Hemen zaude: Hasiera Blogak Espaloia
Dokumentu Akzioak

Espaloia

'Despertar los sentidos' dantza-ikuskizuna domekan

"Despertar los sentidos" 2001ean Portu zen eta ezintasuna (fisiko, psikiko edo sensoriala) duten lagunen bizi maila hobetzea izan zen erronka eta helburu. Domekan, hilak 6 izango da ikuskizuna, arratsaldeko 18:00etan.

Asko dira antzezlan estilo honetara gerturatu daitezkeen pertsonak eta antzezleak topatu dute aisiagune eta plazer gunea bat ezintasuna gaindituz. Bizi berri bat zabaltzeko antzezlana da eta dantza zein gorputz adierazpena ditu oinarri. Integrazio soziala helburu dute antzezleek.

Ikuskizuna Sarah Ramirez zuzendari et koreografia arduradunaren eskutik dator. Ballet klasiooan dago ikasketan egiten Ramirez eta proiektu honetan buru-belarri egon da. Psiko-balleta-arekin 2001an hasi zen, eta gaur egun "despertar los sentidos" du proiektu nagusi.

Sarrerak: 6 euro eta umeek 3 euro. Bazkideek erdia.

 

Despertar los Sentidos
Despertar los Sentidos

 

Espaloia 2008/03/31

Anthony Blake: Berriz ere liluratzeko prest!

Badira 25 urte esperientzia sinestezinak erakusten diharduala Estatuan zein munduan zehar. Elgetara hirugarren aldiz etorriko da eta egin duen azkenengo espektakuloa ikusi ahal izango dugu: 'Anthony Blake más cerca'. Mentalismoaren kontzeptu berri bat erakutsiko digu Más cerca lanean. Apirilaren 12an. Sarrerak enkargatzeko aukera duzue.

Lo saben todo de ti edo espiritu muntaien ostean mentalismoaren esentziara bueltatu dela esan genezake. Telepatia, predizioak, eta dena ikusleekin batera, bertatik bertara. Blakek dioenez, bera kapaz da zure lehena jakiteko eta baita zure etorkizun hurbila zein izango den ere. Zure identitatea, gustuak, desioak, proiektuak… baita poltsikoan daramazun diru kopurua ere. Ez duzu sinesten? ba sorginen gainean esaten den eran, ez esan inoiz ezin denik eta zure esku dago gero hori benetan hala den edo ez sinestea.

 

Anthony Blake
Espaloian izango da apirilaren 12an

 

Bere mentalista jardunak erakutsi dio bakoitzaren barnera begiratzea posible dela. Denok daukagula esaten duguna baino askoz gehiago gordeta, azalean geratzen garela maiz, baina badagoela ia ezagutzen ez dugun eta esanahiez beterik dagoen mundu oso bat.

Gure bost zentzuak dira kanpoko munduaren adierazlerik onenak. Beraien bidez jasotzen dugu inguruan gertatzen dena. Kalkulatzen da segundo bakar batean 11 milioi bit informazio jasotzen ditugula nahiz eta bakarrik hamasei bit prozesatu modu kontzientean.

Intuizioa. Hori da seigarren zentzua eta galdera ez arrazionalei erantzuna emateko gai dena. Gure bizitzetarako arma potentea dugu intuizioa nahiz eta gehiegitan uzten dugun bazter eta arrazionala denari kasu egin bakarrik.

Blakek dioenez, gure zentzuak landuz intuizioa entrenatu eta garatu egin dezakegu. Blakek Espaloian eskainiko ei du "el poder de la mente" gauza inposibleekin jolas egin dezagun. Gure arrazoiak ikusten duena baino askoz harantzago ikusteko prest ei dator Elgetara. Harantzago dagoena gertuago ikusteko. Prest dago imajinazioa eta errealitatearen hari fina hausteko eta dena erlatibizatzeko, baita denbora ere. Ze, Blakek esaten duenez, "zer da denbora gure gogorapenen artean dagoen espazioa baino?"

  • Elgetan, Espaloia Kafe Antzokian.
  • Apirilak 12, zapatua
  • Gaueko 22:30ean.
  • Sarrerak: 18 euro eta 15 euro.

 

Espaloia 2008/03/31

'Sexo gratis' antzezlana

Sartu googlen "sexo gratis" hitzak eta ikusiko duzu zenbat milaka lotura emango dizkizun. Beldurgarria da sexua doan bila dabilen jendetza. Ba Espaloia Kafe Antzokian aurkituko duzu sexu horretatik piska bat. Multiorgasmikoa dela aitortzen digute antzezleek. Bikoteak, hirukoteak, kuxkuxeroak... Apirilaren 4an da zita. Bazatoz?

