Hemen zaude: Hasiera Blogak Espaloia Espaloia: Kultura era duinean
Dokumentu Akzioak

Espaloia: Kultura era duinean

Apustu estrategikoa da  Espaloia kafe antzokia Elgetako Goibeko kultura elkartearendako. Helburua da euskaratik abiatuz kultura ekitaldiak era duinean eskaintzea. Areto honek ziurtatuko du herritar guztiendako plaza berri bat, kulturarendako leku zaindua adin guztientzat. Gura da eskaintza zabaldu batez ere Debabarrenera eta Debagoienera, baita Bizkaia aldera zein Euskal Herrira.

Kultura helburu
Kultura izango da helburu nagusia (hitzaldiak, erakusketak, kontzertuak, antzerkiak, zine-kluba…) Enpresen bilerentzako leku aproposa ere eskaintzen da Interneteko doako konexioarekin (wifi) eta irudi proiekzio aukerekin. Ezin ahaztu eguneko menuak ere emango direla; izan ere, sukaldea eta jantokia ditugu 70 lagunendako.

wifi zerbitzua, doan

Espaloia antzoki osoan doako wifi konezioa dago. Zure ordenagailua ekarri dezakezu eta kafea hartzen zauden bitartean konektatu. Gainera, Espaloiak bi ordenagailu jartzen ditu 16 urtetik gorakoendako. Bi mac eramangarri hauek barran eskatzea baino ez dago. Egunkariak irakurri, zein eguraldi egingo duen, erosketak egin, mapak kontsultatu, nabigatu... wifi zerbitzua eta ordenagailua erabiltzeko aukerarekin.

Egin diren lanak
Udalak zeukan lokal batean egin ziren lanak. Estruktura, beraz, egina zegoen. Orain, egokitu dira jantokia, sukaldea, taberna, kafe lekua eta batez ere agertokia. Argiztapen profesionala dago aretoan egin den kamara beltzean. Proiekzioak egiteko pantaila handia ere badago aretoan. Asteazkenero ematen ditugu filmak, zineklubean.

Soinua
Bertako (Ikus Entzun) eta Madrileko (SPA) adituen harremanarekin bideratu da aretoko soinua. Lehenengo, lokalaren neurriak, oihartzun lekuak eta abar neurtu ziren. Froga horiek emandakoari jarraiki aukeratu da soinu ekipoa eta bideratu dira lan batzuk. Esaterako, horma guztian material berezi bat jartzea eta 800 egur listoitik gora sartzea areto guztian zehar. Emaitza: soinu ona.

Orain, ekintza dezente antolatzen gabiltza eta helburua horixe da hain zuzen: programazio iraunkorra egotea. Elgeta ez da Bilbo, baina herri txikiek ere badute kultura era egokian jasotzeko eskubidea. Horixe bultzatzeko sortu da Espaloia Koop. E. 2004ko ekainaren 26an zabaldu genuen. Oraindik ez duzu bisitarik egin? Animatu, ondo etorri Espaloia Kafe Antzokira. Gozatu gurekin batera.