sendoan jorratzea. Red, Hot & blue da argitaratzen duten hirugarren diskoa eta bertan bluesa ez ezik, swing, funk eta soul dosiak ere entzun ahal dira. Hasierako boskoteari haize sekzioa gehitu zaio.


Bidaiaren kontzeptua arras garrantzitsua da Travellin Brothers Bilboko blues taldearentzat. Bidaia fisikoa atsegin dute, ez baitira alferrik batetik bestera ezin konta ahala alditan mugitu, bluesman tradizio zaharri jarraituz, errepidea bere egin dute, eta han-hemenka erakutsi odolean borborka duten bluesa. Baina bidaia musikala ere garrantzitsua izan ohi. Eta, akaso, helmuga finkorik ez, baina mugarriak egon ohi dira bidaia horretan, eta 'Red Hot & Blue' mugarri izan liteke.
Heldutasunaren mugarria. 2004ean argitaraturiko 'A Blues Experience. Live From Kafe Antzokia' izan zen estreinako lana, rocketik bluesara egindako bidaiaren lehen urratsa. Beraien zuzeneko indartsuaren isla den lehen lan hura kaleratu ondoren, Kataluniako Amphora Records zigiluarekin egin zuten bidaiaren hurrengo puska, hura ere errepidearen loturik, From The Road (2007). Eta Gaztelupeko Hotsaken babesera itzulita, orain arteko bidaiaren azken urratsa Red Hot & Blue heldu da. Eta heldutasunez heldu ere. Abesti propioak
sortzerako orduan segurtasun handiagoa dutelako, bluesaren esparrua bere egin eta nortasun propioa itsasten dietelako, estilo desberdinen ñabardurak geroz eta gehiago direlako, haize sekzio indartsu bat gehitu dutelako eta, grabaketaren ardura Kaki Arkarazo estimatuaren eskuetan egon delako. Garate estudioetan (Gipuzkoa) grabatu zituzten 11 abestiak, eta Parisen masterizatu. Blues unibertsoko soinu eta eremu gehienak ageri dira lan berrian: Chicagon eta New Orleansko eskolak, swing, funk eta soul ahaireak, eta baita shuffle texarraren ukitua ere.

2004. urtea zen Travellin’ Brothers bilbotarrak bluesaren lurraldean barneratu zirenean. Aitor (gitarra) eta Eneko Cañibano (baxua) anaiak eta Jon Kareaga lehengusuak (ahotsa), aurreko Taladrina rock proiektuan urrats bat aurrera egiteko erabakia hartu zuten. Horretarako beste hiru lagun bildu ziren taldera, Isi Redondo bateria jotzailea, Ander Unzaga teklatu jotzailea eta Alain David saxo jotzailea, blues hotsen eta estetikaren aurrean agertzen zuten irrika gero eta biziagoari eszenategian leku egiteko asmoarekin, Eric Clapton eta BB King taldeen moldeari jarraiki. Talde osoa prest, jarraitzaile mordoaren babesarekin eta ideiak oso garbi, haren errepertorioa zuzenean jotzeko abenturara abiatu ziren, eurak “lurreko hardblues” gisa bataiatutako hotsa osatuz eta lortuz. Bidaiari nekaezinak izaki, ezin konta ahala ekitalditan jardun izan dute.Penintsulan ez
ezik Frantziako hegoaldean ere, rock & blues gaikako kontzertuetan eta nazioarteko hainbat talderen hasierakoak egiten. Hori bai, orain urte gutxi batzuk Paul Lamb & Kingsnakes taldearekin izandako topagunea guztiz aberasgarria gertatu zitzaion taldeari. Eta ez ditugu ahantzi behar euren herrikideen beroan (gero eta jarraitzaile gehiago biltzen baititu) eta rockari emanago dauden lokaletan, rocka betidanik bizi bizia izan duen barrutian, Nerbioi ibaiaren ezkerraldean, eskainitako emanaldi oparoak.
Taldearen errepertorioak taldeak berak sortutakoak eta Willie Dixonen Hoochie Coochie Man, Buddy Guyen Leave my girl alone eta John Lee Hooker magoaren Boom Boom bezalako gaien bertsio klasikoak nahasten ditu. Taldeak berak egindako ekarpenen artean aipagarria da bere alderdi pertsonalena, gitarren hotsen egokitasuna, ikusleek parte hartze handiagoa izatea lortzen gaitu. Taldeak sortutako pieza berriak, konposaketa egokiro zaindua, haizezko musika tresnen erabilera, baita zuzenekoetan ere, horratx lan honen bermeak. Bertan islatuko da azken lau urteetan 250 kontzertu eskaini eta gero musikak berak eskatzen duenaren arabera hazi den taldearen indarra.