Sexo Gratis Kunka konpainiak ekoitzi duen bigarren antzezlana da. Beren lehen ikuskizuna, Meando fuera del tiesto, taldearen aurkezpena izan zen eta umore gaziz beteriko 30 sketchez osatuta zegoen.

Bigarren lan hau, Josean Miguelek eta Eloy Beatok idatzitako antzezlana da eta taula gainean sexuz beteriko 80 minutu dira. Komedia naturalista antzezten duten bost aktore, voyeurismora gonbidatzen duen zuzenekoa.

Sexo gratis sarean eta taula gainean, datorren apirilaren 4an Espaloia kafe antzokian.

Eguna: apirilak 4, barikua.

Sarrerak salgai: 14 euro eta 11 euro.

Lekua. Espaloia Kafe Antzokia.

Ordua: 22:30ak.

Bideoak ikusteko... : http://www.kunka.tv/


 

Espaloia 2008/03/20

Antzezlana : 'Made in Xina'

Cascai Teatre taldeak aurkeztuko digu 'made in xina'. Martxoaren 14an, barikuan, izango da, 22:30ean, Espaloia Kafe Antzokian. Sarrerak salgai daude. 11 euroan (bazkideak) eta 14an. Umore subrealista lantzen dute Cascaikoek. 'Livin Costa Brava' ezagunaren antzerakoa da.

Made in Xina
Made in Xina

Sudur gorria galdu duen pailasoaren istorioa kontatuko digute, gizartean parte den pailasoaren abenturak. Horretarako poesia gestuala erabiliko dute. 2006ko urrian izan zen estreinaldia Gironan eta geroztik Katalunia guztian zehar ibili dira. Perpiñango festibal internazionalean hartu zuen parte lan honekin. Irailean Tarregan ibili dira eta gero Esparreguera festibalean. Gurera Pasaiara gerturatu ziren, hango umore mostrara.

Made in Xina
Antzezlana Espaloian.

 

Zein da gaia?

Nunbaiten dihardute lanean pertsonaia historiko batzuek. Kalitate kontrola egiten dute eta kalitatea neurtzen dute Txinatik datozen produktuen gainean. Boxeadore ohi bat, bekario bat, enkargatua.... Berain bizipenak, lan egiteko moduak, ilusioak, penak... onenak izaten saiatzen diren pertsonaiak dira, kabreatua dagoen txinatar baten agindupean.

Efizientzia! efizientzia! Horixe da behin eta berriz enpresa munduan entzuten dena eta hauek, beren erara, efizienteak dira, baina galtzaile izateko jaioak daude. Espektakulo subrealista.

Zer diote antzezlanaz?

 “La compañía Cascai aporta un toque burlesco con un espectáculo surrealista y con mucho color, servido por excelentes comediantes. Una gran explosión de risas, muy refrescante.” J.M.C L’Indépendant (France).

“Dentro de este ambiente de dibujos animados vivientes, coloristas, no faltan los efectos especiales, estos actores son irresistibles. Dominan el arte del mimo, hábiles en muecas expresivas, revisan los recursos inacabables de los grandes clowns, los comediantes de la compañía Cascai producen las risas del público. Un buen momento de detención, y un soplo de buen humor comunicativo.” J.M.C L’Indépendant (France).

Fitxa artistikoa:

IInterpreteak: Marcel Tomàs, David Estany, Carles Amarlrich, eta Susanna Lloret.
Soinu eta irudia: Albert Mosoll.
Jantziak: Jean Pierre Belmondo.
Zuzendaria: Marcel Tomàs.
Ideia i sorkuntza: Cascai Teatre.

Espaloia 2008/03/10

Fadoak kantatuko dizkigu Ventos de Saudade taldeak

Fadoak bai, Portugaleko fadoak entzunez gozatzeko aukera daukazue Elgetan. Sarrerak 6 euroan daude salgai eta bazkideendako 4 euroan. Martxoaren 1ean izango da, zapatua, 22:30ean. Zure belarriek merezi dute horrelako gozatu bat. Ez zara damutuko etorriz gero. Animo!

Fadoak: Ventos de Saudade Soraluzeko haizeak ekarritako taldea da Ventos de Saudade. Taldekideak ez dira portugaldarrak, ezta portugaldarren ondorengoak, ezta Portugalen denboraldi batez bizitakoak, baina Portugalgo arimaren musika jotzen dute: fadoa.

