Ots
18
22:51

Lasarte-Oria: 2008ko aurrekontua beste urte bat luzatuko dute

Asteazkenean, Foru Aldundiak jakin arazi zuen 2009ko zerga bilketa baxua dela eta, herriek 98,9 milioi bueltatu behar zituztela eta atzo burutu zen Udal batzarrean, Lasarte-Oriako alkateak jakinarazi ...

-- Delivered by Feed43 service

Txintxarri aldizkaria. Lasarte-Oria


Ots
18
20:51

Orio - Aia: Zazpi oriotar euskal arraunketa selekzioan

Autonomien arteko estropadan arituko dira, kadeteetan

Asteburu honetan, otsailaren 20an eta 21ean, autonomien arteko estropada jokatuko da Sevillan, kadeteetan. Bertan, zazpi oriotar arituko dira euskal arraunketa selekzioarekin.

Mutiletan, Beñat Uranga, Ander Agirre, Imanol Aiestaran, Aritz Lizarralde eta Mikel Aiestaran izan dira hautatuak eta, nesketan, Ekiñe Miralles eta Leire Arriola.

arrauna 2

 

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | kirola


Ots
18
18:50

Arratia - Ubide - Zeberio: Akats zuzenketea

BEGITUko 116. zenbakian, Zeure Berbea sailean, “Igorreko EAJ-ri gutuna” Igorreko Udaleko Atxiki Bako Zinegotziak sinatuta agertu zan, baina gutuna Galder Olibares Igorreko Alkateak sinatu eban. Erredakzino honen akatsa izan da eta barkamena eskatu gura deutsegu kaltetuai.

-- Delivered by Feed43 service

Begitu


Ots
18
18:00

Eibar: Aratosteak Txikitto!n

110. alean Aratosteei errepaso berezia egin die Txikitto!k. Eskoletan pasatutakoak eta asteburuko ekitaldiak argazkitan ikusteko aukera izango da, ikastetxeetako umeek egindako elkarrizketa, txiste, denborapasa eta abarrekin batera.

..etakitto! RSS


Ots
18
17:51

Sakana: Hamar urte plazaz plaza

Hamar urte betetzen ditu aurten Tximeleta plaza taldeak. Hamar urte herriz herri, plazaz plaza, Euskal Herriko hainbat txoko alaitzen. Taldeak modu berezian ospatu nahi izan du urtemuga: bi abesti sortu eta grabatu dituzte. Batean eta bestean banatzen ari dira haien lanaren emaitza.

<...   [+]

-- Delivered by Feed43 service

Guaixe, Sakanako Aldizkaria


Ots
18
17:51

Sakana: Esprinterrendako bigarren aukera gaur Algarven

Atzo abiatu zen Portugalgo Algarveko itzulia. Izarrez betetako edizioa izango da aurtengoa, tartean baitaude Contador etaVinoukurov (Astana) Leipheimer, Kroden (Radio Shack), Millar (Garmin), Luis Leon Sanchez (Caisse d´Epargne), Greipel (Columbia), McEwen (Katusha), Devolder (Quick Step), Boom (...   [+]

-- Delivered by Feed43 service

Guaixe, Sakanako Aldizkaria


Ots
18
17:51

Sakana: Haur eskola, heldu den urteko irailerako

Olatzean 0 eta 3 urte bitarteko haurrendako zentroa eraikitzen ari dira Lakuntzako eta Arbizuko Udalak. Arbizuko alkate Josu Miren Mendinuetak jakinarazi digunez, zentroak “heldu den urteko irailean zabalduko ditu ateak”. Espero baino urte bat beranduago.