Oraingoan haize sail garrantzitsua osatuta bederatzi musikari izatera heldu den taldea. Ondo mamituta daukaten bluesari swing onena gehituz.

Leioan eta Bilbon ere emango dituzte kontzertuak, kontzertu bakarrak eta galdu ezinekoak bluesa gustuko baduzue.

Espaloia 2010/01/12

Oreka TX-en emanaldia ATZERATUTA. Data berria: martxoak 5

Mundukidek antolatutako kontzertua martxoaren 5ean izango da Espaloia Kafe Antzokian. Eguraldiaren iragarpenak elurra dakarte eta nahiago izan da dataz aldatzea. Esan beharrik ere ez dago sarreren dirua bueltatu egingo dela. Urtarrilean zehar jaso beharko da diru hori Espaloian bertan. Data berria: martxoak 5, ordua 22:30ean.

atzeratuta / atzeratuta / atzeratuta / atzeratuta

 

  • Non: Espaloia Kafe Antzokia
  • Eguna: urtarrilak 8, 22:30ean  DATA BERRIA: MARTXOAK 5.
  • Sarrerak: 2X1, 15 euroan bi sarrera.
  • Antolatzailea: Mundukide


Mundukidek 10 urte egingo ditu eta horren harira antolatu da kontzertua. Ezer baino lehen zorionak Mundukideri, beraz. Munduan bidaiari den talde bat aukeratu dute urte borobil hori ospatzeko. Oreka Tx-ek txalapartarekin bidaiatu du,  besteak ez bezalako musika tresna , pertsona bi behar dituena, eta haientzat topaketa eta  bategitea irudikatzen duena.  Euren bidaietan zehar India, Laponia, Sahara eta Mongoliako musikariak eta bertako errealitateak ezagutu dituzte.
Ondutako bizipenetatik eta bidaietan zehar jasotako ikus-entzunezko materialarekin gauzatu da “Nömadak Tx Zuzenean” ikuskizun berria.
Oreka TX txalapartariak, haien talde berriaz lagundurik, kontzertu-bidaia ikusgarri bat egitera gonbidatzen gaitu, agertokian musika eta irudiak uztartuz.

OrekaTX



Eszenario atzealdeko pantaila, leiho erraldoi bat bilakatzen da eta musikari gehiago agertzea ahalbidetzeaz gain, bertatik abiatuko gara herrialde eta pertsona ezberdinak ezagutzera.

Gainera, taula gaineko instrumentazio aniztasunak eta hauen sonoritate aberatsak, txalapartaren garapena sustatzeko gune berri eta egokia bihurtzen dute ikuskizun hau, urrutiko musikari eta kultur anitzen topagune bilakatuz.
Kontzertu multimedia berritzaile honek, esperimentazioa eta fusioa lantzeaz gain, herrien arteko elkartasuna eta kulturartekotasuna ditu hizpide.
 
MUSIKARIAK

Oreka TX (Harkaitz Martinez de san Vicente, Igor Otxoa eta Mikel Ugarte); egurrezko   txalaparta eta harrizko txalaparta, tutuak eta bidoiak.
Iñigo Egia; perkusioa (taula indiarra, kaxoia, bendir, bodrham, jarroiak, wok, etab)
Juanjo Otxantorena; bouzukia
Amaiur Cajaraville; kontrabaxua eta baxua
Mixel Ducau; alboka, ttun ttuna, saxoa, sopranoa, klarinetea.