2005ean hasi ziren kontzertuak ematen, fadoaren xarmak harrapatuta, gitarra espainiarra (Jon Basauri), portugaldarra (Domentx Uzin), zeharkako txirula (Ane Ugalde) eta ahotsarekin (Arianne Unamuno).Gaur artean leku berezietan izan dituzte emanaldiak: Eibarko Coliseo Antzokian, Donostiako Tabacaleran, Eibar Kantuan jaialdian, pintura erakusketa batean, unibertsitateko diploma banaketetan, herri txikietako ermita eta tabernetan…

Ordu eta laurdenez, Amalia Rodrigues, Mariza edo Misia bezalako fadista handi eta ezagunen kantuen bertsioak eskainiko dituzte; besteak beste, O silencio da guitarra, Lisboa Antiga, Maria Lisboa edo Uma Casa portuguesa.

Eibarko coliseoa jendez lepo betetzetik datoz Elgetara eta sarrerak aurrez hartzea era badago. Orain hiru aste dela hasi dira sarrerak erosten. Horretarako tel.: 943789085

Espaloia 2008/02/24

Antzezlana: ¡Que pelo más guay!

Izugarrizko arrakasta izaten ari den antzezlana izango da ikusgai. Gioi onenari saria jasoa du antzezlanak eta gustura barre egiteko horietako bat da. Bizi ditugun denboretarako barre dosi bat. Otsailaren 22an gaueko 22:30ean.

¡Que pelo mas guay!Hamar urte baino gehiago dira bi zerebritok egin zutela bat sorkuntza eta umorea uztartuz. Ordutik hainbat espektakulu izan dira eta horietako bat ekarriko dugu Espaloira. Egin dituztenen artean kokatzen dira:
 TREP, YO TENGO UN AMIGO QUE ME AMA, SEXKETCH (AMOR DE COLOR MAHONESA), HIPO, ¡QUÉ PELO MÁS GUAY! , H , ESCÚCHAME TÚ A MÍ, EN GRILLETES. Gurean izango dena "¡Que pelo más guay! da eta baliteke egin dutenetan ezagunenetakoa izatea. Egiteke zuten denbora batean eta berriz ere hartu dute antzezlana Espaloiko bezeroei erakusteko. Mundu bi ikusiko ditugu, elkarren zerikusirik ez duten mundu bi eta sorpresas harrapatuko gaituzten pertsonaiek kontantuko dizkigute munduok.

Eguna: Otsailak 22, 22:30ean

Sarrera: 14 euro (bazkideek 12)

Lekua: Espaloia kafe antzokian

 

  • Pais-en: LEOPOLDO ALAS. Dos granujas con droga en una maleta trapichean en el teatro Alfil La compañía Sexpeare sigue abonada a la parodia. En ¡Qué pelo más guay!, montaje recién estrenado en el teatro Alfil, se burla de ese dúo típico de compañeros de fechoría que tanto han explotado el cine y la televisión.
  • El Mundo egunkarian: JUAN ANTONIO VIZCAÍNO. "La joya de Rulo Pardo y Santiago Molero Suben. Estos chicos son realmente buenos...puro teatro pop, ágil, inteligente, divertido...de una frescura que constipa. No se la pierdan."
  • Lateatral.com-en  PEDRO MANUEL VÍLLORA  "¡Qué Pelo Más Guay!. Cocaína En La Peluquería Son dos payasos, los antiguos y sempiternos que nos hacen desternillar de risa, mezclando la inteligencia, el humor, el disparate y el absurdo. Magníficos actores, estupendos cómicos, dominan el escenario, su ritmo, sus tonos aparentemente espontáneos pero tras los cuales, no cabe duda, hay un potente trabajo."
  • Lanetron: ENRIQUE CENTENO. Eddie y Fran son dos macarrillas de los 70 que nos invitan a vivir una desternillante aventura de hora y media de duración. Aquellos que vieron Hipo y pensaban que no era posible pasarlo mejor se equivocaban. Sólo hacen falta dos cosas para enfrentarse a ¡Qué pelo más guay!: mucho sentido del humor y un buen calentamiento mandibular. ¡Ah! Y, sobre todo, no se rayen.
  • Abc-n: SUSANA MORENO. Buen humor estrafalario «Qué pelo más guay» es un prodigio de jovialidad, inventiva e ironía; un espectáculo idóneo para espectadores de mentalidad joven y desenfadada; una puesta al día del teatro cómico para un nuevo tipo de público acostumbrado a desenvolverse por la modernidad.

