Albisteak
"Maite nuen" iruzkinen atalean

bulegoa | 2010-02-04
Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean iruzkin bat gehitu dugu.
Mikel Garmendiaren iruzkina:
Anna Galvada-ren Maite nuen
Itzultzailea: Xabi Paya
Zerbitzu Publikoetako interpretazioari buruzko jardunaldiak

Letren Fakultatea (EHU) | 2010-01-29
Letren fakultateak (EHU) antolatu ditu jardunaldiok, eta Gasteizen elkartuko dira bi egunez gai horren inguruan jarduteko, 2010eko otsailaren 4an eta 5ean, hain zuzen.
Ibon Uribarrik irabazi du "Jokin Zaitegi" itzulpen-lehiaketa

Patxi Petrirena | 2010-01-29
Ibon Uribarrik irabazi du Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa, Arrasateko AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak Kutxaren laguntzarekin antolatzen dutena (2002az geroztik) urtez urteko Literaturako Nobel saridunaren obra bat euskaratzeko. Uribarrik, beraz, Herta Müller idazle errumaniar-alemanaren obra bat euskaratuko du aurten; azken eleberria, hain zuzen ere: Atemschaukel (Arnasaren kulunka).
"Basmortua" iruzkinen atalean

bulegoa | 2010-01-26
Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean iruzkin bat gehitu dugu.
Karlos del Olmoren iruzkina:
J.M.G. Le Clézio-ren Basamortua
Itzultzailea: Luis Berrizbeitia
Langintza Xeheki, euskarazko literatur itzulpenen kritiken biltegia

ItzulBaita | 2010-01-21
Urte berriarekin iragartzen badugu ere, joan zaharra ez dugun 2009. urtean EIZIEk euskarazko literatur itzulpenen kritika berezituak egin eta argitaratzeko egitasmoa abiarazi du, eta txoko berezi bat eraiki die lan horiei webgunean: Langintza Xeheki atala.
Literatur itzulpenaren eta, ondorioz, itzulpengintzaren gaineko gogoeta eta ikerketa sustatzen laguntzea du asmo, eta literatur itzultzaileei ez ezik hizkuntza lanbide duen orori ere hobekuntzarako tresna bat gehiago eskaintzea.
Itzultzaile-interprete izateko 6 lanpostu Nafarroan

EIZIE | 2010-01-14
Nafarroako Gobernuak oposizio-deialdia argitaratu du euskarazko itzultzaile-interpreteen sei lanpostu betetzeko; lanpostuak A mailako funtzionario-lanpostuak dira. Halaber, deialdiaren bidez, aldi baterako kontratazioetarako zerrendak ere osatu nahi dira, hautapen-prozeduran lanposturik lortzen ez duten izangaiekin.
Irène Némirovsky eta Patricia Parry iruzkinen atalean

bulegoa | 2009-12-28
Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean bi iruzkin gehitu ditugu.
Mikel Garmendiaren iruzkina:
Patricia Parry-ren Bost hitzaldi krimenari eta histeriari buruz
Itzultzailea: Itziar Otegi
Karlos del Olmoren iruzkina:
Irène Némirovsky-ren Arimen maisua
Itzultzailea: Mikel Garmendia
"Hori lortuz gero"/"Hori lortzekotan" 2tzuL blogean

Bulegoa | 2009-12-22
Gauza bera adierazten ote da «lortuz gero» esatean eta «lortzekotan» esatean? Baldintzazko bi egitura horiek baliokideak direlako ustea aski zabaldurik dago, nonbait, edo zabaldurik egon da, behintzat. Bi egituren arteko aldea erakusteko, hain zuzen ere, artikulu mamitsua idatzi du Fernando Reyk EIZIEren 2tzul blogean.
"Eguzki kolpea" liburuaren aurkezpena

bulegoa | 2009-12-18
Literatura Unibertsala bilduman beste itzulpen bat aurkeztuko dute bigarren aldi honetako lanak kaleratzeko ardura duten Alberdania eta Elkarlanean argitaletxeek.
Munduko literatura, gure

bulegoa | 2009-12-03
Susa argitaltxeak eta Armiarma elkarteak Euskarari ekarriak webgune berria aurkeztu zuten atzo, munduko literaturatik euskarara ekarritako lanen bildumarik osatuena: mila idazle inguru, ehundik gora hizkuntza, bi mila idazlan baino gehiago, hainbat itzultzaile...