Astoaren bloga
2008-05-06
Volcanos of Nevada
Gure lehengo mundu hartan bazen baserri bat egun jakin batzuetan ostatu bihurtzen zena. Ernio mendiaren bidean zegoen, eta izena zuen Mugats. Eguerdian oturuntza izaten zen, tarta, pastel eta guzti; arratsean, musika Muttubiyaren soinu txikiarekin, eta dantza mandioan -sarobean-.
»»Albisteak
2010-01-22
"Zazpi etxe Frantzian" Galizian saritua
"Zazpi etxe Frantzian" eleberriak itzulpengintza saria irabazi du Galizian. 2009. urtean galegora itzulitako lanik onena izendatu dute.

Bernardo Atxaga
Bernardo Atxaga (Asteasu, 1951) Joseba Irazu Garmendiaren goitizena da. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen eta hainbat lanbidetan aritu izan zen, harik eta, azkenik, laurogeiko hamarkadaren hasiera aldera, literaturari bete-betean ekin zion arte.

Bernardo Atxagaren bloga
Nola nahi duen egin Atxagak hurrengo liburua. Lau atal ditu, Astoarena (Astoa, memoria oneko animalia), Nevadako egunak (Idazle euskaldun bat Mendebalde Urrunean), Paradisuaz (Poemak eta Oharrak), eta Gogoetak (Literaturaz eta beste errealitate batzuez). Atxagaren bloga.