Espektakullu hau 2002koa da, eta Efekto SL enpresak produzitutakoa da. Telón Chivas saria jasoa dauka gidoi oriiginalari. Espektakulu ederra ikusteko aukera Espaloia Kafe Antzokian.

Autorea :Sexpeare
Zuzendaria :Sexpeare y David Ottone ( Yllana)
Antzezleak :Santiago Molero y Rulo Pardo
Iraupena :1h 30
Produkzioa :SEXPEARE y PRODUCCIONES EFEKTO

 

Espaloia 2008/02/12

Anje Duhalde Espaloian, otsailaren 9an

Zapatuan etorriko da taldekideekin Anje Duhalde. Sarrerak dagoeneko salgai daude Espaloian bertan. 22:30ean hasiko da emanaldia, zapatuan.

  • Noiz: Otsailak 9, zapatua.
  • Non: Espaloia Kafe Antzokian
  • Ordua: 22:30ean
  • Sarrerak: 10 euro eta bazkideek 8.

Anje Duhalde

1950ean sortu zen Arrangoitzen, Lapurdin. Oso gazterik hasi zen musikan. Gaur egun kantari eta gitarrajole bezala da ezaguna, baina hastapenetan, 60. hamarkadan, bateria jotzen zuen El Fuego taldearekin, dantzaldiz dantzaldi.

70eko hamarkadan, Mixel Ducaurekin batera, euskarazko lehen rock taldea sortu zuen Anje Duhaldek, Errobi mitikoa. Rock progresiboa eta nazioarteko beste hainbat joera hurbildu zizkigun talde hark.

Errobiko sortzaile da, taldea desegin zenean bakarlari bezala segitu zuen, baina kosta egin zitzaion Errobiren itzaletik aldentzea. bakarlari lan horretan, tradizioarekiko atxikimenduak pisu handiagoa hartu du rock eta pop moldeko kantuetan.

1980 urtean Errobiaren hegitik atera zuen, bere bakarkako lanari hasiera emanez eta bizitza osoa eman du ogibide horretan.

Elkarlan asko egin dituen bakarlaria da Anje Duhalde. Akelarre taldearekin, esaterako, lau urtez ibili zen, berbenaz berbena, Euskal Herriko txoko guztiak ezagutzen. Akelarreren bi diskotan parte hartu zuen, Gau pasa eta Ari gara izenekoetan.

Baina berbenero alde horrek ez zion ukatzen bere bidetik segitzea eta Erroz eta oroz edota Nahas-mahas diskoak dira horren adibide. Beranduago, Xabier Amuriza bertsolariarekin egindako lanaren emaitza plazaratu zuen 1991n. Xabier Amurizarekin kantari diskoa txapeldunaren bertsoekin osatua dago, Duhaldek gitarra eta ahotsa jarri dizkio eta musika bion artean egina da. Lan bikain horren ondoren Bakezaleak (1992) atera zuen, oso kritika onak jasoz, eta 1993an Zuzenean disko bikoitza, non bere kanten bilduma egiten den. Harrezkero Azkarate, Pinpirin eta Florian eta George Brassens kantari diskoak plazaratu ditu.

Anje Duhaldek sentimendua duen edozein musika gustatzen zaiola dio eta bere idoloak (Neil Young, Bob Dylan, Paul Simon...) ez ditu aldatu. Kantari engaiatua, zentsura dela eta arazoak izan ditu. (informazioa zenbatgara.org-tik hartuta)

Espaloia 2008/01/22

"Gu ta Gutarrak" Espaloira datoz

Azkenean Elgetan ikusteko aukera izango dugu. Emanaldia egiten diharduten lekuetan aho zapore goxoa uzten ari da taldea. Bertsozale, musikazale... denak batzen dituen zuzenekoa da Gutarrena. Diskoarekin ere arrakasta izan ostean datoz tontorrera, eta zuzenekoan ondo baiño hobeto moldatzen direla erakutsiko dute beste behin. Gutarrekin hitzordua urtarrilaren 18an, barikua. 22:30ean. Etorri eta gozatu!

