EuskoSare > EuskoSareri buruz > Kenny Ching estatubatuarrak Mikrokontakizuna 2008 irabazi du
2008-12-15 20:03
Azken aldaketak: 2008-12-16 08:46
Itzultzailea: Zoraima Martínez de Pisón

Kenny Ching estatubatuarrak Mikrokontakizuna 2008 irabazi du

Kenny Ching Estatubatuarra izan da aurtengo Microkontakizunen irabazlea. EuskoSarek antolatutako lehiaketan istorioak aurkezteko epea Azaroaren 30ean bukatu zen. Geroztik bildu da epaimahaigoa eta luze pentsatu ondoren, saria Kenny Ching-i banatzea erabaki dute honen “Eve in Donosita” lanagatik.

Istorio honetan Amerikarrak bere bigarren topaketa deskribatzen du Genevievekin, zein Donostian gertatzen den. Genevieve ondo ezagutzen du idazleak, lehen ere aurkitu izan du Gipuzkoar hiriburuan; aurkitu bai baina intimatu berriz ezin izan du egin. Istorio laburra ingelesez dago idatzia eta ez ditu 300 hitz baino gehiago – hau zen lehiaketan sartzeko arauetako bat.

Mikrokontakizuna 2008 EuskoSarek antolatutako lehiaketa da, zeinek euskal gaien inguruan idaztera bultzatu nahi dituen munduko biztanleak. Hirugarren edizio honetara “kalitate handiko” ehun  lan inguru aurkeztu dira, epaimahaigoak adierazi duen lez.

Irakurri Eve in Donostia


Kalifikatu:
http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/kenny_ching_mikrokontakizuna_2008_irabazi_du/eks_newsitem_view