Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea
euskara castellano français english
Mapa
Orri nagusira Gune hau lehenetsi Helbideak Atala inprimatu Iradokizunak Gogokoenetan ipini
Bertsoak
Bertsolaritza
Bertso Doinutegia
Bertsozale Elkartea
Agenda
Xenpelar Dok. Zentroa
Liburutegi Digitala
Hitzetik Hortzera
Bertso Eskolak
Nor da Nor
Txapelketak
Argazkiak
Kulturartea
Lanku
Foroa
Bazkide egin
BertsoZalea
Jolasak
Prentsa Bulegoa
Estekak
Jaso Berriak
bertsoplaza.tv

Babeslea:

Bizkaiko Foru Aldundia

Ostiralean abiatuko da Arabako kuadrilla arteko lehenengo bertso txapelketa

Ostiralean abiatuko da Arabako kuadrilla arteko lehenengo bertso txapelketa
Herrialdeko bertsolaritzaren oinarria sendotu eta ziurtatu asmoz, eskualdeka osatutako taldeetan bertsolari-bertsozaleak elkartu eta herrien eta eskualdeen arteko bertsolari txapelketa antolatu du Arabako Bertsozale Elkarteak.

Bederatzi taldek hartuko dute parte eta talde bakoitzean Arabako kuadrilla bereko kideak elkartuko dira.

Kanporaketa fasea otsailaren 19an abiatuko da, ostirala. ARAMAIO eta IZARRAKO BERTSO-ESKOLA taldeak neurtuko dira, afari formatuan, 20:30ean hasita, Aramaioko Marixeka Elkartean.

Afarirako izena emateko eman izena osteguna baino lehen 675707971 telefonora deituz edo araba.sustapena@bertsozale.com helbidera mezu bat igorriz.

Etxarri Aranatzen jokatuko da Nafarroako Txapelketaren lehen finalaurrekoa

Etxarri Aranatzen jokatuko da Nafarroako Txapelketaren lehen finalaurrekoa
Lehenengo faseko saioak amaituta hemezortzi bertsolarik abestuko dute datozen asteetan izago diren finalaurrekoetan.

Datorren larunbatean jokatuko da lehenengoa, otsailaren 20an, Etxarri-Aranatzeko Kultur Etxean, 17:30ean hasita.

Bertsolariak: Julio Soto, Estitxu Arozena, Ander Fuentes "Itturri", Xabier Terreros, Oskar Estanga eta Saioa Alkaiza.

Hitzetik Hortzera sarean telebistaz baino lehenago

Hitzetik Hortzera sarean telebistaz baino lehenago
Telebistaz emititu baino lehenago sarean ikusi ahal izango da aurrerantzean HITZETIK HORTZERA. Orain arte ere programa oso-osorik ikusi ahal izan da eitb.com/kultuta/bertsolaritza-n. Alabaina ostiral goizetan zintzilikatu ohi zuten sarean, bezperan etb3-n eman ostean. Aurrerantzean, ordea, ostegun goizetan jarriko dute ikusgai bertsolaritzari buruzko saioa.

Hitzetik Hortzerak 22 urte beteko ditu aurten pantailan eta Internet lehenesten duen Euskal Telebistako aurreneko programa da. Programa osorik, sei zatitan emana, eitb.com-en jartzeaz gain facebook-en astero aurrerapenak -eta emisioan sartu ezin izan diren bertsoaldiak- eskegitzen segiko dute, orain arte legez.

Bertso udalekuetan begirale, zuzendari edo sukaldari izan nahi?

Bertso udalekuetan begirale, zuzendari edo sukaldari izan nahi?
Uztailean eta irailean bertso udalekuak izango dira aurten ere, guztira 5 txanda egingo dira: Muxika (Bizkaia), Bidarrai (Behe Nafarroa), IraƱeta (Nafarroa), Orio (Gipuzkoa) eta Zuhatza (Araba).

Horietan begirale, zuzendari edo sukaldari izan nahi duten guztiek ateak zabalik dituzte.

Izena emateko epea: martxoaren 13ra arte dago zabalik.

Bertsozalea :: Bertsozale Elkartearen berripapera :: 2010eko otsaila Bertsozalea :: Bertsozale Elkartearen berripapera :: 2010eko otsaila
A G E N D A
otsaila
al
ar
az
oe
oi
la
ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
Sahararen aldeko bertso-saioa
Bastero, ANDOAIN.
2010-02-19, 22:00

Ikusi berriak

 

Babeslea:

eun grupo - Innovación en Sistemas de Archivo y Almacenaje

 

Euskaraz bai

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / F. (00) (34) 943 69 30 41 / bertsozale@bertsozale.com
Legezko oharra