Horrela definitzen dute gutagutarrak.eu blogean gutar izatea: Gutako bakoitzaren baitan hamaika gutar bizi da: gutar ameslaria, gutar axolagabea, gutar zintzoa, gutar eszeptikoa, gutar parrandazalea, gutar gaiztoa, gutar politikoa, gutar sexuala, sentibera, eroa…
Gutako bakoitza hamaika gutarren artean bizi da: Xalbador, Sarrionaindia, Groucho Marx, Maurizia, Corto Maltese, Joe Strumer, Mafalda, Xabier Lete, Fidel Castro, Marijaia, Bob Marley, Janis Joplin, Elgeta, Mahoma RIP…

GuTaGutarrakGu ta gutarrak ikusteko sarrerak salgai daude dagoeneko Espaloian. Giro atseginean ikusteko aukera izango duzu. Trago bat, mahaiak eta aulkiekin atondutako gunea, artistak bertatik bertara ikusteko aukera...

- Noiz: Urtarrilak 18, barikua.
- Non: Espaloia Kafe Antzokian
- Ordua: 22:30ean
- Sarrerak: 10 euro. Bazkideek 8.



Gutarren berri beraien blogetik hartuta:

Unai Iturriaga

Bertsolaria. Bertsoak eta kantua jarri ditu lan honetan. Ibilbide luzeko bertsolaria da dagoeneko: bi bider izan da Bizkaiko txapeldun (1994 eta 1996an), Txapelketa Nagusiko lau finaletan parte hartu du (1993, 1997, 2001 eta 2005ean) eta txapeldunorde da gaur egun; mila saiotik gora egingo zituen Euskal Herrietan. Bi disko kaleratu zituen 7 Eskale taldearekin. Letragile lanetan, PiLT, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta beste hainbat musikarirekin lan egin izan du. Nobela bat idatzi zuen (Berandu da gelditzeko, Susa) eta gidoigintzan ere badihardu, telebistan eta zineman. 

Igor Elortza

Bertsolaria. Bertsoak jartzen eta kantari dihardu lan honetan. Urteak dira bertsolari ibilbidea abiatu zuenetik: Bizkaiko lau txapel jantzi ditu (1998, 2000, 2002 eta 2004an) eta Euskal Herriko bi finaletan parte hartu du (2001 eta 2005ean); ehundaka saio egin ditu Euskal Herrietan. 7 Eskale taldearekin bi disko kaleratu zituen. Hainbat musikarirekin jardundakoa da letragile lanetan, besteak beste, PiLT, Gozategi, Mikel Urdangarin eta Garirekin. Haur eta gazte literaturan eta gidoigintzan zenbait lan egindakoa da, eta euskara zuzentzaile lanetan dabil, gaur egun, Durangaldeko Anboto astekarian.

Josu Zabala

Musikaria. Lan honetako doinu guztiak bereak dira, eta, soinu txikia eta akordeoia jotzen ditu. Aspaldi ekin zion musika munduari. Hertzainak talde historikoa sortu zuen 1980ko hamarkadan: sei disko (Hertzainak, Hau dena aldatu nahi nuke, Salda Badago, Amets prefabrikatuak, Zuzenean eta Denboraren orratzak) eta bi maxi-single (Mundu berria daramagu bihotzean eta Une etengabeak) dira urte gogor eta zoragarri haietan lortu zuten arrakastak utzitako ondarea. Hertzainak desegin eta urte batzuk geroago, 7 Eskale taldearekin beste bi disko kaleratu zituen. Aurretik eta ondoren hainbat musikari eta bertsolarirekin lan egin izan du, beste batzuen artean, Xabier Amuriza, Ruper Ordorika eta Mikel Urdangarinekin. Aho bete kanta proiektuaren arduradunetako bat da, partaide den Arteola elkarteko kideekin batera.

 Aitor Rubio


Gitarra-jolea. Oso musikari ezberdinekin jo izan du azken urte hauetan, rock arloko proiektu pertsonalagoak beste era bateko lanekin partekatuz. Hiru disko (Ispilue, Heldu artean eta Bar Puerto) eta makina bat emanaldi egin zituen Mikel Urdangarinekin, bost urtean zehar. Azken urte hauetan Euskal Kantarik Onena telebista saioko musikarien artean ikusi ahal izan dugu, eta Consorcio taldearekin ere hainbat bira egin ditu. Mr. Jam eskolako irakasle ere izan zen, eta gaur egun, Drinking Rock taldearekin ere badihardu.