Arrazoia galdetut...   [+]

-- Delivered by Feed43 service

Guaixe, Sakanako Aldizkaria


Ots
18
17:51

Sakana: Adinduek ariketak egiteko makinak erabilgarri daude

Duela bi aste Etxarri Aranazko Udalak adinduek ariketak egiteko bost makina jarri zituen Lazkoz eta Txikia batzen dituen plazan, Leteren etxe parean. Makina bakoitzak ariketa bat egiteko aukera ematen du. Hala, besoak, hankak, hankak eta besoak batera, aldakak lantzeko ariketak eginarazten dituzt...   [+]

-- Delivered by Feed43 service

Guaixe, Sakanako Aldizkaria


Ots
18
17:51

Sakana: Tratu txarrengatik atxilotuta

Aurreko ostegunean Foruzaingoak 21 urteko gizon sakandarra atxilotu zuten. Antza bikotekidea jotzeagatik atxilotu zuten, emakumearen salaketa jaso eta gero. Hala jakinarazi du gaurko prentsak.

Sexu indarkeria jasaten duten biktimendako aholkuak:
- Erasoa gertatzear bada. Ahal iza...   [+]

-- Delivered by Feed43 service

Guaixe, Sakanako Aldizkaria


Ots
18
17:51

Sakana: XXVIII. Lizardi Saria Castillo Suarezendako

Poesia idazle bezala ezagutzen dugu Castillo Suarez altsasuarra. Oraingoan ordea, bestelakoa idatzi du: Ebelina mandarina haurrendako lana. Eta, antza, ederki mustu du sail berria, egindako lanak XXVIII. Lizardi Saria irabazi baitu.

Jesus Maria Olaizola Txikikuk, Miren Agur Me...   [+]

-- Delivered by Feed43 service

Guaixe, Sakanako Aldizkaria


Ots
18
17:00

Eibar: “Bookcrossing” saioak antolatu dituzte liburutegian, gazteenak irakurtzera animatzeko

Juan San Martin Liburutegiaren iazko jardunaren inguruko datuen berri eman zuten martitzenean Mª Jose Telleria Euskara eta Kultura zinegotziak eta Eva Alberdi liburutegiko arduradunak. Urtetik urtera liburutegiko arduradunek zerbitzuak eta eskaintza hobetzeko ahaleginetan dihardute beharrean eta, aurkeztutako datuei begiratuz gero, erabiltzaileek ondo aprobetxatzen dituzte eskaintzen zaizkien baliabideak. Besteak beste, 2009. urtean 168.367 lagunek erabili zuten liburutegia eta bertako liburu zein bestelakoen inguruko 49.139 mailegu egin ziren. Liburutegiak dauzkan bazkideen kopuruak gorantzako joerari eusten dio oraindik ere: 8.179 bazkide zeuden 2009. urtea amaitzean, aurreko urtean baino %8’60 gehiago.

Aste Santu ingururako

Liburutegiko arduradunen helburuetako bat jendea irakurtzera animatzea da eta, horretarako, hainbat jarduera eta programa garatzen dituzte. Aurreko urteetako kanpainekin lortutako emaitzarekin animatuta, ikasturte honetarako prestatutakoak azaldu zituzten: “Ikasturte honetan 7 eta 25 urte bitarteko gazteentzat pentsatutako jarduerak ipiniko ditugu martxan. Horien artean garatuko dugun lehenengoa 7 eta 12 urtekoentzat antolatutako Bookcrossing delakoa izango da. Aste Santu inguruan ordubeteko iraupena izango duten lau saio egiteko asmoa dago, talde birekin. Euskeraz eskainiko dira saioak eta egun bakoitzean esparru baten inguruan jardungo dute: lehenengo saioan liburutegia nola erabili ezagutzera emateko jarduerak egingo dira, bigarren saiorako grabazio-tailerra antolatu dugu, hirugarrenean enkriptazioa landuko da, azken saioan, interesatzen zaiguna nola bilatu ikasiko dute”.
Izena emateko epea martxoaren 1etik 18ra egongo da zabalik eta lau saioetarako matrikulak 5 euro balio du. Udatik aurrera beste kanpaina batzuk garatzeko asmoa dutela aurreratu zuten aste honetako agerraldian: besteak beste, 4 eta 6 urte bitarteeko umeek gurasoekin batera parte-hartzeko tailerrak eta 13-25 urte bitarteko gazteentzat euren interesa pizteko moduko tailer monografikoak egingo dira.

