Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Oscarretan film onena izateko hamar film hautagaiak, Torrent gisa jaisteko moduan

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-02-02 ¦ 15:14 ¦ zinema

Gaur eguerdian jakinarazi dituzte Oscarretarako aurtengo hautagaitzak edo nominazioak. Film onenerako, bost hautagai barik, aurten estreinakoz 10 dira. BitTorrent bilatzaile batean bilatu dugu, eta hamarrak daude bertan, jaisteko moduan, bederatzi kalitate onean, eta Avatar, oraingoz, kalitate eskasean (eskuzko kamerarekin grabatua).

Publizitatea

Hamar film onenen hautagaien artean, hemen zerrendatu ditugun lehen biek bederatzina hautagaitza dituzte guztira. Eskainitako estekak BtJunkie BitTorrent bilatzailekoak dira. Fitxategi guztiak, salbu eta Avatarrena, kalitate handikoak dira. Avatarren kopia eskuzko kamera batekin zinema areto batean filmatutakoa da.

BTJunkie eta Torrent fitxategiak erabiltzeko, hemen argibide batzuk euskaraz.

Erantzunak

#1. Re: Oscarretan film onena izateko hamar film hautagaiak, Torrent gisa jaisteko moduan

xuriken ¦ 2010-02-02 ¦ 20:43

Ui, ui, ui...

Sinde andereƱoak hau ikusiko balu...

Webgunea bazara, ez dakit zer den okerrago, Espainiako Kultura Ministerioak epai zaitzan, ala Angela Murillo bezalako epaile batek.

Tira, jakin, Oscarren hautagaien ekitaldia Livestream webgunean zuzenean ikusteko aukera izan zela, eta oraindik dagoela ikusgai.

Pentsatzekoa behin betiko irabazleen berri ere zuzenean emango dutela zerbitzu honetan.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Facebook bidez erantzun