 

Espaloia 2010/01/05

2X1: sarrera bat erosi eta ekarri zure laguna ere antzokira

Bluesa, OrekaTX-en Nomadak, The Uski´s, Desnudos en central Park... Urtarrileko ekintza guztietan sarrera bat erosi eta beste bat doan izango duzu. Asmoa da kulturak sortutako gozamena ahalik eta jende gehienarengana heltzea. Kultura zaleak bere ingurukoak animatzeko erreminta izango du. Gutxitan animatzen den lagun hori, zuzeneko musika gutxitan ikusi duena, antzezlanera joateko nagikeriaz dabilena…

Urte berria latza izango dela ari dira esan eta esan. Guk apunteak hartu ditugu eta kultura inoiz baino eskuragarriago jarriko dugu. Dena doan? ez! Kultur sorkuntza eta antolakuntza ordaindu egin behar da. Ordaintzen dugun euro bakoitza da gure kultura gero eta aberatsagoa izan dadin. Kulturak ordaintzen duguna baino gehiago balio du gehienetan eta animatu gura dugu jendea kulturan inbertitzera. Urtarril honetan amua ere jarriko dugu, horrela, ekintza guztien prezioa erdira jaitsi ordez, bigarren sarrera bat eskuratuko du Espaloian kulturaz gozatzen duenak. Asmoa da gozamen hori ahalik eta jende gehienarengana heltzea. Kultura zaleak bere ingurukoak animatzeko erreminta izango du. Gutxitan animatzen den lagun hori, zuzeneko musika gutxitan ikusi duena, antzezlanera joateko nagikeriaz dabilena… Orain ez dago aitzakiarik kulturaz gozatzeko. Etorri zu eta zuk gura duzun laguna doan sartuko da kafe antzokira. 

 



2X1 ekimena posible izan da Espaloia kooperatibak ahalegin berezia egin duelako. Ahalegin honetan lagun izan ditugu "antzerkia bultzatuz" eta "musika bultzatuz" kanpainak zein urtero-urtero kulturan laguntzen duen Gipuzkoako Foru Aldundia. Ezinbestekoak izan dira, halaber, antzokian izango ditugun kultura sortzaile guztiak: "Ni naiz Hector" komedia erromantikoa, Oreka TX-en Nömadak tx bidaia musikatua, Bill Lyerly Band eta Travelum Brothers blueslariak, "Desnudos en central park" Madriletik, The Uski´s eta Etxeren kontzertu animosoa eta hilabetea dantzan amaitzeko "herrixa dantzan".

Oreka TX Mundukideren eskutik helduko zaigu. Mundukideren urteurrena ere bada eta ospatzeko nahikoa motibo dituztela-eta eskainiko dute kontzertu hau Espaloian. Gure partez ere zorionak eta urte askotarako!

"Ni naiz Hector" Urtarrilak 6 (bi sesio 18:00etan eta 20:00etan)
Oreka TX: Nömadak TX zuzenean: Urtarrilak 8, 22:30ean
Bill Lyerly Band + Travelum Brothers Urtarrilak 15, 22:30ean
"Desnudos en central park" Urtarrilak 22 (bi sesio 20:00etan eta 22:30ean)
The Uski´s + ETXE Urtarrilak 29, 22:30ean
"herrixa dantzan" dantzaldi irekia: Urtarrilak 31, 19:00etan

Espaloia 2010/01/04

“Nömadak Tx Zuzenean”: Galdu ezineko kontzertu horietako bat

Hartu sarrerak bizkor, gastatzen joango diren pinta guztia du-eta. Gainera, urtarrileko eskaintzari kasu eginda, 15 euroan jarri dugu sarrera, baina sarrera bat erosiz gero... sarrera bat erosiz gero BESTE BAT DEBALDE! Bai, bai. Aukeratu zure laguna eta etorri kulturaz gozatzea. Utikan krisia eta eman zure buru eta gorputzari gozamena. Urtarrilaren 8an ikusiko dugu elkar, 22:30ean.

