Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

  • Azpeitian egingo da lehenengo kanporaketa |2010/02/19

    Gaur hasiko da Erniarraitz sariketa

    18 bertsolari gazte ariko dira kantuan, hiru saiotan banatuta. Finala martxoaren 12an izango da, Azpeitiako Gaztetxean.

    Gehiago

  • Andoaingo Basteron 22etan |2010/02/19

    Sahararen aldeko saioa izango da gaur

    Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Alustiza, Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi ariko dira kantuan. Gaiak Joxe Manuel Oiartzabalek jarriko ditu.

    Gehiago

  • Aramaioko Marixeka elkartean |2010/02/18

    Bihar hasiko da Arabako Kuadrillen Arteko Txapelketa

    Aramaio eta Izarrako Bertso-Eskola neurtuko dira. Aurtengo txapelketan bederatzi taldek eman dute izena. Hiru taldetxotan banatu dituzte hauek.

    Gehiago

  • Josune Zabala-Mintzolako zuzendaria |2010/02/18

    "Bertsolaritzan zer ikertu eta epailetza aztertuko ditu aurten Mintzolan, bi jardunaldietan

    Josune Zabala Mintzolako zuzendariak 2010eko proiektu eta asmoen berri eman dio Bertsoa.com-i zuzenean egindako elkarrizketan.Bertsolaritzan zein ikerketa ildo landu eta epailetza aztertuko ditu aurten Mintzolak.Ahozko generoen diagnosia eta mapa ere egingo ditu, maiatzetik aurera hilero jardunaldiak antolatuko ditu Villabonan. Dagoeneko hiru ikerketa martxan ditu gazte hizkeraren inguruan. Aurrerantzean webgunea ere izango du

    Gehiago

  • Senperen eta Etxarri Aranatzen |2010/02/17

    Aste honetan Iparraldeko eta Nafarroako Batzar Nagusiak egingo dira

    Iparraldekoa ostiralean egingo dute eta Nafarroakoa larunbatean. Euskal Herriko Batzar Nagusia martxoaren 27an izango da Senperen.

    Gehiago

  • Sorgin Ehiza gai hartuta |2010/02/15

    450 lagun bildu ziren Baionako Antzokian

    450 bertsozale bildu ziren Baionako Antzokian, Txapelketa Nagusiko zortzi finalisten bertsoak entzutera.1609ko sorgin ehizaren oroitzapenean antolatutako jaialdia izan zen eta Joana Itzaina aritu zen gai-jartzeile lanetan.Itzainak orduko sorgin ehizean oinarritutako gaiak jarri zizkien bertsolariei, gaur eguneko egoera moldatuta. Aste honetan Bertsoa.com-en izango dira ikusgai Baionako bertsoak.

    Gehiago

  • Beterriko finala |2010/02/15

    Sorgin-Orratzak nagusitu dira

    Unai Muñoa, Ander Lizarralde eta Iñaki Apalategi gelditu ziren txapeldun. Mandeuliak gelditu ziren bigarren. Oso saio umoretsua izan zen.

    Gehiago

  • Asier Altuna - Zinegilea |2010/02/15

    "Sentsazioak sortzeko pelikula izatea nahi nuke 'Bertsolari' filma"

    Asier Altuna zinema zuzendaria Bertsolaritzari buruzko luzemetraia egiten ari da: 'Bertsolari' da bere izenburua eta ordu eta erdiko pelikula izango da. Bertsolaritza munduko zinema jaialdi eta aretoetan erakusteko lehenengo ahalegina izango da, neurri horretan. Baserrik bertsolaritza tabernatik antzokira eraman omen zuen. Asier Altunak pantaila handira eramango du. Orain finantziazioa lotzeko fasean dago eta bi hilabete barru ekingo dio grabaketa fase nagusiari. Donostiako zinemaldian aurkeztea nahi luke.