Xanpe

Bateria-jolea. Hamarkada bat baino gehiago darama musika munduan murgildurik. PiLT taldearen sortzaileetariko bat da: bost disko kaleratu dituzte orain arte (PiLT, Denbora, 3, Minus eta Game over). Izaera taldekoekin ere grabatu du diskoa berriki (Denbora kaos). Soinu teknikari ere aritzen da; Anestesia, Kokein eta Kuraiarekin lan egin du, esaterako. Grabazio teknikari ere badabil gaur egun, Koba estudioan, Bilboko Iralan.


Debagoienean egonak dira lehen ere eta demaseko arrakasta lortu zuten Amaia antzokian. Hango bideoa da jarraian jartzen duguna. Jon Sarasua izan zen orduan gonbidatua. Berezia izan zen emanaldia.


Espaloia 2008/01/07

Yllanaren "Buuuuu!" lana urtea hasteko

urtarrilaren 4an izango da antzerkilana Espaloia Kafe antzokian. Sarrerak dagoeneko salgai daude eta deituta enkargua egitea ere baduzu 943789085 edo eposta bat bidali eta konfirmazioa itxaron. . Barretxo batekin urtea hastea gaizki ez, ezta? 22:30ean da zita eta gazte zein helduk gozatzeko lana da.

Non: Espaloia Kafe Antzokian.
Noiz: Urtarrilak 4, barikua.
Ordua: 22:30ean.
Sarrerak: 14 euro eta 11 euro.

Yllanaren Buuuuuu!

Familia antzerki batekin hasiko dugu urtea. Monstruo handiak ikusiko dira Espaloiko taula gainean, ikararen eta izuaren klasikoak diren monstruoak. Izu fantastikoa bilatuko dute yllanatarrek keinu bidezko mintzaira erabilita. Yllanak aurkezten dizkigun hamaika lanetako bat da, Espaloiko zalegoari asko gustatzen zaion umorea jorratzen dute eta seguru berriz ere eskertuko dutela. Antzezlan hau 29 herrialdetan eskainia izan da eta 800.000 lagunetik gora izan dira berau ikusten. Badakizue, bermea dago ondo pasatuko duzuela. Ez egin hutsik!

Espaloia 2008/01/01

Euskal Herriko III. Ikus-entzunezkoen rallya

Abenduaren 29an izango da, zapatuan. 20 kamaralari ibiliko dira herrian zehar grabatzen. 20 talde izango dira Espaloia antzokian goizean goizetik. Ordenagailu, programa, gidoi... Eta egunean bertan jakingo dugu 1.500 euroren irabazlea zein den. Egindako film laburrak ikusi ahal izango dira 20:30ean.

 Egitaraua

8:30-9:00 Parte hartzaileei harrera (Antzokian)
8:30-9:00 Material banaketa
9:00 Rallyaren hasiera. Grabaketa lanak Elgetako hainbat tokitan egingo dira

13:00-14:00 Ekipoak muntatzeko tartea
14:00-19:00 Edizio lanak (Antzokian, eszenatoki aurreko espazioan)
19:00-19:30 Lanak entregatzeko tartea
19:30-20:30 2005 eta 2006ko lanen emanaldia (antzokian)
20:30-21:30 Rallyan sortutako lanen emanaldia (antzokian)
21:30-22:00 Parte hartzaileentzat lunch-a
22:30 Sari banaketa (antzokian)

Aurreko bi edizioen arrakasta aintzat hartuta, rallyaren edizioa antolatu du Topaguneak, Elgetako Goibeko Kultur Elkartearen laguntzarekin. Elgetako Espaloia Kafe Antzokia izango da abenduaren 29an egingo den lehiaketaren epizentroa: parte hartzaileek bertan egin beharko dituzte euren bideoen edizio lanak, lan horien proiekzioa eta sari banaketa bera ere bertan egingo baitira. Aurkezten diren lanen artean, hiru sari banatuko dira: 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak hain zuzen ere.

Norgehiagoka goizeko bederatzietan hasiko da, lanak egiteko erabili behar den gaia aurkeztu eta bideoetan txertatu beharreko ezaugarriak jakinarazten direnean. Parte-hartzaileek, orduan, arratsaldeko zazpiak arteko epea izango dute gidoia egin, irudiak grabatu eta muntaia egiteko. Aurreko edizioetan ez bezala, eta parte hartzaileek hala eskatuta, azpiegitura teknikoa lehiakideen kontura izango da oraingo honetan.

Ekitaldia zapatuz izango da, abenduaren 29an. Urtea amaitzeko modu kuriosoa, ez? :-)

Izena emateko epea azaroaren 27ra arte dago zabalik.

 

 

Espaloia 2007/12/21