Mantendu zure segurtasuna

Firefoxek zure informazio pertsonala zuretzat gordetzen du, eta zure sareko interesak tipo gaiztoengandik urruti.

Honela mantentzen zaitu Firefoxek seguru:

Itzuli gora

Filosofia

Gure misioa web-a hobetzea da.

Mozilla onura publikorako erakunde gisa sortu zen, web-a denontzat leku hobea bihurtarazteko helburuarekin. Hau buruan, beti gabiltza Firefox hobetzen, punta-puntako segurtasun teknologiak eta zure pribatutasuna babesteko moduak bere baitan dauzkala ziurtatuz.

Zure segurtasuna da gure lehentasun nagusia.

Eta ez gabiltza arazoari bakarka aurre egiten. Segurtasunean adituak diren kideek osatutako nazioarteko komunitatea erlojuaren kontra ari da lanean sarean nabigatzea seguruagoa izan dadin. Gure taldeak errotik egiten du lan arazo posibleak identifikatu eta aurkituz kode lerro bakarra idatzi aurretik. Mosketari armada baten babesa izatea bezalakoa da. Bat guztiontzat, guztiok batentzat!

Itzuli gora

Komunitatea

Kode irekiarekin ez zaude inoiz bakarrik.

Sarea etengabe mugitzen eta aldatzen da--batzuetan ustekabean. Gure kode irekiko nortasunari esker, mundu osoko segurtasun ikertzaileek akatsak konpontzen eta segurtasun ezaugarri sendoagoak sortzen parte har dezakete. Gure probagileen komunitateak segurtasun arazoak berehala aurkitzen--eta konpontzen--laguntzen digu, egunero komunitateko hamar milaka kide bertsio berriak probatzen dauzkagularik.

Hemen sartzen zara zu jokoan:

Sarean seguru nabigatzeko lehen urratsa zure Firefox bertsioa eguneratuta mantentzea da (bertsio berri bat argitaratzean jakinaraziko dizugu). Hurrengo urratsa zure plugin-ak eguneratuta izatea da, eta helburu horretarako tresna erabilterraz bat daukagu. Urrats erraz hauek jarraituz gero web-eko segurtasun talderik onenaren abantailez gozatuko duzu.

Itzuli gora

Ezaugarriak

Firefoxek aukera onak egiteko tresnak ematen dizkizu.

Firefoxek tresna integratu eta erabilterrazak dauzka zu babesteko eta etengabe aldatzen den sarearen mundu honetan erabaki egokiak hartzeko. Segurtasun ezaugarri garrantzitsuenetako batzuk zerrendatu ditugu jarraian (edo ikusi zerrenda osoa hemen).

Zaharkitutako plugin-en detekzioa

Zenbait web orrialdek 'plugin' izeneko aplikazio txikien beharra dute, bideoak ikusteko, jokoak erabiltzeko edo dokumentuak ikusteko. Plugin hauek beste batzuek egindakoak izaten dira, eta beraz zaila da beti eguneratuta daudela ziurtatzea. Eguneratu gabeko plugin-ak segurtasunarentzat arriskutsuak direnez, Firefoxek jakinaraziko zaitu erasoak jasan ditzakeen plugin zaharkitu bat antzematen duenean, eta eguneratzeko webgune egokira bideratuko zaitu. Bisitatu plugin-ak aztertzeko orria.

Nabigatze pribatua

Batzuetan interesgarria da ezkutuan aritzea. Ezaugarri hau aktibatzean, ez duzu inolako urratsik utziko besteek ikusteko moduan. Di-da batean pasa zaitezke nabigatze pribatura edo modu normalera, beraz, oso erraza da aurretik egiten zenbiltzanera itzultzea ezer gertatu ez balitz bezala. Zoragarria da partekatutako konputagailu batean bankura konektatzeko edo ziberkafe batean e-posta irakurtzeko.

Webguneen berehalako identifikazioa

Erosketa bat egin aurretik webgunearen fidagarritasuna egiaztatu nahi duzula? Klikatu edozein guneren ikonoan identitatea berehala egiaztatzeko. Bigarren klik batekin infomazio gehiago eskuratuko duzu: Zenbat aldiz bisitatu duzu? Gorde dituzu bertako pasahitzak? Aztertu gune susmagarriak, ekidin web iruzurrak eta ezagutu gunearen benetako nortasuna.

Ikusi Firefoxen segurtasun ezaugarri guztiak.