..etakitto! RSS


Ots
18
16:58

Debagoiena: Egubakoitzerako guztia gertu izango da Uarkapen, Merkemerkaurako

Egubakoitzean 16:00etan zabalduko ditu ateak merkealdien herriko azoka gorenak: Merkemerkauak. Uarkaperen bueltan 18 saltoki ipintzen dihardute, "15 Arrasatekoak, bi Bergarakoak eta bat Aretxabaletakoa; gehienak dira arropa dendak, umeenak, gazteenak eta ohikoak". Horrez gainera, berritasun moduan, aurten puzgarriak ere izango dira, etxeko txikienak entretenituta egon daitezen gurasoek erosketak egin bitartean.

Goienkaria


Ots
18
16:47

Beterri: Behar-Zana elkartearen bilkura

Martxoaren 7an, Behar-Zana elkartearen batzar orokorra izango da Gurea antzokian. Bi deialdi egin dituzte antolatzaileek: 09:15etan lehena, 09:45etan bigarrena.

Gai-zerrenda: 1.- Aurreko aktaren onarpena. 2.- Bazkideen mugimendua. 3.- Txosten ekonomikoa. 4.- Pilota saileko kirol eta ekonomia txostena. Errebote Eguna. 5.- Zuzendaritza batzordearen berritzea. 6.- Bazkidetza-sariak. 7.- Barne araudiaren berrikuntza. 8.- Erreguak eta galderak.

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Ots
18
16:05

Beterri: Cohen taldeari elkarrizketa

Disko kaxen artean topatu ditugu Cohen taldekoak Saroben duten lokalean. Instrumentuak, diskak, argazkiak... ikus genitzake bertan. Lehen lana  "20 Minutes To Collapse" kaleratu zuten, bost kantuz osaturiko maketa. Kontzertu mordoa eman izan dute Euskal Herrian eta Espainiako estatuan zehar. Toki txiki eta goxo honetan pasatzen dute ordu mordoa Usurbildar gazte hauek. Lanak ordea fruituak ematen omen ditu eta diska berria kaleratu dute. Diskaren aurkezpena  Donostiako Kafe Antzokian               izango da datorren  otsailaren 18an.

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Ots
18
16:00

Txorierri: Arretxe, Larrabetzun

Jon Arretxe idazleak Xahamaran liburua aurkeztuko du gaur, arratsaldeko 8etan, Anguleri Kultura Etxean.

Aikor albisteak


Ots
18
16:00

Txorierri: Lankidetza-sistema eskatu dute aireportuaren eragina duten udalerriek

Gorka Carro Sondikako alkateak Diputatuen Kongresuko Sustapen Komisioaren aurrean egin zuen berba, Aireko Nabigazioaren Legearen erreformaren haritik. Carro Bilboko aireportutik hurbil dauden udalerrien izenean aritu zen: Loiu, Erandio, Zamudio, Sondika ...

Aikor albisteak


Ots
18
16:00

Txorierri: AENAk 54 etxebizitza gehiago intsonorizatzea onartu du

Ingurumenaren jarraipen-batzordea gaur batu da berriro. Bilera horretan jakinarazitakoaren arabera, AENAk onartu du soinu-isolamenduaren lanak 54 etxebizitza gehiagotan egitea. Gaur egun arte 62 etxebizitza hartu ditu AENAk Bilboko Aireportuaren Isolamendu ...

Aikor albisteak


Ots
18
15:42

Debagoiena: Markoleko berdeguneko proposamenen alderdi teknikoa aztertuko dute zapatuan

Kirol etxe aurrean dagoen berdegunean zer egin daitekeen erabakitzeko parte-hartze prozesuaren bigarren saioa egingo dute zapatuan, hilak 20, Arkupen (10:00-12:00). Urtarrilaren 30ean egindako lehen saioan herritarren eta hainbat elkartetako ordezkarien proposamenak jaso zituzten. Horien bideragarritasuna aztertuko dute orain teknikariekin.

Goienkaria