Hemen zaude: EIZIE »  Albisteak »  Langintza Xeheki, euskarazko literatur itzulpenen kritiken biltegia

Atzera albisteetara »

ItzulBaita | 2010-01-21

Langintza Xeheki, euskarazko literatur itzulpenen kritiken biltegia

Urte berriarekin iragartzen badugu ere, joan zaharra ez dugun 2009. urtean EIZIEk euskarazko literatur itzulpenen kritika berezituak egin eta argitaratzeko egitasmoa abiarazi du, eta txoko berezi bat eraiki die lan horiei webgunean: Langintza Xeheki atala.

Literatur itzulpenaren eta, ondorioz, itzulpengintzaren gaineko gogoeta eta ikerketa sustatzen laguntzea du asmo, eta literatur itzultzaileei ez ezik hizkuntza lanbide duen orori ere hobekuntzarako tresna bat gehiago eskaintzea.

Jatorrizko testuaren ordez egin zitekeen hautu guztien artean zergatik bat egin den; baztertu direnak zergatik baztertu diren, zer eman duen hautu horrek, zer ez; zer eman zezakeen bestela eginik. Hori guztia eta beste hamaika koska sortu ohi zaigu itzultzen ari garenean edo amaitu ondoren: zer iruditu zaie irakurleei, irakurle aditu ditugun lankideei?

Horiek guztiak eta beste hamaika koska berdindu nahian ireki du elkarteak atal berri hau webgunean.

2009an argitaraturiko kritikak

Josu Zabaleta. Gaueko gezurrak (Le menzogne della notte), Gesualdo Bufalino. Euskaratzailea: Josu Zabaleta.

Bakartxo Arrizabalaga. Wilhelm Tell, Friedrich Schiller. Euskaratzailea: Iñaki Goenaga.