  • Non: Espaloia Kafe Antzokia
  • Eguna: urtarrilak 8, 22:30ean
  • Sarrerak: 2X1, 15 euroan bi sarrera.
  • Antolatzailea: Mundukide


Mundukidek 10 urte egingo ditu eta horren harira antolatu da kontzertua. Ezer baino lehen zorionak Mundukideri, beraz. Munduan bidaiari den talde bat aukeratu dute urte borobil hori ospatzeko. Oreka Tx-ek txalapartarekin bidaiatu du,  besteak ez bezalako musika tresna , pertsona bi behar dituena, eta haientzat topaketa eta  bategitea irudikatzen duena.  Euren bidaietan zehar India, Laponia, Sahara eta Mongoliako musikariak eta bertako errealitateak ezagutu dituzte.
Ondutako bizipenetatik eta bidaietan zehar jasotako ikus-entzunezko materialarekin gauzatu da “Nömadak Tx Zuzenean” ikuskizun berria.
Oreka TX txalapartariak, haien talde berriaz lagundurik, kontzertu-bidaia ikusgarri bat egitera gonbidatzen gaitu, agertokian musika eta irudiak uztartuz.

OrekaTX



Eszenario atzealdeko pantaila, leiho erraldoi bat bilakatzen da eta musikari gehiago agertzea ahalbidetzeaz gain, bertatik abiatuko gara herrialde eta pertsona ezberdinak ezagutzera.

Gainera, taula gaineko instrumentazio aniztasunak eta hauen sonoritate aberatsak, txalapartaren garapena sustatzeko gune berri eta egokia bihurtzen dute ikuskizun hau, urrutiko musikari eta kultur anitzen topagune bilakatuz.
Kontzertu multimedia berritzaile honek, esperimentazioa eta fusioa lantzeaz gain, herrien arteko elkartasuna eta kulturartekotasuna ditu hizpide.
 
MUSIKARIAK

Oreka TX (Harkaitz Martinez de san Vicente, Igor Otxoa eta Mikel Ugarte); egurrezko   txalaparta eta harrizko txalaparta, tutuak eta bidoiak.
Iñigo Egia; perkusioa (taula indiarra, kaxoia, bendir, bodrham, jarroiak, wok, etab)
Juanjo Otxantorena; bouzukia
Amaiur Cajaraville; kontrabaxua eta baxua
Mixel Ducau; alboka, ttun ttuna, saxoa, sopranoa, klarinetea.

Espaloia 2010/01/03

Errege eguneko antzezlana: "Ni naiz Hector" (bi emanaldi)

Espaloia Kafe Antzokian bi emanaldi egingo dira "Ni naiz Hector" antzezlanarekin. Urtarrilak 6an izango da 18:00etan lehenengoa eta bigarrena 20:00etan. Sarrerak: 2X1, 12 euroan bi sarrera. Bai, bai, bi sarrera lortuko dituzu bat ordainduta. Ekarri zure lagunak kulturaz gozatzera. Sarreraren prezioa 12 euro.

Ni naiz hetor



Hector da komedia honetako pertsonaia nagusia. Kontablea da Hector, 30 urteren bueltan ditu eta multilzaharra dela esan genezake. Arazo bat du Hectorrek. Ahotsak entzuten ditu, barne-ahotsak entzuten dihardu urtetan. Entzun eta entzun, entzun eta entzun ba indarra hartzen joango dira ahotsok eta bat beharrean bi bihurtuko dira, bi NI izango dira. Hezur-haragizko bi NI izango dira. Nola konpondu arazoa? Psikologo batengana joanda, Estirengana, gaztetan ezagutu zuen Esti goxoarengana, orduko hartan horrenbeste txoratu zuen Estitxurengana…

Aktoreak:
Nagore Aranburu, Aitor Beltraán, Teresa Calo, Iñaki Urrutia y Asier Zinkunegi.

Autorea eta zuzendaria: Jokin Oregi

Espaloia 2009/12/26

Adi!!!!! urtarrilean 2X1

Bai, bai. Prest gaude urtarrila inoiz baino eskaintza hobeagoekin egiteko. Antzerkiak, musika emanaldiak, magia ikastaroa, zerbeza dastaketa ikastaroa... Eta dena, den-dena 2X1 aukerarekin. Bat erosi eta bi eraman. Ez esan gero urtarrileko aldape gogorra denik, e? Guk kuturaz goxatzen lagunduko dizugu. :-) Informazio gehiago laster.

Espaloia 2009/12/19