Debagoiena

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Debagoiena

Gipuzkoa
Gipuzkoa - Debagoienaren kokapena.gif
Azalera 342,73 km²
Biztanleria 61.739 (2005)
Dentsitatea 180,14 bizt / km²
Udalerriak Arrasate, Bergara, Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola, Aramaio, Elgeta, Leintz-Gatzaga
Herririk handiena Arrasate (22.112)
www.debagoiena.com

Debagoiena edo Deba Garaia Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen eskualdea da, Euskadiko erdigune geografikoan kokatuta Bizkaia eta Arabarekin muga eginez. Izan ere, izaera mugalaria erakutsiz, zonaldeko 9 udalerrietatik 8 gipuzkoarrak dira eta 1 arabarra.

2005ean 61.739 biztanle zituen.

Eduki-taula

[aldatu] Mugakideak

Mugakide hauexek ditu: Iparraldean Debabarrena eskualde gipuzkoarra, hegoaldean Zuia-Gorbeialdea (Araba), ekialdean Urola Garaia (Gipuzkoa) eta mendebaldean Durangaldea (Bizkaia).

[aldatu] Udalerriak

[aldatu] Kultura

[aldatu] Euskalkia

Eskualdeko berezko euskalkia, Mendebaldeko euskara edo bizkaiera da. Halaber, hizkuntzaren erabilera mailak probintzia osoko altuenetakoak dira bertan, bereziki Oñati, Aramaio, Antzuola, Elgeta eta Bergaran.

Hiru ikastola ("Arizmendi" Aretxabaletan, "Aranzadi" Bergaran eta "Txantxiku" Oñatin), bertso-eskola bi (Arrasate eta Aretxabaletan) eta hainbat euskaltegi ditugu.

[aldatu] Monumentuak

Bertan ditugu Gipuzkoako hiribildu monumentalen arteko bi aipagarrienetakoak -Bergara eta Oñati, azken honetatik hurbil dago Arantzazuko santutegia-, baita Arrasaten kokatzen den euskal kooperatibismoaren sorlekua ere; bertako Erdi Aroko herrigune historikoak jatorrizko elementu asko ditu oraindik.

[aldatu] Jaiak

Ospakizun ezagunen artean Antzuolako Mairuaren Alardea edo Oñatiko Corpus Christi prozesioa eta Artzain txakurren nazioarteko lehiaketa aipa ditzakegu.

[aldatu] Inguru naturala

Debagoienak naturgune erakargarriak ditu, hala nola Aizkorriko Natur Parkea eta Aretxabaletan dagoen Urkulu urtegiko inguruak (Orkatzategi, Aitzorrotz eta Kurtzebarri mendiak).

Udalaitz mendiak Arrasate eta Elorrio (Bizkaia) banatzen du eta Anboto mendia eta Urkiolako Parke Naturaletik gertu dago.

Aloñako mendilerroa ere aipagarria da, Oñati aldean dagoena.

Elgeta aldean, Intxorta mendiak azpimarratuko dugu batik bat bere ezaugarri historikoengatik. Izan ere, Espainiako Guda Zibilean garrantzi handiko gertaerak jazo ziren bertan.

[aldatu] Gastronomia

Gastronomiari dagokionez, Bergarako gozokiak izan litezke eskualdea atseginez gogoratzeko aitzakia bikaina.

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Zerbitzuak

[aldatu] Osasungintza

Eskualdean bi erietxe nagusi daude: alde batetik Debagoieneko Ospitalea, gaixotasun orokorretaz arduratzen den zentro publikoa Osakidetzaren barrukoa, eta bestetik Aita Menni Ospitalea, psikiatria eta neurologia arloko zentro pribatu beteranoa dena.

[aldatu] Ikasketak

1997tik, goi-mailako ikasketak egiteko aukera dago eskualdean, Mondragon Unibertsitatean, Arrasateko zentro pribatuan.

Antzinean, Oñatiko Unibertsitatea martxan egon zen XVI. mendetik XX.era arte.

[aldatu] Debagoiendar ezagunak

Artikulu nagusia: Debagoiendar ezagunen zerrenda


[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak