Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Atalak
sectionbanner.gif

Albisteak

Sarrera Albisteak MU DENDA ireki da gaur unibertsitatean

MU DENDA ireki da gaur unibertsitatean

2010/02/04 09:29

Gaurtik aurrera, MU DENDA daukagu irekita.

Aspaldidanik eskuartean darabilgun ideia da hau eta azkenean lortu dugu abian jartzea.

Denda hau, gure unibertsitateko bi ikasleren artean garatutako karrera bukaerako proiektu baten ondorioa da. Hain zuzen ere, Diseinuko ikasle bat, Idoia Cillaurre, eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Lizentziaturako ikasle baten artean, Arkaitz Bea,  garatutako proiektua.

Denda honek bost salmenta puntu izango ditu eta unibertsitateko bost campusetan egongo dira kokatuta.

Dendaren erakusleihoa Mondragon Unibertsitateko webgunean dago edo http://www.mondragon.edu/denda/ helbidean.

Orain dauden produktuetaz gain, beste batzuek ere ekarriko ditugu eta izango duzue horren berri.