Albisteak
Keu Agirretxearen disko berria, doan
Internet bitartez eta doan lortu ahal izango da Keu Agirretxea Ondarroako musikariaren disko berria. 10 abestik osatuta dago eta grabatu bezala, bata bestearen atzetik, zabalduko dira MP3an. Lehenengo kanta urtarrilaren bukaeran entzun eta jaitsi ahal izango da. Hona hemen lehena Zuregana abiatzen naiz izenekoa
Kontzertu bariatuak asteburuak
BILL LYERLY + TRAVELLIN´BROTHERS Blues, country, swing, rockanroll
KEMEN LERTXUNDI + ESNE BELTZA Euskal kantagintzaren ahots berria eta triki saioa
FLAKUTT Txalaparta eta elektronika. Disko berriaren aurkezpena
EUREKA HOT 4 Soul-Punk suziri goria. Erritmo beltz izarditsuak
Petti eta Barrence Whitfield diskoa partekatzen
Egia esate aldera, halakoak egitera ohituta daude Petti zein Barrence Whitfield; biek ala biek ondo baino hobeto dakite zer den beste musikariekin lan egitea. Kantari nafarrak aurretik eginak ditu horrelako diskoak Anari, Txuma Murugarren eta Rafa Ruedarekin. Eta Whitfieldek, zer esanik ez. Rock&roll, blues, funk eta soul musikaren legenda bat da Whitfield, urte luzez The Savages taldearekin ibilitakoa, Richard Thompson, Solomon Burke, Los Lobos, Taj Mahal eta beste askorekin agertokian egondakoa, eta azken aldian, The Hi-Risers taldearekin. Oso ezberdinak izanagatik, biak abeslari bikainak, indartsuak eta senekoak dira, eta disko batean biltzeko ideia oso erakargarria izan da. Petti eta Barrence Whitfield, Bera eta Boston, gaztetasuna eta esperientzia, euskara eta ingelesa, rock&rollak loturik. Grabazioa kalean dago jada eta otsailean zuzenean entzuteko aukera izango da.