Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Atalak
sectionbanner.gif

Albisteak

Sarrera Albisteak Zabalik dago izena emateko epea MUn ikasi nahi dutenentzat

Zabalik dago izena emateko epea MUn ikasi nahi dutenentzat

2010/02/02 16:34

Otsailaren 1ean ireki da izena emateko epea 2010-2011 ikasturtean Mondragon Unibertsitean ikasi nahi dutenentzat. Epea zabalik egongo da ekainaren 18a arte.

Izena eman daiteke honako ikasketetan:

 

 

Goi Eskola Politeknikoa (Arrasate eta Goierri):

  • Mekanikako Ingeniaritza Gradua
  • Industria Diseinuko eta Produktu Garapenerako Ingeniaritza Gradua
  • Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Gradua
  • Industria Elektronikako Ingeniaritza Gradua
  • Informatikako Ingeniaritza Gradua
  • Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritza Gradua
  • Bigarren zikloa: Industria Ingeniaritza
  • Bigarren zikloa: Industria Antolakuntzan Ingeniaritza
  • Bigarren zikloa: Automatika eta Industri Elektronikan Ingeniaritza
  • Bigarren zikloa: Informatikan Ingeniaritza
  • Bigarren zikloa: Telekomunikazioetan Ingeniaritza
  • Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Masterra
  • Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza Masterra

Enpresa Zientzien Fakultatea (Oñati eta Bidasoa):

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua
  • Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua
  • Bigarren zikloa: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza
  • Enpresa Kooperatiboen Kudeaketa Masterra
  • MBA- Enpresa Zuzendaritza Masterra

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Eskoriatza):

  • Lehen Hezkuntza Gradua
  • Haur Hezkuntza Gradua
  • Ikus-Entzunezko Komunikazio Gradua
  • Bigarren Zikloa: Psikopedagogian.
  • Bigarren Hezkuntzako Masterra.

Hiru modu izena emateko

Hiru modu daude izena emateko, eta, denetan, ikasleak adierazi beharko du egin nahi dituen ikasketen lehentasuna:

  1. Mondragon Unibertsitateko webgunean.
  2. Mondragon Unibertsitatearen edozein fakultatetan.
  3. Posta erregistratu bidez. Kasu honetan, ikasleak eskatu beharko dio fakultateari gutunazala bidaltzeko.

Kasu guztietan, honako dokumentazio hau beharko da:

  • Inskripzioaren eskaera beterik.
  • Nortasun txartelaren fotokopia.

Eskatutako dokumentuetako edozein faltsua dela gertatuz gero, izen ematea automatikoki baliogabetuko da.