    Gehiago

  • Lanku- Unai Elizasu eta Mikel Mariskal |2010/02/11

    "Aurten barrura begirako lana egin beharko dugu"

    Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak sortutako enpresa bat da Lanku. Iaz 350 bertso-ekitaldi egin zituzten, eta horietako 100 emanaldi bereziak izan ziren. Aurtengo urtean bertso-saioak izango dira protagonista, Txapelketa osteko urtea delako eta krisi garaian emanaldi berezien eskaria murriztu egin delako.

    Gehiago

  • Trikuharri taldea- Sukia-Tolosa-Esoain |2010/02/10

    "Iñaxitoren ekoizpena sortzetik zabalkunderainoko lana hartu dugu geure gain"

    Trikuharri taldea elkarrizketatu zuen atzo Bertsoa.com-ek zuzeneko elkarrizketen saio berrian. Gorka Tolosa, Xabier Sukia eta Ibai Esoainek zazpi urteko bidea egin dute, bertso munduan gelditu den pertsonaia sortu, Iñaxito, eta bere inguruan hiru lan sortu: Iñaxitoren ametsak, 1,2,3 Iñaxito eta Galtzagorriei to... Iñaxito. 250 emanaldi egin dituzte, eta zazpi urteko ibilian ekoizpen prozesuaren ziklo osoa jorratu dute: sortzetik hasi eta zabalkunderaino.

    Gehiago

  • Juan Mari Juaristi, Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakaria |2010/02/09

    "Nik uste Arabako Elkartearen historia gerora kontatzekoa izango dela"

    Joan zen larunbatean egin zen Arabako Bertsozale Elkarteko Batzar Orokorra. Zuzendaritzako kideak "oso gustura" atera ziren bertatik, jende dezente elkartu zelako. Ekonimikoki urte gogorra izango bada ere, transmisioan, hedapenean eta sustapenean lan ona egiten ari direla uste du. Aurtengo Txapelketak "eragile guztiak pizteko" balioko duela espero du.

    Gehiago

  • Nafarroako txapelketa |2010/02/08

    Erabakita daude finalaurrekoak

    Arkaitz Goikoetxea, Xabier Legarreta "Arano", Ander Fuentes "Itturri", Estitxu Arozena, Julen Zelaieta, Oier Lakuntza, Eneko Lazkoz, Iñigo Ibarra, Xabier Terreros, Oskar Estanga, Iñaki Aleman, Jon Elizetxe, Aimar Karrika, Miel Mari Elosegi "Luze" eta Saioa Alkaiza sailkatu dira. Julio Soto, Iñigo Olaetxea eta Jon Barberena sailkatuak zeuden lehendik.

    Gehiago

  • Estitxu Arozena |2010/02/06

    "Txapelketara itzultzea, fase berri baten hasiera da"

    Estitxu Arozena bertsolaria Nafarroako Txapelketan izango da berriz ere, lau urteko etena eta gero. "Ez nuen txapelketa nik erabakitako arrazoiengatik utzi, baina, era berean, ez nion erabat utzi ere, beti egon izan naiz hor, jarraitzen eta antolatzen laguntzen". Bi urtez Nafarroako txapeldun izanak fase berri baten hasiera gisa bizi du itzulera. Gogoz dator, prestaketa lanak eginda, eta hausnarketa utzi eta transmititu nahi luke bere bertsoetan.

    Gehiago

  • Bertso Eguna 2010 |2010/02/01

    Kursaala bete egin zen

    Goizean eguraldi txarrari aurre egin zioten bertsolariek, baina azkenean jendea bildu zen. Bi ordu t`erdiko saioan Oteizaren ideiak landu zituzten arratsaldean. Gaueko kopla txapelketan Aitor Mendiluze nagusitu zen.

    Gehiago

Bertso onenak

Beterriko Txapelketako Finala
Beterriko Txapelketako Finala
Bertso onenak bideoan Bertso onenak bideoan

Agenda

2010-02-13, BAIONA
Bertso-saioa
Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Amets Arzallus, Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina.  Lekua: Antzokian.

Plazaz plaza